mise en abyme - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MISE EN ABYME

Kontaketaren barrenean aurkitzen den kontaketa berri batek sorrarazten dituen bikoiztasun, miraila joko eta zoradurak. Heraldikan blasoi batek bere barrenean beste blasoi bat ukan dezakeela ikusi zuenez, A. Gidek, 1893an, mise en abyme terminoa mailegatu zuen heraldikatik literaturan historian zehar erabilia izan den teknika ezaguna izendatzeko. Nahiz gero agertu zen Gideren konparaketa okerra zela, sekulan ez baita heraldikan bigarren blasoia lehenaren irudi, izendatze moduak iraun egin du.

Frantziako Nouveau Roman edo Nobela Berriarentzat hain garrantzizkoa izanen den prozeduraren iturrietan, Velázquezen Meninak edo Van Eycken Arnolfinitarren Portreta eta halako margoen garrantzia azpimarratzekoa da (bi kasuetan mirailaren lekua da oinarrizkoa), E. A. Poe [ Usher etxearen erortzea ] edo W. Shakespeareren obra batzuetan [Hamlet, Lear Erregea.] ikus daitezkeen “kondairetan dauden kondairak” bezainbat.

Euskal narrazioan, J.B. Elizanburuk Piarres Adame n idazten duena aipa daiteke:

“Gizonaz (Piarres Adamez) mintzatu baino lehen, erran dezagun muthiko az (Pelloz) azken hitz bat.Yakin zazu beraz, irakurtzalle maitea, muthiko hura zela lerro hauk hemen iskribatzen dituena bera, eta nola hartua baitut luma eskitan, ez nitaz mintzatzeko bainan nere bideko lagunaz, nahi baduzu hortan utziko dugu muthikoaren historioa.”

Gaurko eleberrian beste zenbait etsenplu aurkitzen dira, hala nola, Gizona bere bakardean (1995) liburuko grabatuei buruz edota telebistako bideo erreportajeari buruz.

[A. A.]

Ikus, halaber, K ONTAKETA MARKODUN , N OUVEAU R OMAN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: mise en abyme
 fr: mise en abyme
 en: mise en abyme

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper