OLERKARI
-
Zentzu orokorrean,
poeta
hitzaren ordezko euskal neologismo bat da, “oles egin” aditzetik eratorria, tradizioz halako jai egun berezi batzuetan ate ondoan dio-sala egiteko, kantuan edo eskean egiteko ekintza izendatzeko erabiltzen den aditzetik, hain zuzen ere. XX. mendean, 1916an datatu da lehen aldiz neologismo hori. Euskaraz poeta lirikoa eta epikoa izendatzeko soilik erabili izan da, eta gaine
rako generoetan aritzen direnei “idazle” izen orokorra eman zaie.
-
Zentzu mugatuan ere erabiltzen da hitz hori, belaunaldi literario bat izendatzeko, hain zuzen ere, guda-aurreko Pizkunde garaiko euskal poetek osatu
riko multzoa izendatzeko: Lizardi, Lauaxeta, Orixe, K. Jauregi, Loramendi, J. Zaitegi, A. Tapia-Perurena eta “Euskaltzaleak” kultur erakundeak antolaturiko sari
keta literarioetan parte harturiko beste zenbait poetek osaturikoa. J. Zaitegik idatzi
riko
“
Aitzolen belaunaldia” (1950) izenburupean nabarmenarazi zuen 1930-36 urte
etan emaitzarik gorenak emandako poeta lirikoak zirela aipaturiko horiek. Olerkariak 1888z geroztik sorturiko belaunaldia zen eta guda aurreko Pizkunde mugimenduan eskaini zituzten euren emaitzak. Kultura maila jasoa zuten, eta mendebaldeko kul
turan nagusi ziren korronteen ezagutzaile ziren. Elkarrekiko harremanak zituzten, pertsonalak edo gutun bidezkoak, eta, lehendik batzuek poesiak argitaratuak bazi
tuzten ere, “Euskaltzaleak”ek antolaturiko Olerti egunetako sariketetan partaide izan ziren eta
Yakintzan
argitaratu zituzten euren obrak.
J.
Zaitegik belaunaldi literario modura definitu zituen horiek
olerkariak
izendatu dituzte literaturaren historialariek, eta, oro har, Europako sinbolisten ondorengotzat jotzen dira.
Pizkunde garaiko
olerkariak
poetaren gizarte funtzioaz bereziki arduratu ziren eta abangoardia euskaltzalea ere osatzen zutela ongi oharturik ziharduten; horre
gatik, euren ideia poetikoetan euskal arima agerrarazteaz mintzatzen ziren, eta, euskal literatur mintzabidea zorrozteaz batera, Europako joerei begi eman beha
rraz. Hortik etorri zen literatura kultua egiteko asmo sendoa, eta era berean lehen aldiz integratu zituzten euren obretan herri literaturaren ekarpenak modu ohartuan.
Hizkuntzaren aldetik, berriz, joera garbizaleak nagusi izandako garaian sortu zuten euren obra eta horrek bereziki markatu zuen haien literatur mintzaira, R. M. Azkueren bideari lotu zitzaizkion nagusiki, baina S. Aranaren garbizaletasun mol
dearekiko zaletasunari ere bai neurri batean. Bestalde, modernitateak berekin zeka
rren perfekzio teknikoaren mailari erantzuten saiatu ziren, metrikaren arauzkotasu
nari atxikiz eta ahapaldi berrikuntzari ekinez.
[L.
O.]
Ikus, halaber,
E
USKAL
P
IZKUNDEA
.