literaturaren historia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
LITERATURAREN HISTORIA

Literatura aztergai duen jakintza alorra da, eta xede horretara hurbiltzean hartzen duen ikusgune historikoak bereizten du literaturari buruzko gainerako ikas ketetatik. Baina ez dago erabateko adostasunik literatur gertaera arakatzen duten diziplinen arteko mugak jartzerakoan, ezta beren arteko harremanak ezartzerakoan ere. Argitasun bila R. Welleken banaketara joz gero, joko-eremu bat izenda dakie ke literatur teoriari, kritikari eta historiari. Hiru diziplina horien argitan, honako egin kizun hau bereganatzen du historiak: idazlana, diakroniaren ardatzean kokatuz, prozesu historiko baten osagai gisa aurkeztekoa. Haatik, hiru arlo nagusi horietako bakoitzak hartzen duen ikusgunea mugarri izanik ere, ez dute beren bidea bakarka egiterik: historiak kritikaren eta teoriaren aurkikuntzen beharra du. Ez dago literatu raren historiarik egiterik, kritikak ez badu literatur idazlan konkretua aztertzen eta teoriak ez baditu ematen literaturari buruzko printzipioak eta aztertzeko irizpideak. Prozesu dialektikoa bide, teoria-praktikak elkarri hertsiki loturik daude eta kritika-his toriek teoria beharrezko duten bezala, ez dago eraikitzerik teoriarik kritika-historien ekarririk gabe.

XIX. mende historizistaren ondotik, XX. mendean zehar zalantzaren harrak jo zuen literaturaren historia. Egun, literaturaren historia egitea planteatzeak funts-funtsezko ak diren arazoak aurkezten ditu, krisi horren eragile direnak.

Literaturaren historiaren esparrua osatzen duten bildumek ez zuten zentzu his torikorik erakutsi XVIII. mendera arte, XIX. mendeak, jakina denez, ikerketa histori ko ororen garapena ezagutu zuen, historiaren loraldiaren garaia da eta hauen bar nean baita literaturarena ere. Mende horrek ideien alorrean emandako fruituak oinarri hartuz egin ziren literaturaren historiak, baina oinarri horiek ez dute asebete gaurko literaturaren aztertzailea. Ase gabe jarraitzen du, eta, ondorioz, birplantea mendutan murgildurik. Proposamen berriak hiru multzo handitan sailka daitezke: batetik, beste diziplina baten –historia orokorra eta soziologia– menpe edo irentsi rik dakusatenak; bestetik, literaturaren historia deuseztatzea eskatzen dutenak; eta, azkenik, metodo berezi bat, bere-berea, berari bakarrik legokiokeena ikertzen saiatzen ari direnak. Hain jarrera kontrajarrien indar sortzailea literatur teoria mailan dago, literaturari berari buruzko ikuspegian, literatur mintzairaren izaeraren edo lite raturari egotzitako eginkizunaren gainean egindako era bateko eta besteko gogoe ten ondorio da.

Marxismoari zor zaio eraginik handiena literaturaren historia indar ekonomiko eta sozialen islatzat jotzean. Literatura ideologia bihurtzen da, kontzientzia eta klase ideologiaren adierazpen. Ez dago marxismoan pentsamendu modu bakar eta laua; besteak beste, badira arte sorkuntzaren berezitasunaz oharturiko teorialariak (Trostki eta, zeresanik ez, G. Lukács eta honen jarraitzaile L. Goldmann) edota artea azpiegituraren islaz harantz errealitatearen aurkikuntza eta transformazioa ere badela aldarrikatu dutenak, literatura eta azpiegituraren artean harreman zuzen, kausazko eta mekanikoak ezartzeari muzin egin eta zeharkakoak eta baita urrunak ere onartu dituztenak. Baina, azkenean, modu batean edo bestean “errealitatearen isla”ren pisua nagusituz, planteamendu soziologikoetara erabat makurtu dira.

Literaturaren historia eta historia orokorra topagunerik gabeko esparrutzat jotzea, historia orokor horren eragin oro ukatzea zentzugabekeria dirudien arren, begi-bista koa da literatur idazlana gizartetik azaltzen duen jarrera horrek idazlanaren banako tasuna eta adierazpen berezi den aldetik lortutako balioa ez duela erakusten. Eta adierazpen berezi moduan ikuste horixe izan da, hain zuzen ere, literaturaren historia historia orokorraren alorretik askatu beharraren oinarria, azalpen soziologikoen deter minismoaren aurkako akuilua, literaturaren barne historia egin nahi izateko arrazoia.

Nolanahi ere, berezitasunaren aitorpenean dago beste bi jarrera nagusiak banatuko dituen gakoa, literaturaren historiaren auzirik larriena: “Egin ote daiteke literaturaren historiarik?” galderak sortutako harraren eraginpean, historia eta literatu ra uztargarri ala uztar ezin diren erabakitzea bihurtzen da aurkakotasunaren arrazoia. Budapesten 1931 urtean literaturaren historiari eskaini zitzaion Lehen Kongresuan azaleratu zen argi eta garbi historiaren eta literaturaren arteko gatazka. Funtsean, lite ratur gertaeraren izaerak sorturikoa da, historiarekin daukan harreman itxuraz para doxikoak eragindakoa: historian kokatzen den jazoera izanik ere, historiari kontrajarri egiten zaio, aldi berean.

Literatur gertaerari buruzko gogoetaren ondorioz, zenbait aztertzailerentzat ezin eraiki daiteke literaturaren historiarik; besteak beste, W. P. Ker-en iritziz, literatur idaz lanak betikotasunaren errainukoak dira, eta ez dute historiarik. T. S. Elliotentzat ere arte lanak ez du lehenaldirik. Homeroz geroztikako Europako literatura osoa aldibere kotasunaren ardatzak ezarritako ordenan eratzen da. B. Crocerentzat arte lanak baka rrak eta banakoak dira eta ez dago jarraipenik beren artean. Gehienez monografia txiki batzuk, saiakera kritiko batzuk egin daitezke, eta, norbait ordenaz arduratuko balitz, bere esku utzi ahal izango litzateke erabaki ahalmena. Luza daitekeen zerren da baten erakuskari dira adituon iritziak. Literatur gertaera gertaera ahistorikotzat atzematen duen literatur teoria oinarri, produktu literarioan bere alderdi literarioa azpimarratzen dute soil-soilik; paradoxaren beste aldean kokaturikoek, berriz, ger taera historikoarenean kokaturikoek, alegia, produktu historikoaren alderdian errepa ratzen dute batik bat, eta, jakina, ikuspuntu horretatik aztertzen. O. Taccaren hitzetan esanda, batzuen norabidea literatura bere historian azaltzea da, besteena, berriz, lite ratura historian erakustekoa. Lehenbizikoek ez dute historiarik egin, bigarrenek ez dute hartu artea mintzagai. Literaturaren historiarik gehienak saiakera kritikoen bildu mak dira edo zibilizazioaren historiak.

Dena dela, literatura-historia binomioak sortutako auziari bere erdigunetik heldu dion joerarik ere izan da, hau da, literatur gertaera bere berezitasunak jasoz dia kroniaren ardatzean lekutu behar dela aldarrikatu duen eskolarik ez da falta izan: errusiar formalistak, esate baterako. Ikuspegiak bereziko ditu literaturaren historia historia orokorraren edo soziologiaren mendetasunera eraman dutenengandik. Haiek dira, bereziki literarioa ez den historia arbuiatu ondoren, literatura bere bila kaeran hausnartzeko lehen urrats erabakigarria eman dutenak. Literatur mintzaira ren berezitasunaz eta formaren kontzeptuaz eginiko gogoeta bera da literaturaren historiaren premia erakusten diena. V. Sklovskiren ustez, balio artistikoa urruntzea ren kualitateari zor zaio. Literaturak errealitatea birsortzen du eta, hizkuntza mailan eginkizun hori ohiko hizkuntz erabileretatik urrunduz gauzatzen du, dinamika litera rioan une konkretu batean nagusi diren arte arauetatik urrunduz. Literaturak alda keta eskatzen du orden literario baten barnean. Literatur konbentzioek, automatiza zio prozesua edo higadura bitarteko, beren indar estetikoa galtzen dute, ordezka ditzaten eskatuz, dagokien eginkizuna berreskuratzeko. Hau da, garai batean arte prozedura eraginkorrak zirenak, erabilera bera dela bide, ezagun, arrunt, ohiko, automatiko bihurtzen dira, eta zaharkitua gelditu dena forma berriak ordezkatzen du. Ondorioz, literaturaren historia bilakaera autonomo eta hertsi baten emaitza da, estiloen katea eratzen du, eta forma berria dakarten idazlan haiek izango ditu osa gai. Berrikuntza bihurtu zen balio irizpide bakarra.

Errusiar formalismoak R.Jakobsonen irakaskuntzaren bidez izan zuen jarraipe na Pragako Zirkulu Linguistikoan. Estrukturalismo txekiarrean, J. Mukarovskik litera tur kritika eta historia ez zituen elkarlanean ikusten; izan ere, ebaluazio estetikoa egitea dagokio kritikari; historiari, aldiz, berrikuntza neurtzea. Literatur idazlanak aurreko aldiko egitura bere horretan uzten ala berregituratzen duen antzematea da literaturaren historiarentzat irizpide bakarra.

Errusiar formalismoaren eta estrukturalismo txekiarraren emaitzak epaitzean, ez bilakaerari emaniko tratamenduak, ezta berrikuntza maila literaturaren historia erai kitzeko irizpide bakartzat erabiltzeak ere, ase ditu zenbait aztertzaile, R. Wellek tar teko. Aristotelesek Poetika n erakutsi zuen ikuspegi biologikoaren jarraikortasuna hautsi, eta ikuspegi dialektiko hegeliarrera jo zuten formalistek bilakaera planteatzean: aldaketa dialektikoa, forma zaharra berriak ordezkatzen zuen, eta berriro aldaketa gertatzen zen. Baina, oinarrizko galdera, aldaketaren norabideare na, hain zuzen ere, erantzunik gabe gelditzen da. R. Wellekentzat ez da egia bila kaerak beti kontrako norabidea hartzen duenik: idazlana ezin izan daiteke beti bere lehenaldi hurbilaren ukazio soila, ezta ere katebegi bat bakarrik, lehenaldiko edo zein idazlanekin egon baitaiteke harremanetan. Nahiz eta I. Tinianov eta Jakobsonek sistema sinkroniko bakoitzak bere lehenaldia eta geroaldia besarkatzen duela adierazi eta honela beste azterketa formalista batzuei egotzita koak gainditu, egutegiaren kronologiatik kanpo gelditzen den denboraren kontzep zio berriren batek eman beharko lioke erantzuna bilakaeraren auziari. Izan ere, berrikuntza maila neurtzea ezin izan daiteke idazlana epaitzean erabilitako irizpide bakarra, berrikuntzak ez duelako nahitaez balioduna izan behar, hain zuzen ere.

Originaltasuna eta balioa ez dira hertsiki loturik eta elkar baldintzatuz dauden bi kontzeptu; are gehiago, hala baleude, bide urratzaileak maisuen gainetik kokatuko lirateke. Literaturaren historiaren osagaia balioaren arabera hautatu behar bada, ez dago kritika eta historia bereizterik J. Mukarovskik egiten duen bezala. Kritikaren esparruan erabakitzen da balioa, eta historiak epai ekintza hori derrigorrezkoa du bereganatuko dituen testuak aukeratzeko. Horrenbestez, historiak ezin diezaioke bizkarra eman kritikari.

Egun, literaturaren historiak ez du bizi bere unerik distiratsuena. Barne historia egitea ezinezkotzat jo da, norabidez aldatu beharrezkotzat edo amets eta ilusioen barrutikotzat. Estrukturalismo frantsesak, R. Barthesen eskutik, gertaera literarioa bere berezitasunean atzemateko ahalmena ukatu egin dio historiari. Literaturaren historiak historia izatea besterik ez dauka, idazlanaren izaera paradoxikoaren ondo rioz: historian txertatzen eta historiaren menpe geratzen ez diren zeinuz osatua dago aldi berean. Literatur mintzairari buruz eginiko gogoeten emaitza da. Barthesentzat idazlana mintzaira pluralez, konnotatiboz adierazia dago eta, horren bestez, ez du hartzen zentzu bakar bat; aitzitik, anitza. Historiak denboraren ardatzean kokatzeko zentzu bakar bat eskatzen du, baina literaturak interpretazio aniztasuna eskaintzen dio.

Sorkuntzaren historia bideratzea ezinezkoa denez, funtzioaren historiak betetzen du literaturaren historia, hau da, erakundearen historiak eta ez idazlanarenak, giza jarduera kolektiboarenak eta ez gizabanakoaren adierazpenak. Bakar-bakarrik fun tzio literarioek (produkzioa, komunikazioa, kontsumoa) osa dezakete literaturaren historiaren esparrua: idazleak jarduera instituzional bateko partaidetzat aztertzen dira, gizabanako legez duten jardueraren azterketa baztertuta. Literaturaren erakun de alderdiaz arduratzen da, idazlearen estatutu soziologikoaz eta ideologikoaz, idaz lanaren zabalkunde moduaz, kontsumo baldintzaz, kritikarien iritziaz, hartzaileez... Hitz batean, literaturaren historia R. Barthesentzat gertaera soziologikotzat plantea daiteke bakarrik, eta orduan historia besterik ez da bere adierarik orokorrenean.

H. R. Jaussek zioenez (1970), literaturaren historiak sinesgarritasuna galdu du, azkeneko ehun eta berrogeita hamar urteetan etengabeko gainbeheran murgildu da. Harreraren estetikaren ordezkariarentzat, hartzaileak testua aldatu egiten due nez, beharrezkoa da testuaren eta hartzailearen arteko elkarreragin bat. Formalistek erabilitako irizpideari lotzen zaio, berrikuntzarenari, baina Jaussek ez dihardu haiek bezala, berrikuntza teknikoez eta artistikoez, baizik eta efektuaren historiaz, arte lanen eragin eta arrakastaz. Praktikan historia hori gustuarena da, irakurleen eta egileen interpretazio kritikoen historia.

R. Wellek bera, literaturaren barne historiaren eraketa modua ikertzen saio ugari egin eta gero, etsita azaltzen da. Denbora gertaeren sekuentzia uniformea ez delako eta berrikuntza ezin izan daitekeelako balio irizpide bakarra, bilakaeraren eta berrikuntzaren kontzeptuak errusiar formalisten ildotik lerratuz birplanteatzea proposatu ondoren, oraindik berehalako ideala (aldien jarraikortasuna literatur terminoetan azaltzea) ez dela lortu onartuz, historia eboluzionista bat egiteko saioek porrot egin dutela aitortzen du, B. Croce eta W. P. Ker-i arrazoia emanaz. Ez omen dago ez aurrerapenik, ez garapenik, ez artearen historiarik, idazleen, erakundeen eta tekniken historiaren salbuespenarekin. Ilusio baten amaiera, historia literarioaren gainbehera, adierazten zuen 1973an, noiz eta zenbait herrialdetako ikertzaile sail bat New Literary History aldizkari iparramerikarra buru, historia literario berri baten bilaketan ahalegintzen ari zen une berean.

[A. T.]

B IBLIOGRAFIA

O LEZA , J.: Sincronía y diacronía: La dialéctica del discurso , Prometeo, Valencia , 1976 . T ACCA , O.: La historia literaria, Gredos, Madrid, 1968 . W ELLEK , R.: Historia literaria. Problemas y conceptos , Laia, Barcelona, 1983 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper