(grek. onomatopeia, hitz sortzea)
Onomatopeia deritzan figura literarioan, hizkuntzaren fonemen bidez errepro duzitzen dira errealitateko hotsak. Adibidez, oilarraren kantua “kukurruku”, edatea “glu. glu, glu” edo “danba” atea kolpatzea.
Hizkuntza bakoitzak sortzen ditu, berak daukan sistema fonikoa baliatuz, asko soinutik hurbil, esate baterako oilarraren “kukurruku”, edo katuaren “miau”. Sarritan, onomatopeietan oinarritzen dira aliterazioak; esate baterako, Oxobi bere alegietan sarri baliatzen zen figura horretaz (Ikus A LITERAZIO ). Euskaraz erabiltzen diren ono matopeien bilduma eskuraerraza osatu zuten B. Urkizu eta E. Larrartek Hotsen gra fia: [onomatopeiak] (1987) eta euskal hiztegiek ere biltze lan hadia dute egina bere ziki Azkuek eta Retanaren hiztegiek, hala nola Mokoroaren lokuzio bilduman (1990). Hainbat iturritan oinarrituz egina du berriki ikerketa sakona Iraide Ibarretxe-Antuñanok ( Sound Symbolism and Motion in Basque, Lincom Europa, Munich, 2006) eta hiztegi eran argitaratzekoa da osatu duen bilduma.
Onomatopeiak elementu erritmiko gisa sartzen dira sarritan poesietan. Bilintxek erabili zuen, esaterako. Haur kantetan ere usu baliatzen dira onomatopeiak:
“Joan nintzan merkatur a Erosi neban txakurkumatxu bat . Txakurkumatxuak txau-txau-txau , Txarrikumatxuak kurri-kurri-kurrin , Txanbolintxuak prau-prau-prau , Txilinatxuak pio-pio-pio.. . Ai ze gaua pasau neban nik! ”
Donostiako hiru damatxo izenekoan, onomatopeiak kristal hautsia entzunaraz
ten du: “Donostiako Gaztelupeko sagardoaren gozua! Hantxe edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basua. Eta kriskitin-kraskitin arrosa, krabelin. Basua kristalezkua!”
Gure garaiko poesian ere, B. Gandiaga eta beste baliatu izan dira onomato peiaz, hala nola, Hiru gizon bakarka liburuan, Oteiza Arantzazuko Basilikako apos toluak egiten irudikatzen duenean:
“Tirikitauki, tauki mailuaren hotsa hamalau harri lantzen ari da Oteiza.”
[J. H.]
es: onomatopeya
fr: onomatopée
en: onomatopoeia