metrika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
METRIKA

(grek. metrike tekhne, neurtzeko artea, neurkera)

Diziplina bat da, poema erara egituratutako literatur diskurtsoaren antolakuntza erritmikoa ikertzen duena, kontuan hartuz bertsogintzan agintzen duten printzipio eta arauak. Diziplina horren egitekoa da aipatu printzipio eta arau horien ikaskuntza teo rikoak egitea; erritmoa eta bertsogintza sortzen duten osagaiak definitzea eta aztertzea (azentua, etena, errima-puntua, osagarri erritmikoak eta beste); neurtitz edo bertso lerro motak eta horiek estrofetan hartutako konbinazioak sailkatzea; literatura jakin batek historian zehar erabili dituen usadio metrikoak aztertzea, eta abar. Ikaskuntza gaiak era askotakoak direnez, horrek ekarri du (diziplina horren barruan) lau adar sortu eta garatu izana: metrika teorikoa, deskribatzailea, historikoa eta konparatua.

Metrika teorikoan arakatzen dira fenomeno metrikoen eta berorien ikaskuntza historikoen azterketa deskriptiboa egiteko oinarri diren printzipioak: zein den hitz lauaren definizioa eta zein hitz neurtuarena; erritmoaren, neurkeraren, bertsoaren eta abarren kontzeptuak. Gogoeta teoriko berri bati hasiera eman ziotenen artean, hor daude formalista errusiarrak (O. Brik, B. Eikenbaum, B. Tomatxevski eta beste ak). Horien iritziz, metrika loturik dago literatur hizkerarekin, eta hizkuntzaren funtzio poetikoaren alderdi bat ikusten dute metrikan, literariotasunaren marka bat. Gogoeta teoriko horren hariko beste ikaskuntza garrantzizkoak dira J. Lotz eta S. Chatmanek egin dituztenak, metrika aztertzen dutelarik hizkuntzalari estrukturalis ten ikuspegitik, horien printzipioak ezarriz azentuari, silabari, etenari eta neurkerari; orobat garrantzizkoak dira M. Halle, J.C. Beaver eta abarrek egindako ikaskuntzak (hizkuntzalaritza generatiboaren kontzeptuak erabiliz); edota R. Cremonte eta M. Pazzaglia, D. Devoto eta abarrek egindako ikerkuntzak.

Metrika teorikoa Euskal Herrian : zenbait ikertzailek, fenomeno metrikoak aztertzean, beren analisiak hainbat alderditan finkatu dituzte. Hala nola, P. Altunak (1979), B. Etxepareren bertsogintza aztertzean, ikaskuntza bideratzen du bertsoak ahoskerarekin daukan lotura estutik ekinez, batez ere etenaldi erreal eta birtualen sistemari dagozkionetatik hasiz; eta bertsogintza ikertzen du perpausen egitura sin taktikoarekin batera, eta bereziki lokailuen erabilerarekin eta multzo fonikoaren barruan hitzek duten ordenarekin. Irizpide filologikoekin aztertzen du B. Etxepareren bertsogintza osoa. Bigarren ikerkuntza adar bat bada, gertakari metri koak musikarekin lotzen dituena, M. Lekuonak (1918) eta J. I. Goikoetxea “Gaztelu”k (1979) landutakoa. Antzeko sistema dute T. Navarro Tomásenarekin erkatuz, hau da, “doinu-erritmoaren nozioa musika esperientziaren bitartez erdies ten dela” dioenean, baina alde handiak daude arazoaren azterbidean, formulazioan eta osagaien enumerazioan. Navarro Tomásekin Kidetasun beteagoa ikusten zaio

G. Etxeberriari ( Orixeren metrikaz: zehazketa deskriptiboak , Deustu, Bilbo, 1999) Orixeren metrika aztertzen duenean, “Kantagarriak” atalean. Euskal erritmoaz teori zatzen dutenetan hirugarren adar bat da Aita G. Lertxundik (1982) garatu duena: “Le traitement rythmique des mots dans le chant en navarro-labourdin non-accen tué d’aujourd’hui”, alderatuz zenbait silaba egokiak direla tinkapen musikala han ezartzeko. Eta zein diren esaten eta garatzen du.

Metrika deskriptiboa : sail honek berekin darama neurtitz edo bertso lerro moten definizioa ematea eta horien sailkapena egitea (arauzkoak diren edo ez, etendunak edo etengabeak diren, libreak diren eta abar). Berekin darama estrofismoa finkatzea, modulu metrikoak sailkatuz irizpide jakinen arabera (zenbat lerro, zenbat silabakoak, nolako konbinazioak bertso lerrotan, non dituzten errimak eta puntuak).

Euskal metrikako ikaskuntzetan ez dira gutxi horrelako lanak. Jakingarria sail hone tan J. I. Aranaren Arte métrica de la lengua vascongada (1872), non aipatzen baita euskarak berea duen bertsogintza oro har, eta gero bereziki bertso lerro txikiak, ertainak eta handiak zehaztuz, azkenik euskal estrofak zehazten, sailkatzen eta izendatzen dituela. Orobat aipagarri, G. Adema “Zalduby”ren “Quelques regles de la prosodie ou art poétique basque” (1899), non senperetarra ahalegintzen baita euskal artegintza poetikoaren arau tradiziozkoak eskaintzen. Bestalde, S. Arana Goirik ezarritako arauak (1896) oinarrizkoak gertatu ziren geroko belaunaldietan hegoaldean. Lege berri eta finkoak ezarri zituen silaba eta sinalefari buruz batik bat. Geroagoko lan deskriptiboetan aipagarri da Euskaltzaindiaren Leioako Biltzar Nagusian P. Altunak, P. Esnalek eta J. M. Lekuonak euskal metrikaz aurkezturiko lanak, bertso lerroari, puntuari eta estrofei buruz eginak (1994).

Metrika historikoak ikertzen du nola sortu, garatu eta bilakatu diren forma metri koak literaturaren historian zehar (noiz landu izan diren gehienik, noiz hartzen duten beherakada, noiz berragertzen diren edo eraldatzen eta abar). Euskal literaturari dagokionez, nahiz eta ez diren gutxi autore jakin bati eskainitako ikaskuntzak, orain dik ez dago lan diakroniko orokorrik. Interesgarria litzateke noiz zer sortzen eta lantzen den jakiteko, epe bakoitzean zer ezkutatzen den eta zer agertzen den ikusteko, eskola edo mugimendu bakoitzaren ezaugarri moduan ezkutatu edo ager tu ere. Badago lan partzial fidagarririk. Hari nagusiak falta dira batez ere.

Metrika konparatuak ikertzen du, literatura nazional bateko forma metrikoak antzekoak edo ezberdinak diren beste nazioetakoekin, eraginik baduten beren arte an, batetik bestera lekualdatzen diren. Euskal metrikan azpimarratzekoa da A. Oihenarten L’art poétique basque (1665), poeta italiarrak, espainiarrak eta Erdi Aroko idazle latindarrak eredutzat hartuz, bere arauetan esaten duenez. Bestalde,

J. M. Leizaolak ( Etudios sobre la poesía vasca, 1951) ahalegin bat egin zuen, eus kal metrikari buruzko azterketetan euskal ereduak inguruko hizkuntzenekin erkatze ko, latina, gaztelera, okzitaniera, katalana eta abarreko ereduak kontuan hartuz; eta trobadoreen lirika eta euskal poesiaren arteko harremanak ere ikertzen ditu, horre tarako musikak ematen duen laguntza aipatuz. Azkenik, J. Haritschelharren tesia ( Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862). Contribution à l’étude de la poésie populaire basque du XIXe siècle 1969) dago, non ikertzen baita euskal metrika herrikoia, eta une honetan guri bereziki dagokiguna: non duten, beharba da, beren sorrera herri poesiaren estrofek, latinaren eta gazteleraren eragina azter tuz, eta euskal estrofek duten berezko garapen jatorra ere gauzatuz.

Aipatu diren lan adierazgarri horiez gain, euskal metrika ongi landu den gaia izan da idazle eta ikertzaileen artean. Metrikaz, oro har, goian aipatutakoez gaine ra, idatzi dute, besteak beste, Aita Larramendik, “Aprendiz de la poesía” ( El impo sible vencido , 1729); M. Lekuonak, “Bertsoa jakintzaren argitan” (1976, Idazlan guztiak, 159-185); S. Onaindiak, “Euskal poesi neurkera” (1961). Azken aldian, opa roagoak dira autore jakin bati eskainitako metrikazko lanak: P. Altuna, “Más sobre la métrica de Oihenart” (1979); R. Lafon, “Sur la versification de Dechepare” (1957);

J.M. Lekuona “Lizardiren eskema metrikoak eta puntuak” (1983, Ikaskuntzak euskal literaturaz , Deustu, Donostia, 1998, 571-610); eta orobat tesi-lanetan, J. Kortazar Teoría y práctica poética de Lauaxeta (1986); K. Otegi, Lizardi: lectura semiótica de

“Biotz-Begietan” (1993); L. Otaegi, Lizardiren poetika (1994); G. Etxeberria, Orixeren metrikaz: zehazketa deskriptiboak (1997; Bilbo 1999, mikrofitxa).

Gero, bertsolaritzak, batez ere azkenaldiotan, bere bidea egin du metrika alo rrean. Gogoan hartzekoak dira X. Amurizaren Bertsolaritza 1 eta 2 (1981), eta P. Esnalen lanak, “Errima Uztapideren bertsogintzan” ( Euskera, 36, 505-598,1991). Euskal hizkeraz eta doinuaz egin dira zenbait lan metrikarekiko harremanetan. P. Altunarenaz gainera, aipagarri dira: K. Mitxelenaren “Acentuación alto-navarra” ( Fontes Linguae Vasconum , 23, 1976, 147-162) eta “Euskal hizketa eta euskal neur kera” ( Euskera , 22, 1977, 721-733); halaber, J. I. Hualderen “Euskal doinu azen tuaz” ( Zutabe , 21, 1989, 52-62). Hor daude itzulpenetan, beste hizkuntzetako poe mak euskaratzekoan, egin izan diren egokitzapen metrikoak ere azterturik: J. M. Lekuonaren “Orixeren liturgi olerkiak” ( Memoriae L, Mitxelena Magistri Sacrum, Donostia, ASJU, 1991, 1201-1215) eta I. Ruiz Arzallusen “El metro en las traduc ciones de los clásicos latinos al euskera” ( ASJU , 21, 1987, 41 eta 21, 1987, 389). Lan partzialok oinarrizko ekarpen dira beharrezkoak diren tratatu eta lan orokorra goak gauzatzeko.

[J. M. L.]

Ikus: B ERTSO LERRO , E RRIMA , E RRITMO , E TEN , E STROFA , H EMISTIKIO , P OEMA , P UNTU , Z ANGALATRAU .

B IBLIOGRAFIA

A LTUNA , P.: Versificación de Dechepare (métrica y pronunciación ), Mensajero, Bilbo , 1979 . A LTZIBAR , X.: “Art Poétique Basque Adema Zaldubyrena”, Lapurdum, III (1998), 77

101 . H ARITSCHELHAR , J.: Le poète souletin Pierre Topet-Etchahun (1786-1862 )

Contribution à l’étude de la poésie populaire basque du XIXe siècle , Societé de s Amis du Musée Basque, Baiona, 1969 . N AVARRO T OMÁS , T .: Arte del verso , jat. 1959, Colección, México,1968 . N AVARRO T OMÁS , T .: Métrica española , jat. 1956, Guadarrama, Madrid, 1974 . Z ENBAITEN A RTEAN : “Leioako Biltzarra” Euskera , 39 (1994), Euskaltzaindia, Bilbo .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: métrica
     fr: métrique
     en: metric

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper