new criticism - Literatura Terminoen Hiztegia

 
NEW CRITICISM

1930etik aurrera Estatu Batuetan garaturiko eskola edo korronte kritikoari deritza New Criticism edo Kritika Berria, eta J. C. Ransomen The New Criticism (1941) libu rutik hartu zuen deitura. XX. mendean, kritika literarioaren mundua korronte berri eta indartsuek astindu zuten, Unibertsitatean irakasten zen gaia bilakatu ahala, eta metodologia eta irizpide zientifikoetara egokitzen joan zen heinean.

Kritika berria izeneko korronte horrek XIX. mendetik kritikak zekarren zama inpresionista edo historizista arindu nahi izan zuen. Eskola horretako partaide nagu siak J.C. Ransom, A. Tate, C. Brooks, K. Burke, Y. Winterss, R.P. Warren eta R.P. Blackmur izan ziren. Literatur kritikari eta aditu horiek bereziki elkartu zituena korronte kritiko garaikideen aurkako erreakzioa izan zen, euren ustez ordura arteko kritika literarioa zamatuegi baitzegoen psikologismoz, moralismoz eta historizismoz. Gainera, zorroztasun zientifikorik gabekoa izatea egozten zioten, mintzamolde inpresionista eta emotibo baten bidez adierazten zela, obrak bere horretan artela na den aldetik objektiboki aztertu gabe utziz.

Kritika berriaren sistema teorikoaren garapena Estatu Batuetan egin bazen ere, korronte horren bi erreferentzia nagusi izan ziren T. S. Eliot eta I.A. Richardsen lanak Ingalaterran, Cambridgeko Unibertsitatean, sustraitu ziren XX. mendeko lehen herenean. T. S. Eliot (1888-1965) poeta eta kritikariaren ekarpena izan zen, idazlanen azterketan, testu literarioa “hizkuntza egitura autonomo”tzat hartzea eta inmanenteki dituen balore estetikoak aztertzea, haren inguruko azterketa historikoak, biografikoak edo iturri literarioei buruzkoak bigarren maila baterako utziz. I.A. Richardsek The Principles of Literary criticism (1924) (Literatur kritikaren hastapenak) eta Practical Criticism ( Kritika praktikoa) liburuak argitaratzean hartu zuen bereziki Kritika Berriaren bandera eta eragin sakona izan zuen literaturaren irakaskuntzan. Haren ideiak estetikaren eta psikologiaren arloan izan ziren bereziki berriak, eta horretan datza bere ekarpenik esanguratsuena: irakurketa prozesua eta kritikaren balio irizpideak definitzeko saioa, betiere komunikazioaren teoriaren termino zientifikoetan neurtuz. Jarrera horren ondorioz sortu ziren Kritika Berriak hain bereak dituen zenbait kontzeptu ardatz, hala nola testuaren anbiguotasunarena, ironiarena eta tentsioarena, hots, testu literarioan hitzen artean dagoen tentsioa, esanahia sortzean.

New Criticism aren iritziz, beraz, obra bakuna da funtsez, eta ez daiteke forma eta edukia bereizi; horretaz gain, lehentasuna eman behar zaie obraren balio este tikoei kritika literarioan, alde batera utzirik autore eta garai historikoari buruzko erre ferentziak. Alde horretatik, bat datoz iparramerikarrak errusiar formalismoaren teo rialariekin. Askatasun berri horren ondorioz, korronte kritiko horrek ospe eta hedakunde handia izan zuen, literatura ikasteko ez baitzegoen eragin, mugimendu historiko, genero eta gainerako teoria literarioei buruzko baliabide guztien beharrik. Testua irekia zegoen eta ate guztiak zabalik zeuden kritikari guztientzat.

New Criticism ek denborak aurrera egin ahala finkatuko duen azterketa meto dologia deskriptiboa eta zehatza da. Mintzaira poetikoaren mailen xehaketari ekiten dio, hizkuntzaren egiturak, erritmoa, simetriak eta kontrasteak eta abar aztertuz, baina berebiziko garrantzia ematen zaio azterketaren maila semantikoari, haren bidez poemaren barne egiturari atxikitzeko eta haren funtsezko balio denotatiboak eta konnotatiboak nabarmentzeko. Mintzaira poetikoaren maila horretan, figura semantikoen artean, paradoxei, ironiari, hitz jokoei, irudi eta sinboloei eman diete lehentasuna, baina bereziki metaforaren azterketari, bera jotzen baitute mintzaira poetikoaren funtsezko osagai.

Bestalde, testu guzti-guztiak aztertzeko balio duen azterketa eredu bakar bat sortzeko ezintasuna nabarmendu zuten; obra bakoitzaren originaltasunak eta ezau garri bereziek ezinezko egiten zuten halakorik eraikitzea, baina funtsean metodolo gia induktiboa proposatzen zuten. Alde batera utzi behar ziren egilearen intentzioa ren arabera epaitzea obraren balioa, edo biografiaren arabera argitu nahi izatea, edo irakurketa kontzeptual hutsa eginez etsitzea poemaren zentzua erabat argitua zela. Izan ere, idazlana fenomeno estetiko berezia baita, polisemikoa, eta izaera sinboli koa eta metaforikoa duena.

Korronte kritiko horrek eragin handia izan zuen Estatu Batuetako irakaskuntzan eta literatur kritikan 30 eta 40etan, batez ere. Harrezkero, haren ospea gutxituz joan zen, partaideen arteko eztabaidak sortu ziren eta Chicagoko Eskolako R. S. Cranek haien gabeziak salatu zituen, batez ere testuak aztertzerakoan erabiltzen zuten oinarri kontzeptual eta kritiko eskasa, eta, ondorioz, obra guztien azterketa ren ostean beti egitura berberak nabarmentzea, testu guztiek egitura bat eta bera dutela ondorioztatuko litzateke-eta hortik. Bestalde, generoen inguruko literatur teoria erabat alde batera utzi izana ere leporatu zitzaien, oinarri kritiko horren gabezien artean.

[L. O.]

Ikus, halaber, L ITERATUR KRITIKA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: new criticism
 fr: new criticism
 en: new criticism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper