Estrofa batean bertso baten neurria murriztea da, eta oin motzago edo “oin hautsi” bat tartekatzea beste neurtitz edo bertso lerro isosilabiko luzeagoen artean. Horrelako konbinaketei esker, euskal estrofismoan sortzen dira hautsiak deritzen estrofa moldeak. Halaxe egiten da, esate baterako, molde nagusian, hots, hamar eta zortziko bertso lerroen artean, zazpi silabako bertso laburrak sartuz, eta molde txikian, zazpi eta sei silabako bertso lerroen artean bost silabakoak sartuz. Bai eta molde txikian, errepikaren ordez, bertso lerro puntudun berria erantsiz. Ikus E STROFA .
[J. M. L.]