paradigma - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PARADIGMA

(grek. paradeigma, eredua)

Gramatika klasikoan, paradigma deritza lexema batek, deklinagai batek edota aditz erro batek hartzen dituen desinentziez osatutako formen multzoari. Estrukturalismoan, aldiz, testuinguru sintaktiko jakin batean elkarren artean truka daitezkeen unitateen multzoa da, banaketa klase bat osatzen duena. Ondorioz, harreman paradigmatikoak dituzte testuinguru horretan elkarren artean truka dai tezkeen elementuek, ardatz paradigmatikoan kokatzen direla, ardatz sintagmatiko ari kontrajarriz. Esate baterako, “txakur gorritxo bat” sintagman, “gorritxo” osagaiak bere ordez ager zitezkeen beste hitzekin (beltza, handi, eder, zakar…) harreman paradigmatikoak ditu, eta harreman sintagmatikoak, aldiz, bere aurretik eta ondotik agertzen diren “txakur” eta “bat”ekin. Estilistikan ere, ondorioz, egileak idazlanetan berariaz eginiko hautapenak kontuan hartzen dira, paradigmatikoki lexikoaren alo rrean eginiko selekzioa, nahiz elementuen artean ezarririko harreman sintagmatiko ak.

Narratologian ere erabili izan da paradigma kontzeptua, sintagmari kontrajarria, hots, diskurtsoaren katean edo denbora ardatzean akzioek duten elkarrekiko lotura den sintagmari kontrajarriz. Esate baterako, V. Proppen ereduaren arabera, ipuin guztietan badira hogeita hamaika funtzio, ordena berean agertzen direnak; agertzen direnean, jakina. Bestalde, Lévi-Straussek proposaturiko mitoen azterketarako ereduetan, hitz katearen hainbat puntutan kokaturiko ekintzen artean dago en korrespondentzia semantikoa zehazteko ere erabili izan dira paradigma eta sintagma kontzeptu estrukturalistak.

Harreman sintagmatikoen eta paradigmatikoen ardatzek garrantzi berezia dute

R. Jakobsonen teorian, literatur mintzairaren bi figura erretoriko nagusien sorburua haietan oinarritzen baita, hots metaforarena eta metonimiarena. Hortaz, metafora ardatz paradigmatikoan oinarritzen da, halako zerbait haren antzekotzat hartzen den beste baten izenez ordezkatzen baita; “hiriaren bihotza” metaforan “bihotza” “erdigune”aren ordez dago, hiztunak bi osagai horien arteko antzekotasuna edo kidetasuna sumatu duelako; metonimia, aldiz, ardatz sintagmatikoan oinarritzen da, hitz bat izendatzerakoan esperientziaren arabera hari asoziaturik aurkitzen den beste hitz batez ordezkatzen baita; esate baterako, Lizardik Onuzki lagunari eskai nitako “Agur” poeman:

“Elkar-ordainaren ezti berdiñaka bein ta berriz uka maitasunak baitik, ta ez eskein bizitzak behazuna baizik.”

Lagunaren bizitzak “behazuna” besterik ez du Lizardik dioenez, baina ez da benetako behazuna edo hura bezala gibelak jariatzen duen likidoaren antzekoa den zerbait, behazunari atxiki ohi zaion mingostasuna eta zapore garratza aipatu nahi ditu, eta mintzaira figuratuan, samindura. Horregatik, Jakobsonek sinonimotzat jotzen ditu literaturan harreman paradigmatikoak edo metaforikoak eta harreman sintagmatikoak edo metonimikoak.

Metaforak paradigman dagoen osagai bat beste batez ordezkatzen du. Metonimiak, berriz, semantikoki ondoan dagoenaz. Ondorioz, generoen teoriak poesia eta prosa elkarren aurka jartzen ditu, metafora da poesian nagusi, eta pro-san, narratiba errealistan zehazkiago, metonimia: “Suivant la voie des relations de contiguïté, l’auteur réaliste opère des digressions métonymiques de l’intrigue à l’at mosphère et des personnages au cadre spatio-temporel. Il est friand de détails synecdochiques” (“Deux aspects du langage et deux types d’aphasie”, Essais de linguistique generale, Minuit, Paris, 1963, 62-63).

[L. O.] Ikus, halaber, S INTAGMA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper