modernismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MODERNISMO

Eremu hispanikoan XIX. mendearen azken urteetan eta XX. mendearen lehenengoetan garatu zen eraberritze mugimendu literarioari ematen zaion deitura. Modernismoa, beraz, modernitatea azaltzeko egiten den ahalegina da. Literaturaren eremuan gertatzen da, baina haren mugetatik at ere hedatzen da. Modernismoak alde bi ditu: batetik, XIX. mende amaieran Europa osoan hedatu zen literatur mugimenduaren bertsio hispanikoa da, baina beste alde batetik, oso fenomeno konplexua da, garaiko bizimodu osoari eragin ziona.

XIX. mendeko literatura, eta batez ere poesia, idealismoan oinarrituriko literatu ra da; literatura mota horrek errealitatean maila bi direla onartzen du: egunerokoa, faltsutzat hartzen dena, eta beste mundu bateko idealtasunekoa, benetakoa. Horren guztiaren oinarrian munduaren ikuskera neoplatonikoa nabaritzen da.

Ideia nagusi horrek Europako erromantizismoa jarri zuen martxan lehenik. Baina Octavio Pazek baieztatzen duenez (1974), ideia horren eraginak 200 urte iraun du Europan. Ingalaterrako eta Alemaniako idazleak izan ziren eragileak: Byron, W. Goethe, F. Schiller. Eragin hori Frantziara iritsi zenean, sinbolismo bilaka tu zen eta zenbait ezaugarri berezi hartu zituen. Bestalde, Espainiara eta eremu his panikora heldu zenean, berriz, Modernismo izena hartu zuen, eta Euskal Herrian izan zuen eraginaren lekuko dira Lizardiren eta Lauaxetaren olerkigintza. Modernismoa, beraz, norberaren txokotik atera eta Europa osoan dabilen mugi menduarekin bat egiteko ahalegina da.

Bizitzaren arlo guztietara hedatzen zen eraberritzeko gogoa modernismoaren eraginez. Eraberritzea politikan, eraberritzea hezkuntzan, eraberritzea estetikan. Bestalde, modernismoa burgesiaren oinarri teoriko-filosofikoaren aurka arituko den mugimendua da.

Modernismoa, berez, irrazionaltasunaren literatura da. Argi eta garbi ez dago ena adierazi nahi luke, gizakiaren eta norbanakoaren alderdi ezkutuaren poesia.

XVIII.
mendera arte gizakiaren alde espirituala elizaren menpe zegoen, eta norma-lean joera mistikorantz zuzentzen zen indar hori. Baina, arrazionalismoa nagusitu ahala, irrazionalismoa literaturaren esparruaren gai bilakatu zen. Joera irrazionalis tak indarra hartzen duen heinean, banaketa bat gertatzen da, filosofiak XIX. men dean izango duen banaketa: zientzia mundua (objektibismoa) alde batetik joango da, eta giza mundua (subjektibitatea) bestetik. Ondorioz, literaturak eta poesiak fan tasiaren munduaren alde egingo dute, errealitate bakarra, benetako mundua ilusio bidean eta fantasian datzala baieztatuko dute. Hor sortu zen poetaren irudi berria: poeta gizaki berezia da, besteak ez bezalakoa, bera heltzen da benetako eta ezku tuko mundu horretara. Poesia bihurtuko dute benetako errealitate, mundu ideal hori bermatzen den toki bakarra den heinean.
J.
Keats poeta ingelesak, adibidez, edertasuna egia zela aldarrikatu zuen, eta edertasun absolutua zuela jomuga. Novalisek ere, gerora Lauaxetak errepikatuko duen formulan gauza bera azaldu zuen: poesia egiarik egiazkoena da. Oinarri horretan eraiki zen modernismoaren teoria.

Zenbaiten iritziz, modernismoa ez da, baina, Europako erromantizismoaren zutabeetan oinarrituriko eta mundu hispanikoan garaturiko literatur mugimendua soilik. Literatur mugimendu horren erraiak krisi politiko batean aurkitu behar dira, ‘mende bukaerako krisialdia’ izenarekin ezagutzen denean alegia. Estatuaren atrofia gertatzen da, txirotasuna non-nahi, eta Espainian zehazki, historia kolonialaren amaiera. Horri guztiari erantzunez, joera eraberritzailea sortu zen idazle eta intelektualen artean, eta, horregatik, memento horretan, joera berezia agertu zuten politikan parte hartzeko, euskal olerkariengan ere nabarmen gertatuko den joera, bidenabar. Manuel Machadok, adibidez, modernismoa literatur iraultzatzat definitu zuen, artearen barneko forma aldatu nahi duen mugimendutzat.

Bestalde, modernismoak espirituaren krisialdia dakar berekin, zalantza metafi sikoa agertzen du Jainkoaren izaeraz, Jaungoikoaren izateaz galdetzen da, Nihilismoaren eta F. Nietzscheren eraginez. Zalantza metafisiko gogor baina sotil gisa agertzen da euskal olerkariengan ere.

Modernismoak hiru ezaugarri nagusi agertuko ditu, hain zuzen ere, eta sinbo lismotik zuzenean datozen ezaugarriak dira: Zeharbidezko espresioa maite dute, metaforizazioaren bidez mintzatzen dira. Mundua bitan banandua badago, eta bat, egunerokoa, faltsua bada, eta bestea, idealena, benetakoa, bien arteko zubi egite ko baliabidea metafora da. Bestalde, metaforetan eguneroko gauzak ederturik agertzen dira, arrunta ez den beste erreferente baten bidez; beraz, idealisten iritziz, metaforan errealitatean gertatzen den banaketa bera ematen da. Ondorioz, korres pondentziaren teoriak garrantzia izango du modernismoaren eraketan: teoria horren arabera, eguneroko hitzek beste adierazpen bat dute errealitateren beste maila ideal horretan, eta bien arteko antzekotasunak lortzen du eguneroko hitzen bidez idealtasuneko gauzei buruz mintzatzea.

Euskal poesian, Pizkundeko olerkarien ideia poetikoetan behin eta berriro era biltzen da zeharkako espresioaren ideia eta metaforaren erabilera modu hori. Lizardi da euskal metafora berritzen duena, hain justu ere bere inguruko errealita teari erreparatuz. Lauaxetak, aldiz, garbi adierazten du bere poemak ez direla behin bakarrik irakurtzekoak, sakoneko esanahia dutela ohartarazten du ahal duen guztietan.

Hitzaren musika nagusitu zen modernismoan, bai aliterazioaren bidez, bai beste hitz jokoak erabiliz. Errealitatea bitan banatuta dagoela onartuz gero, laster onartu behar da gisa berean hitzek ere bi alde dituztela: alde batetik, beren esana hi arrunta, nolabait esateko hitzaren materia, eta, bestetik, hitzaren musikak irado kitzen duena, haren ezkutuko adiera, hitzaren alde espirituala erakusten duena. Hitzaren musikak esanahiaren alde ezkutua jartzen du agerian, eta konparaketa horretan oinarrituta, musika berezko bihurtzen da alde espirituala adierazteko.

Ahalegin handirik gabe ikus daiteke nolatan jabetu ziren ezaugarri horretaz euskal idazleak, nolatan agertzen diren aliterazioak Lizardiren lirikan, eta zer indar eman zion hark musikaren eraginari bere olerkietan.

Modernismoan agertzen den kontzientziaren krisialdiaren agerbidetzat, heriotzarekiko larridura bilakatu zen nagusi. Heriotzak kezka sortzen du poeten kontzientzietan eta heriotzaren larridura da modernisten gairik funtsezkoena. Esan daiteke euskal olerkariak erabili zuten gai nagusia berori izan zela. Lizardik natura gaitzat hartuko du, izadiaren garapenean norberaren bizitzaren ahulezia adierazte ko; Lizardik agerian trataturiko gaia da, eta nagusi da bere lanean, bere senide eta pertsona maitatuen heriotza gaitzat hartzen duelarik. Lauaxetaren kasuan, joera existentzialista are ageriago dago, beharbada. Baina badute ezberdintasunik euskal olerkariek eta kanpokoek. Azken hauengan Jaungoikoarekiko ukapena latzagoa eta zehatzagoa baita. Euskal olerkariek kezka eta larridura azalduko dute, baina beti aitortuko dute Jaungoikoarengan fedea.

Modernismoak hiru modalitate agertu zituen eremu hispanikoan: Alde batetik, Hego Ameriketan, modernismoa exotismoarekin, urruneko sinbolo eta motiboekin erlazionatu zen, eta herriak eguneroko hizkuntzarekiko duen atxikimendua maite izan zuten Hego Ameriketako olerkariek. Beste alde batetik, Espainian modu bitara agertu zen modernismoa: 98ko belaunaldiaren eta modernismoaren arteko bana ketak garrantzizkoak izan badira ere, gaur egungo Espainiako kritikak mugimendu beraren forma bi direla onartzen du. Exotismoa uxatuz, olerkariak inguruan aurkitzen dituen sinboloen bidez egingo du lana, Lizardik inguruan aurkitu zuen pai saiaren elementuez baliatuz egin zuen moduan; eguneroko hizkuntzaren ordez, Espainiako modernismoak herri literaturaren eragina izango du, herri poesia eta herri espresioa kontzeptuak batuz.

Espainiako joera herrizale eta hurbilekoaren eragina krausismoan aurkitu behar da, hots, XIX. mendean Alemaniatik Espainiara iritsi zen Kanten ondoko filosofian. Eragin handia izan zuen Espainiako poesian eta literatura osoan, bizitza osoa artea dela baieztatzen zuelako. Gainera joera etiko errotuak agertzen zituen. Eta, azke nik, hezkuntzaren bidez eta joera etikoak bultzatuz erdietsi nahi baitzuen Lauaxetak Euskal Herriko gizartearen eraberritzea. Krausismoak intelektualak politikara bultzatzen zituen, artearen eragina gizarteratzeko asmoz.

Aurrerapen moralean sinesten zuten krausistek, eta, haien eraginez, literatur egileek hezkuntzaren bidez gizartea espiritualtasunaren ildotik sartu nahi zuten. Joera altruistak ziren nagusi haien jokaeretan.

Modernismoaren beste ezaugarri garrantzitsu batzuk hauexek dira: Erotismoa nagusitzen da haien testuetan, ezagutza metafisikoa lortzeko bidetzat zituztelako erotismoa eta maitasuna, eta, beraz, burgesiak haragia erabiltzen bazuen materia lismoan sakontzeko, modernistek maitasunari buruzko beste filosofia bat agertu zuten; aberetu egiten gaituen sexualitatearen aldean, beste mundurantz bideratzen gaituen erotismoa ere bada. Puntu horretan, prerrafaelismoak, XIX. mende bukae rako pintura eskola hark, zerikusi handia izan zuen, eta esan daiteke prerrafaeliste nak izan zirela modernistek erabiliriko emakume irudiak. Gainera, pintura eskola hartatik etorri ziren hainbat elementu poetiko ere, hala nola, loreen aipamenak, baratzearen iruditeria eta batez ere baratzearen joera.

Erotismoa agertzeko bide bi ditu modernismoak. Maitasuna beste munduarekin lotzeko bidea izango dute modernistek, eta, beste aldetik, izadiaren aipamen sines tesikoetan agertzen da erotismorako joera. Lizardiren “Neskatx urdin yantzia” lege horiek jarraiturik osatua da, adibidez. Erotismoaren eragina garbiagoa eta umotua goa da Lauaxetaren olerkietan, Lauaxetarentzat erotismoa komunikazio bidea dela ko, eta, azken batean, idealizazio bide.

Joera erotikoa, eta zentzuen deia, hainbatetan erabiliko diren koloreetan ager tuko dute olerkari modernistek. Ia kolore guztiek dute bigarren esanahi bat poesia horretan. Nostalgia adierazteko, zehaztugabetasuna eta kolore galduak erabiliko dituzte literaturagileek. Modernisten mundua ez dago argi indartsuz egina, Arrats Beran -eko giroa da maite dutena, zehaztugabetasuna amets giro sortzaile delako, irrazionalismoa fantasia erabiltzeko memento egokia delako, sentimendu sotilak erabiltzeko unea.

Modernismoan poetaren irudia ez da askorik aldentzen erromantizismotik. Poeta, literaturagilea, izaki berezia da, gauzen itxuraren sakonera joaten dakiena, errealitatea zer den, espiritua zer den ezagutzen duena; beraz, ikuskera berezia du, eta berak bakarrik du gainera; besteek ikusten ez dutena ikusteko gai da, eta, beraz, bere zeregina gizartea Idealismoaren bidetik gidatzea da. Apaiz berria da, errealitate eta idealen nondik norakoak ezagutzen dituena, eta gizartea bide horre tatik bidaliko duena. Alde horretatik, burgesiaren materialismo eta objektibismo joe rak gorrotatu eta ukatuko ditu.

Modernismoan hiria eta natura oposaturik agertzen dira. Hiria burgesiaren ere mua den neurrian, eta itsuskeriaren erreinua, ez da maitatzen. Modernisten eremu sinbolikoa natura eta herria dira. Batetik, aldakorrak ez direlako eta bere egonean espirituaren izaera agertzen dutelako. Modernismoaren testu asko ia panteistak dira; espirituak agertoki eta bizileku du izadia.

Modernismoak, hala ere, joera kosmopolitak ere izango ditu. Norberaren txokoa maila unibertsalera eramatea izango da modernismoren joera nagusia, eta neurri horretan maite dituzte mendebaldeko kulturaren emaitza jasoak: Lauaxetaren Sevresko murkua edota Lizardiren Parisko txolarre horren lekuko dira.

[J. K.] Ikus, halaber, O LERKARIAK , S INBOLISMO .

B IBLIOGRAFIA

A LLEGRA , G .: El reino interior , Encuentro, Madrid, 1986 . B ALAKIAN , A.: El movimiento simbolista, Guadarrama, Madrid, 1969 .

G ARCÍA DE LA CONCHA , V.: “Hacia la literatura vasca”, in Z ENBAITEN ARTEAN : Congres o Mundial Vasco , Castalia, Madrid, 1985 . G ULLON , R.: Direcciones del modernismo , Alianza Editorial, Madrid, 1990 . G UTIÉRREZ GIRARDOT , R.: Modernismo, Montesinos, Barcelona, 1983 . P AZ , O.: Los hijos del limo, Seix-Barral , Barcelona, 1974 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: modernismo
 fr: modernisme
 en: modernism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper