1.- Erretorika klasikoak ongi finkatu zituen Oratoriaren hizlaritzarako edo idaz kuntzarako prozedurak, bost parte bereiziz, ordena logikoaren araberakoak: Inventio, Dispositio, Elocutio, Memoria eta Actio .
Inventio ideia eta argudioak bilatzea da. Argudioak, frogak bilatzeko eta oroi menaren euskarri gisa galdekizun multzo bat erabiltzen du, topoi edo loci deituak, hots, ohizko gaiak edo argudioak aurkitzeko lagungarriak ( nor(k), zer, non, zertaz, zergatik, nola, noiz.. .). Dispositio materiala antolatzea, egituratzea edo eratzea. Parte horretan, hizlariak moduak edo erak hautatuko ditu (irakastekoa ala gozatze koa ala bultzaraztekoa, lat. docere, delectare, movere ). Halaber, xedearen arabera ( utilitas causae ) ideiak egokitu nahiz ( aptum ). Antolatzeko era kronologiaren, kau saren edo hitzen joskeraren arabera egin daiteke ( ordo naturalis ) edo ez ( ordo arti ficialis, adibidez, in medias res eran hasi eta gero aurretik gertatua kontatzen dene an). Elocutio, hitzaldia mamitzea eta apaintzea, da, adierazpideak eta hizkuntza lantzea, hitzak eta figurak hautatuz. Bi alde ditu: bata zuzen esatea, gramatikaren arauak betez ( ars recte dicendi ); eta bestea ongi esatea ( ars bene dicendi ). Azkenik, Memoria eta Actio bereizten ziren: Azken bi zatiak hitzaldia jendaurrean emateko prestatzeari buruzkoak dira: hitzaldia buruan hartu edo ikastea erregela tekniko batzuen laguntzaz ( memoria ) eta jendaurrean aritzeko prestatzea ( actio edo pronuntiatio ), ahotsa, keinuak, hizlariaren jarrera, jantziak eta abar.
2.- Memoriak edo oroitzapenak deitura hartzen dute gaur egun autobiografia izen orokorraren baitan biltzen diren zenbait narrazio mota. Lehengo mendeetan memoriak edo oroitzapenak deitura hedatuago zegoen eta bere baitan biltzen zituen aitorpenak, egunkariak... Gaur egun autobiografia deitura orokorra gehiago erabiltzen da. Alderik bada euren artean, baina ez muga zorrotzak: batzuetan, idaz ten dituenaren bizitza pribatuaren eta nortasunaren garapenari jartzen zaio arreta gehien; bestetan, aldiz, gertakariak eta testuinguruaren azalpenak izaten du garrantzia gehiago; zenbait sailkapenen arabera, lehenengoari lotzen zaizkio auto biografiak, egunkariak, aitorkizunak eta bigarrenari memoriak, baina ez dira gene ro izendapen horietan zehatz-mehatz betetzen banaketa horiek.
Memoriak egilearen bizitzarenak izan daitezke, eta garai klasikoetatik heldu dira Erromako politiko ospetsu zenbaitenak eta hari beretik San Agustinenak ( Aitorkizunak , Orixe, 1956) eta beste hainbatenak. Frantzian garatu da bereziki memoria generoa eta F. R. Chateaubrianden Memoires d’ outretombe (1809-41) erraldoiak dira aipagarri. Euskaraz ere garatu dira gisako oroitzapen idatziak, hala nola, E. Sallaberriren Ene sinestea autobiografikoa. Fikziozko oroitzapenen artean, aipa litezke Hadrianoren oroitzapenak (M. Yourcenar-ek idatzia eta J.A. Arrieta, 1985) edota B. Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak (1991). Fikziozko pertsonaiek idatziriko oroitzapenak aitorpen edo egunkari moduan ere aurkez dai tezke, esaterako, J. L. Alvarez “Txillardegi”k idatziriko Leturiaren egunkari ezkutua (1957).
[L. O.]
Ikus, halaber, A UTOBIOGRAFIA , E RRETORIKA .