literatura eta arteak - Literatura Terminoen Hiztegia

 
LITERATURA ETA ARTEAK

Literaturaren eta gainerako arteen arteko loturak oso estuak izan dira eta oso eztabaidatuak XIX. mendeaz geroztik. Arte plastikoen (arkitektura, pintura, eskultu ra) eta akustikoen (musika eta literatura) arteko lotura Literatura Kritikarentzat haus narketa gai agortezina izan da. Erromantikoentzat, F. W. J. Schellingentzat nahiz F Hegelentzat, poesia artearen espresiobiderik garaiena zen, espresiobide musikala ren eta irudimen sorkuntzaren arteko oreka lortzen baitzuen. Erromantizismoan hasi zen, era berean, literaturaren eta pinturaren arteko eragina. Harrezkero, sinestesiak bide direla, arteen arteko eraginen espresioak indar handia lortu zuen sinbolismo an.

1.- Arte plastikoak eta literatura. A. Hauser-i ( Historia social de la literatura y el arte, 1961) jarraituz, esan daiteke arte plastikoek, arkitekturak eta pinturak eragin zabala izan dutela literatur teorizazioan nahiz sorkuntzan. Alde batetik, haien hizte giaz eta kontzeptuez baliatu izan da sarritan literatura, estiloak eta epe kronologi koak izendatzeko; esate baterako, literaturak arkitekturaren historian garaturiko hiz tegia bereganatu du, eta idazleek “barroko”, “errealista” edota “neoklasiko” hitzez kalifikatu dituzte euren obrak, edota kritikariek nomenklatura horren arabera sailka tu dituzte mugimendu edo estilo literarioak. Bestetik, eta sorkuntzaren arloan, aban goardien garaian, poeta parnasianistek eta sinbolistek, arkitekturatik zein eskultu ratik harturiko hitzak eta adierazteko moldeak erabili dituzte, “poemaren forma eskultorikoa” bezalako kontzeptuak bereganatuz. G. Apollinairek, esaterako, kali gramak sortu zituen, poesia eta pintura modu grafikoan elkartuz. Sinbolismoan olerkiaren eta musikaren arteko ezkontza ikertu zuten poetek, abangoardietan poe sia eta arte plastikoen artekoa ikertu zuten bereziki. Poemak bere itxura grafikoan irudi bat iradoki edo irudikatu nahi du, orrialdean ikusten denak zerbaiten antza duelarik; hala, arte plastikoetatik mailegaturiko teknikez sorturiko genero abangoar distak izan ziren kaligramez gain, collage ak, patchwork ak, pastiche ak, eta abar. Abangoardia surrealistaren baitan irrazionaltasuna eta sorkuntza “automatikoa” eta aldez aurretiko irizpiderik gabea aldarrikatu bazen ere, literaturaren nahiz pintura ren sorreran beti zegoen egitura ardura bat. Baina bide horretatik joz, eta pentsaki zuna baino sakonago dagoen errealitatea adierazi nahiz, surrealistek honelako espresio bideak erabiliko dituzte: idazkera automatikoa, ametsen transkripzioa, collage a, patu objektiboa, harrigarria eta egunerokotasuna biltzeko asmoa. Surrealismoak askotariko objektuak hainbat girotan biltzea eta lotura bereziz irudi berriak sortu nahi ditu. Lautréamonten hitzetan emaniko surrealismoaren definizioa ren arabera: “Surrealismoa ebaketa mahian guardasolak eta josteko makinak egin duten topaketa da”. Lotura arraro horien bidez, errealitate harrigarriak topatu nahi izan zituzten mugimendu horretako partaideek. Bestalde, “Poesia konkretua” deitu riko poesian ere pinturarekiko lotura ikertu da berriro, Brasilen eta, geroztik Europan egin diren saiakeren bidez. Poemak collage a izan nahi du, testuaren espazio grafi koan ideogramak, collage ak, marrazkiak, fotografia eta hitza batera aurkeztuz.

2. Literaturak musikarekin duen harremanaren nagusitasuna nabarmendu izan da gehienik literaturan. Tradizioz poesia musikari lotua egon bada kantuaren bitar tez, antzertiak eta musikak nahiz kantuak oso antzinatik egin dute elkarlana teatro klasikoan eta Erdi Arokoan, eta, besteak beste, operan. XIX. eta XX. mendeetan zehar, musikagile handiak idazlan literario ezagunetan oinarritu ziren operak sortzerakoan ( Carmen, Otelo, Falstaff, Romeo y Julieta) nahiz lankidetzan aritu ziren libretto egi leekin, esate baterako C. Debussy M. Maeterlinck-ekin Peleas et Melisande (1902) osatzeko.

P. Verlainek korrespondentzien teoriaren bidez, sinbolismoaren garaian poesiaren eta musikaren arteko elkarreragina poesiaren teorizazio eta sorkuntzaren lehen planora erakarri zuen. Verlainek poesiaren eta musikaren arteko loturan sinesten zuen; haren ustetan, hitzetan bazegoen alde konkretu eta mugatu bat, esanahiak ematen zuena hain zuzen ere, baina bestetik alde espirituala ere bazuen, hitzaren soinuak sortzen zuena, eta idealtasunera heltzeko, errealitatearen alde ezkutu eta misteriotsua lortzeko, beharrezkoa zen aliterazioaren bidezko musikaz zipriztintzea poema. Berez, Art Poetique (1874) izeneko poeman azaldu zuen Verlainek bere ikuspuntua:

“De la musique avant toute chose , Et pour cela prefère l’Impair , Plus vague et plus solubre dans l’ai r Sans rien celui qui pèse ou qui pose.

Hona hemen erritmoaren eta aliterazio jokoaren garrantziaren lekuko, Verlaine beraren Chanson d’automne poema:

“Les sanglots longs des violons de l’automne blessent mon coeur d’une langueur monotone.”

[Udazkeneko biolinen zotin luzeek soraiotasun monotono batez zauritzen dida te bihotza]

Verlaineren poesiak sorturiko eskola sinbolistaren eraginez, hitzaren musikari bereziki ohartzen zaion poesia modernoa sortu zen, logika osoz metrikari garrantzi handia eman ziona eta haren berriztapena ekarri zuena. Euskal literaturan, arteen eta literaturaren arteko lotura hainbatetan agertu da. Euskal postsinbolistek, Lizardik eta Lauaxetak batez ere, arreta handia jarri zuten musikaren eta poesiaren arteko zubiak egiteko, eta orokorrean kolore nahiz argi eta gainerako sentimen plas tiko eta sentsorialekiko sentiberatasuna ekarri zuten indar berriz euskal poesiara. Lizardiren kasuan, pinturaren eta bereziki inpresionismoaren eraginaz hitz egin izan dute kritikariek.

XX. mendeko abangoardia mugimenduek arte plastiko guztietan izan zuten era gina, hala pinturan edo eskulturan, nola literaturan edo zinemagintzan. futurismoak, espresionismoak, kubismoak, dadaismoak, surrealismoak… aldi bereko sorkuntza eta garapena izan zuten arteetan eta literaturan, elkarri eraginez zihardutelarik. Literatur emaitza ederra ekarri zuten mugimendu literario gorien eraginak berantia rrak dira euskal literaturan; XX. mendearen bigarren zatian, Abangoardia artistiko en lehen zantzuen lekuko diren B. Gandiagaren ( Hiru gizon bakarka ) edo X. Leteren ( Bigarren poema liburua ) liburuen ostean, J.A. Artzeren poesia da aipagarri arlo horretan, batez ere bere lehen liburuan, Isturitzetik Tolosan barru n (1968), arteen elkarreraginaz baliatu baitzen, irudiak, collage ak, musikak toki handia hartu baitzu ten liburuaren eraketan. Liburuarekin batera disko txikia zabaldu zuen idazleak, arteen arteko lotura etengabea azpimarratzeko asmoz.

Geroztik, pinturaren eta literaturaren arteko lotura abstraktuen aldetik joan dira beste poema liburu batzuk, besteak beste, Imanol Irigoienen Argiaren barne-dis tantziak (1989) eta A. Iturbideren (Eskaileraren bi aldeak (1986) Itzulbidea (1992), Gelak eta zelaiak (1994) liburuek argiaren eta pinturaren gaiak garatu dituzte. Bestalde, musika garaikidearen eragina nabarmena da idazle gazteetan, bereziki Harkaitz Canoren Beluna Jazz (1996).

3. Zinemagintza eta literatura. Zinematografia, gainerako arteen bildumatzat jotzen da; beregan ditu pintura, antzezpena, musika, eskultura, arkitektura, dantza eta, nola ez, literatura. Hasiera batean, irudien bidez kontaturiko istorio hutsa zen; hurrena, musika eta ahotsa sartzen joan zen, eta gero eta baliabide tekniko gehia go bereganatzen joan da.

Zinemak literaturarekin loturarik estuena nobela eta antzertia generoen bidez izan du bereziki; izan ere, kontaketa bat garatzen baitu, hots, narrazio bat hasi eta burutzen, eta pertsonaien antzezpenak baitu indarrik handiena film gehienetan. Narrazio bat egiten da irudien bidez, eta elkarrizketak eta keinuak dira antzezpe naren baliabideak; antzokiak mugarik ez du, eta narrazioan irudiaren lagungarri dira musika eta, batzuetan, kontalari baten hitza. Zinema narratibaren adar bat denez, literatura era narratiboek zeresan handia izan dute zinemaren sorreran.

Zinema, sarri, nobela idatzien kontakizunez baliatu da; gainera, gidoigileak, askotan, idazle ospetsuak izan dira, hala nola, W. Faulkner nobelagile iparrameri karra, eta gurean, gidoigile ibili dira K. Izagirre ( Off-eko maitasuna ) edo A. Lertxundi ( Kareletik ). Nobelez aparte, beste zenbait testu literario mota ere erabili izan ditu zinemak, bereziki antzerti argumentu egokituak edota testuak bere horretan erabili izan dira gidoi zinematografiko bilakatuz.

Zinemak sarritan literatur gaiak eta nobelen argumentuak erabili ditu filmetan, baina alderantziz ere zinematik harturiko zenbait teknika berri erabili izan dira narra tiban, eta teknikarekin batera zine hiztegia ere heldu da narratiba literariora. Eragin teknikoen artean aipatu ohi dira kontrapuntua, kontakizuna zatikatzea eta txandatze, kontaketa paraleloak egitea, denboraren linealtasuna apurtzea, flash-back edo flash forward , (kontakizunean edo denboran atzera eta aurrera egitea), funditu beltza: bat-bateko bukaera, kronologia nahasketak, e. a. Horietariko zenbait teknika zine ma sortu aurretik agertu ziren narratiban, baina finkatu den terminologia zinematik hedaturikoa da. Zinema agertu eta gero, literatura sorkuntza ere ez da lehengoa bera: nobela, ipuin, poema eta antzezlan askotan nabaritzen dira gaur egun zine maren eraginak.

Zineak eleberrigintzan izandako eraginaren lekuko dira XX. mendean zehar gaiaren nahiz teknikaren arloko maileguak. Hala, teknikaren arloan zinemaren eraginaren lekuko dira Iparramerikatako W. Faulkner eta J. Dos Passosen eta E. Hemingwayren liburuak, eta Europan bai M. Proust eta bai J. Joyceren obrak. Gurean, R. Saizarbitoriaren 100 metro nobelan nabariak dira zinema tekniken joerak narratibari aplikaturik; A. Lertxundiren Tobacco Days, Kapitain Frakasa, Hamaseigarrenean aidanez eleberrietan ere bai; eta, poesiara etorrita, zinemaren eragina, bai Lauaxetarengan, bai J.M. Lekuonaren Ilargiaren eskolan liburuan “Oihu ilunak espiralean” poeman I. Bergmanen Oihuak eta xuxurlak (1972) filmaren oihartzun zuzenak aurki daitezke. Azkenik, euskal abangoardiazaleetan, hala nola,

B. Atxagaren eta J. Sarrionandiaren lehen liburuetan, agertu ziren harreman zuze nekoak, eta XX. mende amaierako idazle berri ia guztietan aurki daitezke errefe rentziak.

[J. K.]

Ikus, halaber, A BANGOARDIA , S INBOLISMO , S URREALISMO .

B IBLIOGRAFIA

TORRE G. DE : Historia de las literaturas de vanguardia , Guadarrama, Madrid, 1974. H AUSER , A.: Historia social de la literatura y el arte , Guadarrama, Madrid, 1989.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: arte y literatura
 fr: arts et littérature
 en: art and litterature

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper