naturalismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
NATURALISMO

Frantzian XIX. mendearen erdialdean sortu eta Europan hedatu zen literatur mugimendua. Hasieran, pinturan eta, bereziki, Courbeten lana izendatzeko erabili zen hitza, baina D. Estébanez Calderónek gogoratu duen bezala (1999), 1867an Therese Raquin nobelaren hitzaurrean E. Zolak bere burua “idazle naturalistatzat” jo zuen, behaketa eta esperimentazio metodoen zorroztasunengatik garai hartan prestigio handiko ziren naturaren zientzietatik datorren kalifikatiboa bereganatuz. Zolaren nobela hori baino lehentxeago Goncourt anaiek Germinie Lacerteux (1865) nobela idatzi zuten asmo esperimentalez, eta “literatur ikerketarako eta inkesta sozialerako forma bizi” gisa hartu nobela. Zalantzarik gabe, Goncourt anaien nobe la horrek eragin nabaria izan zuen Zolarenean; halere, azken horren Germinale ( 1885) nobela aipatzen da gehienetan aipaturiko joeraren eredu nagusitzat.

Naturalismoa estetika izateaz gain, giza bizitzari buruzko pentsamoldea ere bada. Zolarengan garaiko herentzia fisiologikoari buruzko ikerlanek eragina izan dute, eta Tainek historiaz idatzirikoek, nahiz Ch. Darwinek espezien garapenari buruz esanikoek ( Espezieen jatorriaz , A. Gabikagojeaskoa, 1994), nahiz C. Bernar den medikuntza esperimentalaz egindakoek. Fisiologiak aldezten zituen teoriak Zolak asmatzen duen bizi determinismoaren ideian zerikusi handia izan zuen, herentzia biologikoak gizakiaren nortasuna moldatzen duela iragartzen baitzuen. Era berean, H. Taineren lanak ere eragina izan zuen, historiaren garapenean aipa turiko arrazak, inguruneak eta garaiak gizabanakoaren izaera determinatzen duela baieztatu baitzuen.

Bestalde, C. Bernarden medikuntza ikerketan, dokumentazioan eta behaketan oinarrituriko metodoa eraman zuen Zolak literaturara. Berarentzat, nobelako pertsonaien izaerak behaketaren eta dokumentazioaren fruitu dira, eta kontaketaren garapenean ikerketa bat egin dezake eurekin, herentzia eta ingurunearekiko moldatzea kontuan izanik. Giza bizitzan nagusi den determinismoak ahalbideratuko luke medikuntzan erabiltzen den metodoa nobelara eramatea. Ch. Darwinen lanaren zabalkundeak beste ezaugarri bat eskainiko dio naturalismoaren ikusmoldeari: espezieek bezala, gizakiek ere borrokatu egin behar dute bizitzan aurrera ateratzeko; borrokan indartsuenek irauten dute, dohain gehiena dutenek; animalien espeziee tan izadiak egin bazuen aukera, gizadian gizarteak egin ohi du aukeraketa hori, eta baldintza ekonomiko eta sozialek agintzen dute giza aukera egiteko orduan.

Baldintza ideologiko horietatik sortzen dira naturalismoaren idazkera ezauga rriak: bizitzaren ikuspegi determinista agertzen da (herentziaren, aukeraketaren, ingurunearen eragina gizakiarengan), antropologia materialistaren lilura nabari da eta, giza portaera azaltzeko orduan, grinei, sexuari, handinahiari, botere nahiari ematen zaie nagusitasuna; bestalde, joera ezkorra ematen da gizakiak gizartean egin dezaken bizitzaz.

Narrazio teknikei gagozkielarik, behaketak berebiziko tokia du, deskripzioak oso zehatzak dira, gizataldeek idazlearen ardura nagusia hartzen dute (kolektibita tearen agerpena: meatzariak, fabrika langileak, Pariseko kaleko gizataldeak eta jen detza); nortasunak eta inguruneak moldaturiko pertsonaien deskripzioa. Nobela oso konplexuak izan ohi dira, baina kontaketa sinplea gertatzen da. Hizkera sotila eta indartsua da aldi berean, hiztegi zientifikoak agerpen handia du, eta baita ere jergak eta erregistroen erabilerak. G. Flauberten zeharkako estilo libreak ere eragi na du.

Ideologiaren aldetik, giza bizitzaren baldintzen salaketa egiten dute naturalis tek, gizartea gizakiarentzat kaltegarritzat aurkeztuz. Determinismoak eta ezkortasu nak moldatzen dute pertsonaien izaera, gizarteak jarri dituen lege okerren aurrean.

Frantzian ondu zen naturalismoak bide luzea egin zuen Europan zehar. Italiako “verismo”an agertu zuen bere izaera. Errusian, I. Turgénieven eta F. Dostoievskiren lehen lanetan; Norvegian eta Suedian, H. Ibsen eta A. Strinbergen teatroan; Portugalen, Eça de Queirozen nobelagintzan. Eta, Espainian, B. Pérez Galdósen, L. Alas “Clarín” eta E. Pardo Bazánen zenbait liburutan, eta. V. Blasco Ibañezek ere naturalismoaz zuen lilura aitortu zuen.

XIX. mendearen bukaeran, Frantzian naturalismoaren aurkako joerak agertu ziren (“Bosten manifestua”), mugimendu haren noblezia eza, arruntasuna eta espe rimentazio zientifiko faltsua salatuz.

Euskal Herriko literaturan, naturalismorik izan ote den eztabaida badaiteke ere, zalantza gutxi dago J. Etxepareren Egiaren hiru alde ipuinean, esate baterako, naturalismoaren zantzuak sumatzen direla, baina ez noski haren oinarrien jarraipen luze edo zorrotzik. Gainerakoan, berriki itzuli dira euskarara zenbait idazle natura listaren lanak, hala nola, E. Zolaren Le ventre de Paris, ( K. Zabalak Parisen sabela itzulia, 2004), Eça de Queirozen Mandarin zaharra (J. M. Lasak itzulia, 1992).

[J. K.] B IBLIOGRAFIA O LEZA , J.: La novela en el siglo XIX. Del parto a la crisis de una ideología, Laia,

Barcelona, 1984 . L ISSORGUES , Y. (ed.): Realismo y naturalismo en España , Anthropos, Barcelona , 1988 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: naturalismo
     fr: naturalisme
     en: naturalism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper