Opera bufo edo komikoaren antz-antzekoa, tragikotasuna alde batera utziz, gai arinak elkarrizketa eta kantuen bidez tratatzen dituen genero frantsesa. Espainian nortasun berezia duen zartzuelaren antzekoa da. Izan da operetako euskal kantari famaturik, hala nola, L. Mariano irundarra, Pariseko Palais Chaillot izeneko antzo kian hainbat eta hainbatetan jokatu izan zuena. Opereta obrarik ezagunenak dira Austriako F. Lehar-en Alargun alaia (1905), J. Straussen Saguzarra (1874) eta XX. mendeko opereta amerikarraren emaitzarik ospetsuenak diren F. Loeweren My fair lady (1956) edo L. Bernsteinen West Side Story (1957), non koreografiak eta dantzak protagonismo berezia hartzen duten kantu eta musikarekin batera.
[P. U.]
Ikus, halaber , K OMEDIA , Z ARZUELA .