paralipsi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARALIPSI

(grek. paralleipsis, isiltzea)

Pentsamendu figura da, zeinaren bitartez adierazten baita mintzagaia ez dela aipatzen ere, hots, zerbait esaten ez delako itxura eginez, preseski huraxe azpima rratzen da indar gehiagoz. Tratadista batzuek praeteritio edota praetermissio ere izen datzen dute. Formula eginak dira sarritan, hizlariak intentzio osoz zerbaiten aipame na alde batera utziko duela iragarriz, harenganako arreta pizteko erabiltzen duen baliabidea da paralipsia. Euskaraz, aski ezagunak dira, “Erran gabe doa,” edota “Ez dago esan beharrik” gisakoak.

Hona hemen, esate baterako, K. Mitxelenak “Asaba zaharren baratza”(1960) arti kuluaren sarreran, garaiko euskal literaturaren egoeraz balantzea egiterakoan, bide zahar eta berrien arteko tenkaz diharduela, hasieratik paralipsi baten bidez egiten duen ohartarazpen adierazgarria bere jarrera argitzeko:

“Ez naiz hemen abiatuko baratze horren luze-laburra neurtzen. Lehenago ere aritua naiz lan horretan, hala beharrik, eta ez neure burua besterik baino neurtzaile hobetzat neukalako. Aski dugu orain hor ere zenbait lore eder aurki daitezkeela jakitearekin. Baita ere, gainera, besterentzat ximel xamar agertu arren guretzat atsegin, begiko eta kuttun direnak ugari. Ez, oraingo euskal lite raturari begiratu nahi nioke soil-soilik.”

[P. U.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: paralipsis
     fr: paralepse
     en: paralipsis

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper