panfleto - Literatura Terminoen Hiztegia

 
PANFLETO

Panphilet hitza latinetik dator; XII. mendean Pamphilus seu de Amore izeneko komedia satiriko bati deitzen zitzaion horrela. Geroztik, eztabaida sorrarazteko idatzitako testu laburrak izendatzeko erabili zen pamphlet hitza; idatzi gogorrak eta oldarkorrak ziren, eskuz esku isilpean igorriak. Hamasei eta hamazortzigarren mendeen arteko liskar erlijioso eta politikoetan hedapen handia izan zuen, eta ber din hemeretzigarrenean.

Hitz lauz nahiz hitz neurtuz eman zitekeen. Gatazka ideologiko nahiz artistikoe tan maiz erabili izan da, eta talde ala pertsonaren baten kontra doanean –zuzenki hura iraintzeko asmoz– libelo deritzo. Panfletoak egoera historiko larrietan agertu ohi dira, edo gizarte nahiz politika giroa arriskuz nahiz zapalkuntza nabarmenez beterik dagoelako, edo aldaketa handiak agertzen direlako, berdin kulturaren edo artearen arloan. Panfleto sonatuak dira Ingalaterran T. Morok, J. Miltonek, W. Defoek edo J. Swuiftek idatziak, eta Frantzian B. Pascalek jesuiten aurka idatzirikoak; Espainian, Quevedok nahiz Góngorak sarri erabili zuten panfletoa besteen nahiz elkarren kontra, libelora iristeraino.

Panfletoetan berezkoa bilakatu da alderdikeria eta argudioen azalpena gutxi matizatua izatea, dogmatikoa. Estiloari dagokionez, berriz, azalkeria, jarrera eraso korra eta neurrigabekeria nagusitzen dira, eta, azkenean, ezaugarri horiek dituen edozein diskurtso “panfletariotzat” jotzen da.

Euskal literaturan, arlo pertsonaleko kontuak haizatzeko eta inoren aurkako kon tuak garbitzeko atera izan dute bertsolariek zenbait bertso; tartean aipagarriak, Etxahunek Jinkoak maradika beza Gaztalondo Topetia izeneko kantorean egiten duen azalpen alderdikeriaz betea, M. Larralde “Bordaxuri”k bere familiaren aurka

eginiko salaketa larria, edota Gerra Karlistetan batzuek eta besteek atera zituzten hainbat bertso, tartean, Muñagorrik edo Xenpelarrek jarritakoak.

Esanguratsuak dira politika arloan M. Elizanbururen Framazonak eta Frantziako hirur errepubliken istorioa laburzki edo S. Monhok eta J. Robinek iraultza frantsesa ren kontra idatzirikoak, besteak beste; 1880-1914 bitarte horretan Frantzian eskui nak ez zuen onartzen errepublika, eta gogor ekiten zion prentsan nahiz eliza libu ruetan; aldi berean, protestanteen, juduen eta hargin beltzen (framazonen) aurka ere egiten zuten.

Hegoaldean, Francoren garaian asko landu zen genero hori, bai politika arloan, bai kulturan; aipatzekoak dira, esate baterako, euskara batuaren kontra eta alde idatzi ziren panfletoak.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, D IATRIBA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: panfleto
 fr: pamphlet
 en: pamphlet

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper