metaliteratura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
METALITERATURA

Literatura literaturaz mintzo denean erabiltzen da metaliteratura hitza. Poema baten barnean poesiari buruzko gogoetak nahiz kritikak sartzen direnean, edo narrazio batean kontatzeko moduari buruz idazten denean, edo antzerki batean antzezlana bera gai bihurtzen denean (mundua antzoki handi batekin parekatuz edo). Literatura modernoan, ugari hedatu da joera metaliterarioa: Borges izan da, besteak beste, metaliteratura gehien baliatu dutenetakoa; Borgesentzat, errealita tea liburutegi handi bat besterik ez da, eta liburutegi handi hori irakurtzea da Borgesen ibilbidea, non maila berean biltzen diren aipu zehatzak eta aipu aizunak, irudimena nagusi den mundu hitzezkoan.

Euskal literaturan, J. Sarrionandiak jokabide hori arras landu du ( Ni ez naiz hemengoa liburuan adibidez): autore horrek poesian zein narrazioan literaturari buruzko gogoeta anitz sartzen du, eta literatura unibertsaleko adibide ugariz hor nitzen ditu gogoeta horiek. Atxagaren lanetan ere baliabide nabaria da; Etiopia , azken batean, poesiari eta, orokorki, literaturari buruzko gogoeta bat da. R. Saizarbitoriarengan beste modu batean agertzen da jokabide hori, baina hor dago: izan ere, zer kontatuarekin bezainbat nola kontatuarekin esperimentatzen du bere nobeletan; gertakizunei buruzko nobelak baino gehiago gertakizunek duten errainu literarioari buruzko esperimentazioak direla esan liteke. A. Lertxundirengan ere badago horrelakorik; Otto Pette eleberria, eta Alberdaniako “Ifrentzuak” sailean atera dituen Azkenaz beste (1994) eta gainerako liburuek tradizio literario baten ira kurketa dira, non errealitatea literaturaren galbahetik iragazirik agertzen baita, eta, beraz, errealitateari buruzko gogoeta literaturari buruzko gogoetarekin batasun ezin hautsian ematen. B. Atxagaren Obabakoak (1988) liburuan ere metaliteratura eten gabe agertzen da, eta idazteari berari buruzko gogoetak darama liburuaren haria, azken aldera areagotuz, gainera. J.A. Arrietaren Manu militari ere metaliteratura saio baten emaitza da.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: metaliteratura
 fr: métalittérature
 en: metaliterature

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper