mitokritika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MITOKRITIKA

Sinboloen ikerketa helburutzat duen metodologia kritikoa da, nahiz sinbolo horiek bere horretan hartuta aztertuz, nahiz mito baten osagarri direlarik eta sinbo lo baten ulerkuntza garatzen duelarik. Mitokritikak sinboloak mitoaren osagarritzat aztertzen ditu, beraz.

Sinboloen ikerketan diharduten bestelako estudio espezializatuen esparru berean dihardu, hala nola, Psikoanalisia (S. Freud, K. Jung, J. Lacan), Psikokritika (Ch. Mauron), Kultur Antropologia (C. Lévi-Strauss), Hermeneutika (P. Ricoeur 1986), baina bereziki Mitologia eta Mitokritika garatu duten G. Dumézil, N. Frye, eta abar. Sinboloen ikerketa horiek literatur testuen azterketa burutzeko baliatu dutenen artean, G. Bachelard, Ch Mauron eta G. Durand izan dira, eta korronte kritiko bere zituen ordezkari nagusi bilakatu da bakoitza: Kritika Tematikoa, Psikokritika eta Mitokritika.

Mitokritikaren iritziz, sinbolo baten ulerkuntza garatzen duen istorioa modu narratiboan edo dramatikoan mamitzen du mitoak, eta, ondorioz, metodologia horren zeregina narrazio mitikoetan sinboloak artikulatzeko moduak ikertzea izango da.

Mitokritika kontzeptua S. Gilbert Durandengandik dator. Haren ustez, mitokriti kak “dinamismo imaginarioen sistema”’ bat agerrarazi behar du. Hastapenetik, Mitokritika eta Psikokritika elkarri behaztopa eginez ari dira. G. Duranden ustez, Ch. Mauronek aipatzen duen “mito pertsonala”, “munstro terminologiko” bat baita, mitoa “pertsona, haren portaera eta ideologien gain-gainetik pasatzen” denez. Baina, P. Brunelek literatura azterketarako bideetan kokarazten du mitokritika. Sailkapen bat eraikitzen du mitoen jalgitzea ( émergence ), zalutasuna edo malguta suna ( flexibilité ) eta irradiazioa ( irradiation ) kontuan hartuz.

1.- Mitoaren jalgitzea . Testuan diren oihartzun mitikoen azterketa. Testu batzuk mitoz kargatuak dira, beste kasu batzuetan gerta daiteke usaian mitoak erabiltzen dituen idazle baten lanean ez gehiago mitorik aurkitzea, M. Tournieren Coutte d’or liburuaz erran izan den bezala. Baina ez da ikusi Medusaren aurpegia agertzen zela argiki liburuan. P. Brunelen ustez, mitokritikak bi lanjerretan eroraraz dezake ikertzailea: alde batetik, deskripzio parafrastiko batean kartzela dezake; bestalde tik, zenbait testuren aitzinean ihes egin dezake mitokritikak berak. Kontsidera ote daiteke, adibidez, Meriméeren Colomba beste Elektra bat dela, jakinez eleberri labur horrek Atriden sendiaren tragediari buruzko zehar-aipamen bakar bat ere ez duela? P. Brunelek baietz dio, batetik, pertsonaiaren funtzioa kontsideratuz ikusten baita bere aitaren heriotza nahitaez mendekatu nahi duela eta Orso anaiari ez diola hauturik utziko eginkizun horretan. Bigarrenik, Colomba, Elektra bezala, eguzkiak eta barneko suak erretako mediterranearra da, eta bestalde, Colombak du mintzo rik azkar eta estrainioena.

Mitokritikak, esplizitotasunetik at dabilelarik, ikertu egiten du testuan ez ote den alusio bat, hatz bat nonbait gelditu. Egia da ez gaudela hor gehiago agerpenetan. Irakurlea testuaren absentzian eta amildegian barneratzen da, hipotesi tematsu, oroitzapen obsesibo, zantzu iheskor baten ondotik.

2. Zalutasun edo malgutasuna. Elementu mitikoak literatur testuan daukan zalutasuna eta ber denboran erresistentzia eta bereziki testu horrek dauzkan modulazioak. Adibidez, Ch. Baudelairen Zirzerengandik jalgitzen diren usain goxo lanjerosak ez daude Homeroren poeman; halaber, M. de Montaignek mito beretik izen batzuk (Zirze, Ulises), motibo bat baizik (edaria) eta tema (gai?) bat (metamorfosia) ditu atxikiko. Mitoa alegiaren neurrira ttipitu da. Hortaz, osagai mitikoa aldatu eta egokitu edo adapta daiteke, baina erresistentzia bat ere erakuts dezake: Ulisesen mitoa itsasokoa gelditzen da, nahitaez.

3. Irradiazioa. Elementu mitiko baten presentzia oinarrizko osagarri esanahitsutzat, adierazle bizitzat hartzen da, eta, gehiago dena, horretarik abiatuz da testuaren azterketa antolatuko. Nahiz latente edo gordea izan, nahiz arrunt ahula, elementu mitikoak beharko du irradiatzeko ahala ukan. Autoreak berak balioan ezartzen duelarik mitoa, ez daiteke gorde irradiatzeko ahal hori. Titulua, adi bidez, seinale bat baino gehiago da: erakusten du liburua zein zeinuren pean kokatzen den. Horri esker ikusten da J. Cortázaren Circe liburuan Odiseako aztia dagola gordea. Irradiazioa hitzaren bitartez egin daiteke, horregatik arriskutsua da horren ikertzea mitoa ez delarik zinez agertzen. P.Brunelek kasu horretan bi irradia zio iturri ikusten ditu: batetik, idazle baten lan osoan ikus daiteke testu batean den elementu bat beste testu batera heda daitekeela, nahiz ez modu agerikoan; eta, bestetik, mitoak berak idazlearen oroitzapenetan eta iruditerian hedatzeko daukan ahalarekin, nahiz idazle horrek berak ez duen agerian jartzen (J. Joyceren Ulysses).

Aldiz, irradiazio desegilea aurki daiteke Robbe-Grilleten Souvenirs du triangle d’or en motibo mitikoaren agerpena izokin lantegi baten izena baizik ez da izanen, La Belle Sirene . Aitzinamendu hori hitz joko desegile bati esker eginen da: Angelica Salomon I Salmon I Saumon I Sirene.

[A. A.]

B IBLIOGRAFIA

B RUNEL , P.: Le mythe d’Electre . Colin, Paris, 1971 . B RUNEL , P.: Mythes et litérature . Presses de l’Université de Paris, 1994 . B RUNEL , P.: Le mythes de la métamorphose . Colin, Paris, 1974 . B RUNEL , P.: Mythocritique: théorie et parcours . PUF, Paris, 1992 . D URAND , G.: Les structures anthropologiques de l’imaginaire. Introduction à l’ar

chétypologie générale, PUF, Paris, 1960 / Las estructuras antropológicas de lo ima ginario. Introducción a la arquetipologia general, Taurus , Madrid, 1982 . D URAND , G.: Lo imaginario, Ediciones del Bronce, Barcelona, 2000 . D URAND , G.: Mythes, thèmes et variations, Desclee, Paris, 2000.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: mitocrítica
     fr: mythocritique
     en: mythocritique

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper