(grek. paragoge, gehitua, erantsia)
Lizentzia metrikoetako bat da. Figura erretoriko horrek adierazten du bokalez ko, nahiz bokal-kontsonantezko fonemak eransten zaizkiola bertsoaren amaierari, edota etenaren azkenean doan hitzari. Gehitzen dena jatorriz izan liteke etimologiak hala eskatzen duena, edo ez. Paragogea lotzen dute musikarekin eta kantuarekin; eta beti gertatzen dira ahapaldien errimetan eta etenaldietan:
“Hemen heldu geraDE berri on batekin, gure enbajadoRE Olentzerorekin.”
(Herrikoia)
“Alkar ezin ekusi degu iñondiKAN ez derizkiyot danik gogorragoriKAN, ez badegu izaten anaitasuniKAN iritxi bear zaigunik gauza zuzeniKAN.”
(P. Zabaleta. Bertsolariya, 1931-32)
[J. M. L.]
Ikus, halaber, L IZENTZIA METRIKO .