Musika obra dramatikoa da, non testua antzezle kantariek jokatzen duten, orkestraz lagundurik. Gaur ezagutzen den moduan, XVII. mende hasieran sortu zen Italian, besteak beste C. Monteverdi musikariaren eskutik. Haren lan aipatuenak Orfeo(1607) eta Ariadna(1608) operak dira. Frantziara hedatu zen, eta han aurkitu zuen bere bigarren gune nagusia, J. B. Lully, Chr. Gluck, eta J. Ph. Rameaurekin,
[P. U.]
es: opera
fr: opéra
en: opera
(it. opera buffa , fr. opéra bouffe, opera bufoa)
Operaren azpimota bat da. Antzerti mota arin bat da, sarritan satirikoak diren elkarrizketez eta kantaldiez osatua. Napolin sortu zen, eta G. B. Pergolesi eta D. Cimarosa izan ziren opera mota horren musikaririk garrantzizkoenak. Geroztik, herrialde askotan zabaldu zen, W. Mozarten eskutik herrialde germaniarretara, G.
H. Haendelekin Ingalaterrara, M. P. Mussorgskirekin Errusiara, eta beste. Euskal Herrian, haien jarraitzaile izan zen Xabier Munibe, Peñafloridako kondea. El Borracho Burlado (1764) opera komikoa sortu zuen, euskara eta gaztelania balia tuz.
[P. U.]
Budismoarekin batera K.a. I. mendean sortu zen antzerti mota, dantza, mimoa eta kanta konbinatuz. XIX. mendean lortu zuen betegintzarre estilistikoa Pekingo Operan. Bertako antzezleen heziketa hamabi urterekin hasten zen, eta gogor eus ten zioten antze guztiak menderatu arte. Pertsonaiek jantzien kolorearen araberako balio sinbolikoa dute eta lau motatan sailkatzen dira: sheng (gizonezkoak), tan (emakumeak, gizasemeek antzeztuak beti), chou (irrieragileak), eta ching (erraldoi indartsuak, makillajez ondo maskaratuak).
[P. U.]
es: opera china
fr: opéra chinois
en: chinese opera