literatura erkatua - Literatura Terminoen Hiztegia

 
LITERATURA ERKATUA

Literaturari buruzko ikaskuntzen barrutian, bere azter eremua nazioaren mugez gainetik zabaltzen duen diziplinari esaten zaio literatura erkatua. Nazioz gaindikoak diren egitura diakronikoak ikertzeko, azaltzeko eta ordenatzeko eginkizuna du. Dena den, bere ikerketa literarioak nazioz gaindikoak izate horrek nolabait mugatzen badu ere, gainerakoan, ezer gutxi gehiagok zedarritzen du; izan ere, praktikan, literatura erkatua deiturak ikaskuntza modu eta arazo modu desberdin samarrak barneratu ditu. Horrela, ahozko literaturari buruzko ikaskuntzekin lotu da, bereziki gai herritarrekin eta gai horien migrazioarekin, dela herri batetik bestera, dela literatura landuarekin harremanean... Hala ere, literatura erkatua izendapenak ez dirudi egokiena ahozko literaturari buruzko ikaskuntzok izendatzeko. Egokiagoak dirudite jaso dituen beste erabilera batzuk, dela konparatista frantsesengan aurkitzen dena, dela literatura unibertsalarekin edo orokorrarekin parekatzen due narena. Azken bi adierok literatura erkatuak XX. mendean barrena egindako histo riari oso loturik daude, baina lehenago hasten denez literatura erkatuaren historia, irizpide kronologikoari lotuz, XX. mendera heltzean azalduko dira bi adiera horien arteko aldeak.

Frantzia dutelarik lurralderik emankorren, kritika erromantikoak bultzatuta jaioko dira literatura erkatuari buruzko ikaskuntza modernoak XIX. mendearen lehen hamarkadetan. Kritika erromantikoak bi gertaera uzten ditu agerian; bata da litera tura modernoak askotarikoak direla; bestea, berriz, erromantizismoa heldu arte indarrean egon den Poetika bateratu eta absolutua amaitu dela. Kritika erromanti koak erakutsitakoa nabarmena da diziplina berriaren lehen urratsetan; izan ere, bi kezka nagusitzen dira lehen urrats horietan: batetik, literaturaren batasuna berriro moldatu nahia (Poetika tradizionalaren eredu bateratua baztertzeak sorrarazitako kezka, jakina); bestetik, nazioz nazio agertzen diren harremanak aztertu nahia.

Mendearen erdi ingurutik aurrera, norabide aldaketa nabarmena atzematen da literatura erkatuaz diharduten ikaskuntzetan: joera positibista nagusitzen da. Posi tibismoa, datuak, gertaera hautemangarriak liluratzen du; zientzia zehatzen aplikazio orokorrak fede mugagabea eragiten dio. Testuinguru honetan, kausengatik erabat arduraturik, literatura nola sortzen eta aldatzen den bihurtuko da historia literarioaren ardatz. Batik bat zientzia biologikoak oinarri hartuz, izaki bizidun baten pareko jotzen da literatura oro: gizarte zoru batean sustraiak barneratuz eta nazioak emandako berezitasunaren eramaile izanaz, jaio, hazi eta hil edo bilakatu egiten da. Ikuspegi horri jarraituz, nazio bateko literatura aldaera biologiko bat zen, literatura unibertsaleko azpisail bat eta ildo honen barnean konparatistaren eginkizuna azpisail horien arteko harremanak azaltzea zen: elkarrenganako ongarriztatzeak eta azpisail horiek uztartzen dituen beste txerto batzuk argitzea. Horra hor herri baten literaturak ezagut ditzakeen hazkunde, aldaketa, hibridazio eta abarren kausa.

Konparatista frantsesen eredua nagusitzen da XIX. mendearen bukaeratik II. Mundu Gerraren ondorenera arte. F. Baldensperger buru duelarik, Revue de littéra ture comparée topaleku duen eskola nabarmentzen da, hain zuzen ere. Konparatista frantseson ikerketen artean bada alderik, baina, atzeman daiteke oinarri komunik ere: guztiek literatura nazionalak dituzte abiapuntu. Literatura nazio nalen nagusitasunetik eta beren arteko loturetatik abiatuz, barruti nazional bateko eta besteko idazlanen arteko eragin fenomenoak, transmisio fenomenoak, komuni kazio fenomenoak azpimarratzen dituzte. Adierazgarrienak eraginen ikaskuntzak dira: idazle baten eragina beste idazle batengan. Praktikan, ordea, zaila zen A testu eta B testuen azterketara mugatzea, eta, berez, ez ziren mugatu. Transmisio fakto rea, esaterako, aztergune izan zuten. Historia literarioaren barrutian ari zirelarik, oztopoen eta distantzien gainetik A nola iritsi zen B-ra ikertu beharra zegoen. Hau da, hirugarrena, bitartekaria, gogoan hartu beharra zegoen: itzultzailea, kritikaria, aldizkaria, zirkuluak... Norbaitek edo zerbaitek, hainbat bide bitarteko, A testutik B testura igarotzea zilegi egiten du: A testua argitaratuz, A testua itzuliz... Bitartekariak dira. Konparatistak bitartekaria ezagutu behar du.

Konparatista frantsesek literatura erkatuari ematen dioten adiera Van Tieghem en hitzetan muga daiteke: bi literatura edo gehiagoren arteko harremanen azterketa.

Literatura erkatuaren maila horretan eginiko ikaskuntzak ezagutza orokorrago baterako bidetzat jotzen ditu Van Tieghemek, literatura orokorra deitzen duen alo rreko ikaskuntzetarako, hain zuzen ere. Literatura orokorra aldi berean zenbait lite raturatakoak diren gertaera literarioez arduratzen da. Generoak, eskolak, estiloak, aldiak, mugimenduak eta abar gertaera horietan oinarritzen dira. Adibide batera joaz argitzen zituen azterketa alorrak: La Nouvelle Heloïse ulertzeko hiru testuingu ru ematen zituen. Bata, literatura nazionalarena: J.J. Rousseauren La Nouvelle Heloïse ri zegokion lekua XVIII. mendeko eleberri frantsesean. Bigarrena, literatura erkatuarena: S. Richardsonen eragina Rousseaurengan. Hirugarrena, literatura oro korrarena: eleberri sentimentala Europan Richardson eta Rousseauren eraginaz gero.

Literatura erkatuaren hirugarren adierak Van Tieghemek literatura orokorrari egotzi zion alorrarekin bat egiten du. Literatura erkatuaren esparruari literatura bere osotasunean aztertzea dagokio: literatura orokorra, mundu mailakoa, unibertsala. Izendapenek badute anbiguotasunik, baina, izendapenak izendapen, literatura erkatuaren hirugarren adiera horrek literatura orokorraren edo unibertsalaren esparruak besarkatzen ditu; izan ere, literatura osotasun gisa ulertuz, hizkuntz mailako desberdintasunei jaramonik egin gabe, literaturaren ibilbidea aztertzea du jomuga. Batik bat barruti honetan kokatu dira konparatista amerikarrak; bigarren adierarenean, berriz, konparatista frantsesak.

[A. T.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper