oin - Literatura Terminoen Hiztegia

 

OIN

1.- Oina da “neurtitz edo bertso lerroaren osagai den eta hura neurtzeko era biltzen den silaba multzoa” (I. Sarasola, Hauta-lanerako euskal hiztegia ). Beste defi

nizio bat: “Metrika klasikoan neurtitz edo bertso lerroaren zatietako bakoitza da, bi, hiru edo lau silabaz osatua, eta hura neurtzeko balio duena” ( Lur Entziklopedia ). Horren arabera, hexametroa da sei oin edo neurri dituena. Adibidez:

-

“Cum subit | illis- | us tris- | tissima | noctis i- | mago” (Ovidio)

˘˘ ˘˘ ˘˘

Sei oin ditu, sei neurri, bakoitzak bi edo hiru silaba hartzen dituela eta silaba luzeak eta laburrak txandatuz jarriak.

Bertso grekolatindarretan oina da neurri unitatea. Silabak kantitatez neurtzen dira, eta kantitatea da silaba baten edo edozein hotsen ahoskeran igarotzen den denbora. Silaba izan daiteke luzea edo laburra, hots, ahoskatzeko behar den den bora luzea izan edo laburra izan. Teorikoki silaba luze batek silaba labur baten bi halako irauten du. Metrika klasikoan, erritmoa silaba luzeak eta laburrak txandaka tzean oinarritzen da.

Latinezko neurtitz edo bertso lerroen oinik garrantzitsuenak hauek dira:

a) Bi silabako oin motak dira:

  • trokeoa (luzea eta laburra)
  • ianboa (laburra eta luzea)
    • espondeoa (bi luze)
    • b) Hiru silabakoak:
  • anapestoa (bi labur eta luzea)
  • daktiloa (luzea eta bi labur)
  • anfibrakoa (laburra, luzea, laburra)
  • tribrakoa (hiru labur)

Poeta klasikoen artean, daktiloa erabiltzen zen gehien. Daktiloak osagai zituen neurtitz edo bertso lerroa, hexametro daktilikoa deitzen dena (bost daktiloz eta espondeo batez osatua) epikan erabili izan zen batez ere: Homero eta P. Virgilio horrelako neurriaz baliatu izan ziren beren poema epikoak ontzeko.

Metrika azentuzkoan inoiz saiatu izan dira gaztelaniaz –batez ere errenazimen tuan eta modernismoan– oin horien antzekoak egiten, silaba luzeak silaba tonikoez ordezkatuz, eta laburrak silaba atonoez. Ikus A. Belloren adibideak:

  • trokaikoa óo: “Díme | pués, pas | tór ga | rrído”
  • ianbikoa oó: “Adón | de vás | perdí | da”
  • daktilikoa óoo: “Súban al | cérco de o | límpo na | cíente”
  • anapestikoa ooó: “De sus hí | jos la tór | pe avutár | da”
  • antibrakikoa oóo: “Con crínes | tendídos | andár los | cométas”

Baina akats onartezinak ditu sistema horrek. Eta erabilgaitza gertatzen da azentuazio aldakorra duten eta klausulak nahasten dituzten hizkuntzetan. Eta era bilgaitzago oraindik azentu toniko hain markaturik ez duten gurea bezalako hiz kuntzetan.

Estrofa kantatua denean, musikari esker agertzen da osagai objektibo bat, neurtitz edo bertso lerroaren erritmoarekin zerikusi zuzenekoa duena: konpasa. Konpasari esker finkatzen dira anakrusak, tinkapen markatuak eta ahulak, konpa seko denbora bakoitzari dagozkion silaba multzoak, kadentziako silabak. Osagai horiekin erabakitzen da zenbat klausula eta nolakoak dituen neurtitz edo bertso lerro bakoitzak, eta zein den horien balio erritmikoa. Adibidez, Amurizaren bertso honetan:

“E-gu-nez | edo | gau-ez en | tzu-ten (10 silaba, 3,2,3,2 silabako 4 klausula edo oin) du-gun hai | ze-a | ren ho | tsa” (2/4) (8 silaba, 3,2,2,1 silabako 4 klausula edo oin)

Edota eliz kantu honetan:

“Azken | afari | ezkeroz | Jauna (10 silaba, 2,3,3,2 silabako 4 klausula edo oin) gure | janari | zu ze- | ra” (6/8) (8 silaba, 2,3,2,1 silabako 4 klausula edo oin)

Klausula horiek markatzeko ezinbestekoa da doinua izatea, edota gorputz balantzakoa erabiltzea, pastoraletan egin ohi denez. Doinua transkribatzearen aldetik, bada zailtasunik sistema hori zehazteko: batez ere doinu zaharretan, errit mo librea ezartzeko joera dutenez, gregorianoak bezala; aldiz, gaurkoetan erraza go gertatzen da, erritmo markatua erabiltzen denez. Zailtasuna etor daiteke musi kariengandik ere, kontuan edukitzen ez dituztenez letraren nolakotasunak beren transkripzioak egiterakoan.

Aipatu bezala, gure inguruko hizkuntzetan ahaleginak egin izan dira, erritmo daktilikoan poemak idazten. Euskarak ere horrelako saioak baditu, besteak beste,

B. Borderen hexametroak (1854) aipa daitezke eredutzat. P. Lafitte “Les hexamètres de B. Borde (1854)” ( Fontes Linguae Vasconum, 30, 1978, 493-515), honela mintzo da: “Virgilioren antzirudira egina da, ez bakarrik gaian eta estiloan, baizik eta bertso neurkeran ere bai, latinezko klasikoetan kalkatua delarik”. Erakusten du hemen sistema: zein diren silaba luzeak eta zein motzak... Silaba luzeen eta motzen konbinazioak egiten du metrika, eta silaba horiei oinak esaten zaie.

“Nere xaramelari jadanik zuk, andre pulita, lehen erakatsi zenbait kantore duzu, noizti artzain baten almenak eta noiz-ta laburzki uso samur baten iritziak, lan eztia, bilduz.”

Honelakoa da egitura:

“Nere xa/ramela/ri jada/nik zuk,/ andre pu/lita”

u u / – u u/ – u u / – – / – u u / u – / daktilo/daktilo/daktilo/espondeo/daktilo/trokeo

Lafittez gain, I. Ruiz Arzallusek aztertu ditu, idazle latindarrak itzultzean, A. Iturriagak, N. Ormaetxea “Orixek eta J. Zaitegik harturiko norabideak “El metro en las traducciones de los clásicos latinos al euskera” (1987) izeneko lanean, eta J. M. Lekuonak ere bai, “Orixeren liturgi olerkiak” (1991) lanean.

2.- Tratatu errenazentistetan (A. Nebrija, J. de la Encina), oinak gaurko neurtitz edo bertso lerroa esan nahi du, ñabardurak barne. Hemendik letorke oin hautsia izena, neurri laburragoko bertso lerroa adierazten duena, baina luzeago batekin erritmikoki egokitzen dena.

3.- Euskal bertsolaritzan, bestalde, oina deitzen zaio errima duen hitzari, puntu bakoitzaren bukaeran doanari. Bat-bateko bertsogintzan, bada “ lau oinak emanda ” deitzen zaion bertso saioa. Badirudi izena ez dela zaharra, ez eta egokiena ere. Ez da zaharra, horrelako saioak txapelketetan hasi zirelako jendaurrean, 60ko hamar kadan. Eta ez da egokiena ere, oinak esanahi finkoa duelako poesian, eta sistema ren araberakoa izango litzatekeelako hitz hoskideak emanda ko saioa esatea. Baina aski hedaturik dago dagoeneko izendatze modu hori gaurko bertsozaleen artean.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, B ERTSOGINTZA , P UNTU . B IBLIOGRAFIA L AFITTE , P.: “Les hexamètres de B. Borde (1854)”, Fontes Linguae Vasconum, 30

(1978), 493-515.

L EKUONA , J.M.: “Orixeren liturgi olerkiak”, jat.1991 , in Ikaskuntzak euskal literaturaz , Deustu, Donostia, 1998, 514-534 . R UIZ A RZALLUS , I.: “El metro en las traducciones de los clásicos latinos al euskera

(1997), ASJU , 21, (1987:1), 41 eta 21 (1987:2), 389.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: pie
 fr: pied
 en: foot

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper