narratologia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
NARRATOLOGIA

Tzvetan Todorovek 1969an sorturiko terminoa da, narrazioaren teoriaren eza gutzak bildu eta sistematizatzeko zeregina duen zientzia izendatzeko. Hainbat izen dapen erabili dira zientzia hori garatuz joan denetik: “Narrazioaren Semiologia”, “Testu Narratiboaren Semiologia”, “Semiotika Narratiboa”, “Gramatika Narratiboa”, “Narrazioaren Teoria” edo “Narratiba”. Baina, azken garaian, Narratologia erabiltzea ren aldeko joera nagusitu da.

Narratibari buruzko hausnarketa teoriko eta metodologikoaren alorra da narra tologia, eta esparru autonomoan lantzen du narratiba. Hartara, testu narratiboen azterketa du oinarrian, eta, horretarako, narratiba egituratzen duten kodeak siste matikoki deskribatzen saiatzen da, eta kode horiek sortzen dituzten zeinuak aztertzen. Oro har, testu narratibo baten esakuntzaren beraren aurretik dagoen ekoizpen dinamikaz dihardu. Narratologiak lehentasuna narratibaren ezaugarri modalei ematen dienez, ez ditu testu narratibo literarioak bakarrik aztertzen, zine az, komikiaz edo prentsaren narratibaz ere badihardu. Dena den, narratologia lite rarioa eremu emankorra bilakatu da, eta adar zabalduenetarikoa da.

Narratologia batik bat XX. mendean garatu den ikerketa eremua bada ere, narrazioaren inguruko teoriak ez ziren hutsetik sortu. Modu narratiboaren ( diegesi ) inguruko lehen gogoetak jada Platon eta Aristotelesen lanetan topatzen dira. Filosofo horiek modu narratiboa dramatikoari ( mimesi ) kontrajarrita definitu zuten, nahiz eta bi bide ezberdinetatik jo. Bi filosofo horien lanak dira XIX. mendera arte ezagutzen diren narratibaren inguruko hausnarketa bakanetarikoak. XIX. mendean, teknika narratiboen inguruko gogoeta eta kezkak piztuz joan ziren (G. Flaubert eta

H. Jamesen lanetan, esaterako), eta XX. mendean erdietsi dute bere garapen abe ratsena eta arrakastatsuena.

Narratologiaren lehentasunezko helburua edozein testu narratibo mota aztertzeko baliagarriak diren ereduak sortzea izan da. Hainbat helburutara bidera turiko ereduak sortu dira: V. Proppen eredu morfologikoa (ikus FUNTZIO ); C. Lévi-Straussen eredu genetikoa (ikus MITEMA ); A. J. Greimasen eredu aktantziala (ikus AKTANTE ); C. Brémonden eredu logikoa (ikus SEKUENTZIA ); T. Todoroven eredu grama tikala (ikus ISTORIO , DISKURTSO ); C. Segre eta U. Ecoren eredu semiotikoa (ikus S EMIOTIKA ).

Narratologia literarioaren hastapenak Proppen azterbide folklorikoetan eta harengandik datorren metodologian (A. Dundes, E. Métélinski) aurki daitezke. Errusiar for malistek bultzaturiko berrikuntza teoriko-metodologikoaren eremuan, hausnarketa morfologikoari ekin zitzaion, eta hausnarketa haiek beste gogoeta batzuk ekarri zituzten. Gainera, errusiar formalismoak narrazioa aztertzeko eginiko lanek lanabes teorikoa sortu zuten, ordura arteko literatur teorian oso eskasa zena. Lanabes haiek prozesu narratiboa definitzen duten zedarriak ezartzeko interesa piztu zuten, ikuspegi hipotetiko-deduktibo baten baitan. Errusiar formalismoaren lanen emariak narratologia estrukturalistak jaso zituen. 60 eta 70. urteen bitartean, egitura narratiboaren azterketari eutsi zioten, funtzioen sintaxiaren alderdiak eta enuntziazioarenak aztertuz (C. Brémond, Tz. Todorov, G. Genette, M. Bal). Estruk-turalismo frantsesaren eremutik kanpo, beste zenbait lan teorikok narratologiaren oinarriak ezartzen lagundu zuten. Hala, narratologiaren finkatze prozesu horretan, anglosaxoiek ikuspuntuari buruz eginiko ekarpenek ere garrantzia izan zuten (James, P. Lubbock, Friedman). G. Genettek (1983) narratologia landu duten ikerketen artean bi joera bereizi ditu:

Narratologia tematikoa: joera horrek istorioaren, hots, eduki-gaien gramatika eta azterketa garatzea du xede.

Narratologia modala: joera horrek diskurtsoaren edo hitzezko adierazpenaren barruan gertaerek duten hurrenkera du aztergai.

Hala ere, diskurtso narratiboaren inguruan egin dira ekarpen teoriko eta aplika zio praktiko gehienak (G. Genetteren lanak, adibidez). Diskurtso narratiboaren egi turatzea arautzen duten oinarrizko kategorietatik hasita (denbora, ikuspuntua) esa kuntzak gidatzen duen egoera narratibora arte, diskurtsoak bere kode eta zeinuen deskribapen sistematikoa egiteko aukera ematen baitu. Beraz, ikuspegi semio-esti listiko batetik, diskurtsoaren hitzezko euskarria den enuntziatu edo esakunean sub jektibitatearen sarbidea nola egiten den aztertzen da. Narratologiak bide horretatik pragmatika narratiboari bidea ireki dio, narratiba ekintza modura hartzen duen kontzepzioa gailenduz.

Narratologia garatu ahala, beste ikerketa eremu batzuekin harremanak ezartzen joan da: Hizkuntzalaritzarekin, Testuaren teoriarekin, Komunikazioaren teo riarekin. Baita literatur ikerketen eremu hertsiaren barruan ere, hala nola, Generoen Teoriarekin, Pragmatika literarioarekin, Historia literarioarekin eta abar. Hartu-ema nak erabat baztertu gabe, oro har, narratologiak ikerketa arlo gero eta zehaztuago etara begira garatzeko joera erakutsi du.

[I. R.] B IBLIOGRAFIA G ARRIDO DOMÍNGUEZ , A.: El texto narrativo , Síntesis, Madrid, 1993.

G ENETTE , G.: Nouveau discours du récit , Seuil, Paris, 1953.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: narratología
     fr: narratologie
     en: narratology

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper