mester de juglaria - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MESTER DE JUGLARIA

Erdi Aroko juglareen ofizioa edota artea izendatzeko espresioa da. Juglareak musikaz, kantuz, literaturaz, esku jokoez, nahiz bestelako errepresentazioez plaza eta gazteluetako ikusleak libertiarazten zituzten pertsonak ziren. Menéndez Pidalek dioenez, XII eta XIV. mendeetan garatu zen gehienik aktibitate hori, eta euren emaitzarik aipatuena kantu epikoak izan ziren. Mester de Juglaría k heroien ekintza arranditsuak eta damen edertasun sotilaren gorazarrea erabili zituen gai nagusitzat. Juglareek plaza eta toki agirietan jarduten zuten, gehienetan, herriaren ahotik jaso riko poesia anitz kantatuz, eta musika tresna, mimo eta pantomimaz baliatzen ziren euren emanaldietarako. Emazte juglareen artean ezagunak ziren “ardot” juglareak eta “kantaderak”. Menéndez Pidalen aburuz, juglareen poesian hiru mota bereizten dira: a) Egileak berak sorturikoa, b) Herriaren altzotik hartu eta egokiturikoa, c) Beste trobalariengandik jaso, eta gero, aldaketarik gabe, emandakoa.

Kronologikoki, Mester de Juglaría Mester de Clerecíabaino antzinagokoa da, eta Gaztelan El Poema del mío Cidhartu zen genero horren obra nagusitzat. Metrika aldetik arau aski laxoa erabiltzen zuten juglareek, bereziki neurriari eta puntuari zegokionez, eta lehen aztarnak Erdi Aroan emaniko ahozko tradizioan ezarri behar dira. Izan ere, euren helburua jende xumearengan irribarrea sortzea eta iro niaz espresatzea zen. Bestalde, juglareek juglar de gesta ere egiten zuten, hots, lei nuen arteko liskarrak eta haietan gertaturiko egintza arranditsuekin loturiko poesia epikoa (esaterako, Partida tan zalduneriaren literaturarekin ere nahasia agertzen zena). Juglares de gesta kantuen emanaldietan herritarrek elkarrizketetan parte hartzen zuten. Juglareak herriarekin harreman zuzena zuen tradizioa garatu eta iraunarazi zuen. Mester de Juglaría genero errezitatibo eta ez-jasoa zen, nagusiki, eta, gehienbat, ahozkotasunari atxikia.

Euskal Herrian aipagarri dira juglareen artean Ramón Vidal –Diego López de Harori kantuak eskaini zizkiona–, Teobal I, Nafarroako erregea, Antxo Etxalekukoa, Arnaldo Guillén Urtsua (zitola eta bihuela jotzen zituena) eta García Txurri.

[L. M. M.]

Ikus, halaber, M ESTER DE C LERECÍA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: mester de juglaría
 fr: mester de juglaría
 en: mester de juglaría

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper