literatura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
AHOZKO LITERATURA

Arlo zabal honen ezagutzan eta zehaztapenean, lagungarri ona da M. Eliadek ahozko literaturaz emaniko definizioa: “Noizbait inoren ahotik irten dena eta oroitza pen kolektiboak gorde duena”. Nahiko ezaugarri egokiak dira definizio horretan aipatzen direnak: ahistorikoa dela mintzo eder hori, hots, historikotasuna ezinezko edo bigarren mailako duela; anonimoa dela gainera, hots, autorearen figura eta eskakizunak aintzat hartzen ez dituen zerbait bilakatzen dituela; giza ahalmenetan bakarrik bizi dela: ahoan sortuz, belarrian gozatuz, buruan gordez; eta gizabana koen eta euskalkiaren tradizioetan bizirik eta bere osoan irauten duela.

Ahozko literaturari buruzko azterketen artean bereziki adierazgarria da M. Joussen ikerlana, M. Lekuonaren lanen bide erakuslea. Bibliako testuei eskainitako ikaslanetan, eta 1925-1930 urteetan, hitz eragileei (les verbo-moteurs) buruzko estudioak garatu zituen. Hitz eragile haien ahalmen mnemoteknikoak eta prozedurak ikertu zituen bereziki: erritmoa eta mugimendua, bilateralismoa eta paralelismoa. Ikerketa horiek Bibliaren ulerkuntzan hasieran uste bezalako eraldaketarik ekarri ez bazuten ere, euskal ikaskuntzei dagokienez, M. Joussen lanek eragin era bakigarria izan zuten euskal esparruko herri literaturaren ezagutzan, eta bereziki ahozko literatura deituz Manuel Lekuonak harturiko ikuspegi sistematizatuagoan.

Hitz eragileen inguruan sorturiko teorizazioez aparte, gerora etorri diren ikasla nek ere izan dute beren ekarria ahozkotasunaren ezagutzan, gaiak eta izendatzeak zehaztuz eta osatuz. Azken hirurogei urte hauetan aurrerabide ezin ukatuak gerta tu dira linguistikan, antropologian, soziologian, etnografian eta literaturan. Ahozko literaturaren arloko ikerketan ondare berezia ekarri dute, ahozkotasunari buruzko ikuspegia sakonduz eta zabalduz.

Ahozko literaturaren ezaugarriak markatzeko, bikoiztasun zenbait eduki izan dira gogoan: estilo idatzia eta ahozkoa, literatura kultua eta herri mailako testu gintza, mundu tradizionala eta mundu modernoa. Alderdi horiek kontuan hartzeak eman dezake bide ahozkotasunaren gertakariak adierazi, sailkatu eta balioetsi dai tezen. Ahoz igorririko literaturaren bi alderdi nagusi azter daitezke: alderdi sozio kulturalak eta literarioak.

1. Alderdi soziokulturalak ahozko literaturaren igorle-hartzaile harremanak eta ezaugarriak aztertzen ditu, eta igorle-hartzaile horiek partekatzen duten tradizioa.

1.1. Entzuleak. Herri artistak begi aurrean dauka entzuleria, ahozko literaturaren berezko giro eta euskarri gisa. Multzoak emango dio literatur saioari izateko arra zoia, batez ere literatura festaren ospakizun denean. Entzuleak ekinaren ekinez parte hartzen du jardunetan, artistarekin batean literaturgintzan baitihardu. Herriak ezarriko du tradizio erreferentzia, eta une historikoari egokitu beharra. Laguntza ere emango dio, errepikak eginez, dantzatuz, antzeztuz. Eta, saioa bukatutakoan, han egin den testugintza zuzendu ere egin dezake herriak, memorian ezarri aurretik aukera bat eginez ohartuki. Jendeari esker loratzen da, mamitzen eta gerorako gor detzen, luzarora denona den literatura.

1.2. Tradizio altxorra. Usadioak ere zerikusi handia du ahozko literaturan, feno meno horren harrobi gisa. Eta harrobi horren emari dira herriak landu dituen hitzak, hitz hotsak, esaerak eta esaldiak; herriak markaturik utzi dituen literatur egiturak, teknikak, baliabideak eta legeak; herriak aukeratu eta jaso dituen testu ereduga rriak. Altxor eta gordailu horrek agintzen du ahozko literaturaren prezeptiban eta ira kaskuntzan, sortze lanean eta interpretazioan, kritikagintzan eta balioespenean, bil dumen osakuntzan eta gaiaren aurkezpen berriagoetan. Usadioari buruzko erreferentzia hori lege gorena gertatu ohi da herri literaturaren berezko dimentsioak finkatzeko garaian. Tradizioaren testigu aparta behar du izan artistak, eta tradizio horren sentiberatasuna entzuleak du, horrela lortzen du-eta herri literaturak bere garapena, eta horrela hartzen bere norabidea.

1.3. Egilearen egitekoa. Herriak itsumustuan ikusi eta sentitzen duena hitzez janzten du artistak, kolektibitatearen mundua barrutik ulertuz eta interpretatuz, zuzeneko irakurketa bizi-bizian. Gero, tradizioaren erabilera dago. Idazkirik eta libururik ez dagoenez, usadioaren lekuko dira artistak, ondare horren hartzaile eta erabiltzaile. Eta, horretaz gainera, askotan gauza berririk sortzen ez badute ere, tradi zioaren altxorra une konkretu bati egokitzen diote, pieza berriak moldatuz. Horrek guztiak trebetasun handia eskatzen dio herri literaturaren autoreari: herri xehea baino ohartuagoa behar du izan literaturgintzaren alorrean, eta piezak sortu eta buruz jasotzeko dohain berezien jabe. Halatsu gertatu ohi da beste kulturetan ere: rabbi hebrearrak, rapsoda grekoak, brahma hinduak, poeta arabiarrak, tuareg bertsolariak, Erdi Aroko juglareak, Hego Ameriketako payadorea k, eta abar; dohain berezien jabe diren herri artistak dira horiek guztiak, herriaren ordezko eta eragile.

1.4. Bat-bateko jarduna. Literaturgintzak berritik eskatzen duen neurrian, eta testu zaharrak egokitzen ez diren heinean, beharturik dago literaturagilea gauza berriak bere gaitasunen arabera sortzera, bat-batean jendaurrean jardutera. Eta, ahozko giroan, testu idatziak eskueran egonik ere, bat-bateko saioetara jarririk dagoen herriak ez du nahi izaten aldez aurretik prestaturiko testurik, horiek galara zi baitezakete une berean sortu, interpretatu eta ahogozatzen diren sorkarien gra zia. Berezienik bertsolaritzan agertzen da bat-batekotasunaren alderdi hori. Eta lite ratura mota guztiek ere badute bat-batekotasun puntu bat, nahiz eta ez neurri berean: antzerkiak eta kontaerak testuaren aldetik finkotasun bat eskatzen dute aldez aurretik, gidoi bat gutxienez; eta, testu zaharretan oinarri harturik, abildaderik bada noski bilbe berriaren sorketan, kontaera berrien emankizunetan, eszena berrien eranstean. Baina gauza hila lirateke bat-batekotasunik gabeko teatroa, kon taketa, kopla eta errepinak, ahozko literaturaren esparruan.

1.5. Oroimen harrigarria . Berezko dohaina du hori ahozko literaturak; izan ere, ahozko literaturan, idazkeraren bermerik ez denez iraun ahal izateko, herri literatu raren egileak –dela autoreak, dela hartzaileak– memoriaz baliatu izan dira tradizioa gordetzeko, gogoratzeko eta molde berrietan emateko. Libururik eta idazkirik ez izateak, ahalmenak lantzea eta garatzea eskatu du, eta oroimenaren lantze harri garria. Tradizioa ezkutatuko ez bada, eta ahalik eta zehatzen eta fierren iraungo badu, eta, gainera, eginik dauden literatura lanak behin betiko galduko ez badira, eta gero kreazio lanetako garaian tradizio eta literatura lan horiek presentzia indar tsua izango badute beren eraginez, beren ekarriaz eta beren barne oihartzunez..., orduan ezin uka oroimen landu baten eskakizuna eta beharra. Oroimen hori izan daiteke kolektiboa nahiz gizabanakoarena: kolektiboak talde, bailara edo herri baten literatura gorde eta erabiltzen du, baldintza batzuen barruan, agente bakar batek sekulan gogoan har ez dezakeena bilduz eta erakutsiz. Horren argigarri har daiteke Oiartzungo kantutegia, bertako herri memoriatik (1999) bilduma. Memoria hori gizabanakoarena denean, berriz, harrigarria dela esan ohi da, eta zinez memo ria harrigarria behar izan dute artistek eta berdin hartzaileek, herri mailako literatu ra prozesuan.

2. Alderdi literarioen ezaugarriak honako hauek dira:

2.1. Irudien eta ideien mugimendu azkarra. Funtsean ahozko literaturaren alderdi logikoa da hemen nabarmendu beharrekoa. Literatura mota horretako pentsaerak eta sentierak agertzerakoan, artistaren irudimenak harrigarriro egiten du txango ideia batetik bestera, sentimen batetik bestera. Eta literatura idatzian, berriz, eskuarki behintzat, nekezago eta astiroago, mailakatuago egiten dira horrelako pasabideak, logika zehatzagoz noski. Aipatu askatasun hori berezkoa du ahozko literaturak, literatura idatziak ez bezala. Herri literatura bizikizun eta esperientzia eginik duen pertsonaren baitan, etengabe barreiatzen da prelogikotasun bat. Mementoko afektu iragankorrak du garrantzia; eta joera nabaria du herri artistak elisioak egiteko, gauzak estilizatuki eskaintzeko. Askotan, erabiltzen dituen literatur egiturak, musikari atxikiak eta neurkera oso laburretan emanak, bortxatuak gertatzen dira, eta testua zeharo estilizatzera daramate.

Lau eratan emanik aurki daiteke irudien eta ideien mugimendu azkar hori, Manuel Lekuonak dioenez: a) elipsiak ugarituz; b) prozedura erretorikoak kenduz; c) logikaren eta denboraren ordenari ez jarraituz; d) irudien eta esanahien arteko loturak agerian ez jarriz, eta pentsabidearen logikazko abiadan jauziak eginez.

2.2. Artifizio erritmikoa . Lau osagai hartzen dira gogoan: errima, erritmoa, kan tua eta gorputz espresioa. Eta, jakina denez, osagai horiek zuzeneko zerikusia dute artelanaren iraunkortasunarekin eta, zeresanik ez, literatur ereduen edertze eta estetikarekin. Edozein artelanek, oso kalitate onekotzat ematen denean batez ere, iraunkor izatea merezia du; galtzea penagarri litzateke. Baina nola iraunarazi hai zeak daraman literatur saioari? Oroimenaren euskarriak azkartzeko eta sendotzeko, errimaren, erritmoaren, musikaren eta dantzaren laguntza oso baliagarri gertatzen da horrelakoetan. Testuari iraunarazteko baliabideak ezartzea litzateke artifizio errit mikoa eranstea.

Arrazoi pedagogikoak ere ez dira baztertzekoak testuaren artifizio hori onartze ko. Herriak gogoan ditu atsotitzen egitura neurtuak, bertsotan gorpuzturiko doktri nak, matematika erregelak ikasteko kantak, kontaeretan finkaturiko formula eta klixe neurtuak, zenbakitze kantuak, bertsotan emaniko lege eta arauak edota erro mantzeen lelo kantuak. Poesia epikoa bera, hitz neurtuz emaniko herri kondaira bai zik ez zenez, memorioan hobeto gordetzeko bertsotan paratua da.

Arrazoi estetikoak ere ez dira ahanztekoak; lau osagaiek (errimak, erritmoak, kantuak eta musikak) neurkera bat ezartzen dute literatur saioaren higiduran, eta horrek ez dezake atsegina baizik sor gizon-emakumearen arrazoizko izaeran. Agian esan daiteke, eskuarki behintzat, handiagoa dela ahozko literaturak artifizio erritmi koari dion atxikitasuna, kultur egoera horretan hitzak eta musikak uztartuko badira oso beharrezkoa da-eta erritmoa. Eta herri literatura nekezago egiten da bertso askatuaren moldeetara, batez ere molde horiek tradizio erreferentziarik ez daukate nean.

2.3. Teknika ez-klasikoak. Funtsezko gertatzen da ahozkotasunaren gaiaren ezagutzan eta erabileran bereizketa hau egitea: literaturaren aldetik, klasizismoare kiko hausturak erabakitzen ditu teknika alderdiak, berezitasunak eta herriak asma turiko prozedura zaharrak. Haurren literaturak teknika ez-klasiko horietako zenbait eskaintzen ditu, besteak beste. Oraindik hiru osagai erabiltzen ditu literatura honek: hitza, musika eta dantza. Eta prozedura orokorretan, berriz, hauek erabiltzen dira nagusiki: hitzen eta formulen errepikatzea, onomatopeia eta estilizazioa.

Abstrakziora daramaten teknikak markatzen dira. Teknika oso zaharrak, ez-klasiko ak agertzen dira.

Iruditeriari begiratuta, kopla zaharren legeetara isuriz, prelogikotasun bat naba ri da izadiko irudien erabileran, koherentziarik eta ageriko lotura logikorik ez baita go irudiaren eta olerkariak esan nahi duenaren artean. Konparaketa klasikoak eta juntagailua darama, edota kontzeptu bera errepikatzen du. Kopla zaharren joera ez-klasikoak erakusten du hori, esate baterako, kontzeptuak baino indar gehiago du sentimenak, irudien eta mezuen arteko loturan.

Herri antzertiaren ez-klasikotasunari buruz ere balegoke zeresanik. Ez ditu betetzen hiru batasun arauak: denbora, lekua eta ekintza. Eta oso estilizatuak ger tatzen dira antzezteko muntaia teknikak: antzokia, jantzien koloreak, sartu-irteneta rako ate jakinak, errepresentazio moldeak eta abar. Mundu hori guztia nahiko urru ti dago mundu klasikoak emaniko literatur garapenetik.

Bestalde, literaturgintzari begiratuta, ikus daiteke testu sistematizatuen eskasia handia dela ahozko literaturan, eta gutxi landuak direla eskuarki egitura zabalak. Herri literaturaren pusketak oso estimatzekoak eta preziagarriak izanik ere, memo ria hutsez baliaturiko saioek eta bat-bateko jardunek ez dute biderik ematen egitu ra zail eta nahasiak eraiki ahal izateko literaturgintzan. Zilargintza fina da herri tes tuen begi ninitzea. Txikia eta landua.

2.4. Testuaren gorabeherak . Ahotik ahorako transmisioan testuak aldaketak iza-ten ditu; literatura idatziak ez bezalakoak gainera, zabalik dauden testuak gertatze raino, hain zuzen.

Belaunaldiz belaunaldi egiten da transmisio hori, askotan gizaldiz gizaldi ere bai. Eta, denboraren joanean, testua helarazten duenak alda dezake testu hori: aberastu dezake, edo mugarritu zatiren bat, edo testua uki dezake garaiko hizkuntz joeren eskakizunen arabera, transmisoreak duen nortasunaren, sentiberatasunaren edota oroimen indarraren arabera. Izan ere, ahozko literaturaren subjektuak uste du usadiozko testu horiek ez direla inorenak, herriarenak direla, denena den tradizio altxorra osatzen dutenez, eta ukitu eta birmoldatu daitezkeela usadioari jarraituz.

Tradizioa indartsu badago, tradizioa euskalki beraren barruan egiten bada, eta igorlea oroimen sendoko artista bada, orduan testuak bizkortasun handiagoaz iraungo du. Baina testuaren galgarri gertatzen da tradizio indarra ahula denean, igortzerakoan euskalkiz aldatzen denean, igorlea oroimen makalekoa denean, edota ahozko zabalkundea baldintza txarragoetan egiten denean.

Dena ez da kaltegarri ibilbide horretan: denen artean tradiziozko estilo kolekti bo bat ere sortzen dute. Eta ez testugintzaren pertsonalizazioak hainbeste ukitu ondoren ezabatzen direlako bakarrik, baizik eta testuak ezaugarri bereziak jasotzen dituelako horrelako bilakabide baten ondoren: naturaltasuna, esentzialtasuna, intui zioz ehotako deskribapenak, lirismo eta dramatismo indartsuak, klixe sagaratuak eta abar; bakarka arituz gero, inork lortu ez ditzakeen arraitasunez eta freskotasu nez mamituak, noski.

[J. M. L.]

B IBLIOGRAFIA

A ULESTIA , G.: “Marcel Jousse y Manuel Lekuona: dos pioneros de la literatura oral” , RIEV , 39 (1994), 27-40 . J OUSSE , M.: Le style oral rythmique et mnémotechnique chez les verbo-moteurs ,

Gabriel Beauchesne, Paris, 1925 . L EKUONA , J. M.: Ahozko euskal literatura , Erein, Donostia, 1982 . L EKUONA , J. M.: Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996), Deustuko Unibertsi

tatea, Donostia, 1998.

L EKUONA , M.: “Aozko literatura” in Idazlan guztiak, Kardaberaz bilduma, 22-A , Gráficas Eset, Gasteiz, 1978 . L EKUONA , M.: Literatura oral euskérica , Zabalkundea, Donostia, 1936 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: literatura oral
     fr: littérature orale
     en: oral literature

 
HAUR LITERATURA

“Haur eta gazte literatura, haurrentzat edo gazteentzat idatzia izan ala ez izan, haiei atsegina sentiarazten dien testu multzoa da. Testu multzo horrek, gainera, hiz kera berezia izan beharko luke” (X. Etxaniz, 1997). Gaur egungo ikuspegitik, horre

lako literaturak ez luke helburu hezitzaile edo ideologiko zehatzik izan behar: testu atsegin eta erakargarriak dira, besterik gabe. Definizioaren bigarren partean dago gakoa: nola erabili edo neurtu hizkera berezi hori haurren kasuan, hizkuntz gaitasun urria dutenez.

Euskarazko haur liburugintza XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan hasi zen. Eta bereziki haurrentzat idatzitako testuek Iparraldean dute hasiera: Oxobiren Haur elhe haurrentzat (1945); eta batez ere Marijane Minaberriren Itxulingo anderea (1963), eta Xoria kantari ( 1965); balio estetikoa nagusitzen da haurrentzako libu ruotan.

Hogeigarren mendeko azken bi hamarkadetan, izugarrizko hazkundea izan du euskarazko haur eta gazte literaturak. Egile entzutetsuenak, A. Lertxundi; B. Atxaga, M. A. Landa , J. K. Igerabide eta P. Zubizarreta izan dira, aro moderno bati hasiera eman baitiote eta nazioarteko mailara ireki baitute literatura hori. Bestalde, euskal literaturan txertaturik badira haur literaturako idazlan gailurrak, literatura uni bertsaleko testuak, gaurkotasunik galtzen ez dutenak.

Ipuin klasikoen itzulpenak ugariak dira euskaraz; besteak beste, Ch. Perraulten Txano gorritxo (T. Goikoetxea, 1980; J. L. Alvarez Enparantza, 1984), Pulgarzito,

( J.A.
Berriotxoa, 1988), Zenizienta, Hiru txerrikumeak eta Loti ederra (P. Garai, 1975) edota Charles Perrault’en ipuiak (J. A. Etxebarria, 1969). Grimm anaienak ere eza gunak dira euskal esparruan. XIX. mendeko abenturazko nobelak, eta zientzia fik ziozkoak ere euskarara itzulirik daude: R. L. Stevenson ( Altxor uhartea , M. Garikano, 1991), Mark Twain ( Hukleberry Finn-en abenturak , A. Ibartzabal, 1990), J. Verne ( Miguel Strogoff , K. Zabala, 2002), R. Kipling ( Kim , K. Navarro, 1990) eta abar.
C.
Bravo Villasantek (1978) munduko haur literatura osoaren ibilbide historiko az eginiko azalpen zabalak eskaintzen duen informazio iturria estimagarria da lite ratura mota horren aztertzaileentzat. Eta, gisa berean dira baliagarri azken urteotan unibertsitate ikaskuntzen garapenaren lekuko diren S. Calleja (1994, 1998), X. Etxaniz (1997) eta J. M. Lopez Gaseni (2000) irakasleen ikerlanak Euskal Herriko haur literaturaz.

[J. M. L.]

B IBLIOGRAFÍA :

B RAVO V ILLASANTE , C.: Historia de la literatura infantil universal (2 ale), Almena,

Madrid, 1978 . C ALLEJA , S. & M ONASTERIO , X.; La literatura infantil vasca. Estudio histórico de lo s libros infantiles de euskara. Bilbao, Mensajero, Univ. de Deusto, 1998 .

C ALLEJA , S.: Haur literatura euskaraz , Labayru, Bilbo, 1994 . E TXANIZ , X.: Euskal haur eta gazte literaturaren historia , Pamiela, Iruñea, 1997 . L ÓPEZ G ASENI , J. M.: Euskarara itzulitako haur eta gazte literatura: Funtzioak, eragi

nak eta itzulpen-estrategiak , EHU, Bilbo, 2000.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

 
HERRI LITERATURA

Hizkuntza bakoitzak sortzen du bere literatura, eta, nahiz munduko hizkuntza guz tiak ez diren idatziak, badute halere literatura bat, ahozkoa dudarik gabe. Hizkuntzak idatziak direlarik, bi literatura mota sortzen dituzte: ahozkoa eta idatzizkoa, azken hori hobetsia, maila goragokoa delakoz. Herri literaturak badu anitz ikusteko ahozko lite raturarekin, nahiz herri literaturan sar daitezkeen idatziak diren genero batzuk. Gehie netan iraganari lotzen zaio herri literatura, eta bere baitan dauzka ipuin, kantu, erran zahar eta abar. Ahotik belarrira, belarritik ahora joanez, mendeak iragaiten ditu ahoz ko literaturak, jendearen ondare bilakatu da, eta, belaunaldiz belaunaldi, herritarren gogoak asetzen ditu.

Luzaz ez dira eskolatuak izan herritar gehienak, eta, beraz, ez zuten literatura idatzirik ezagutzen, non ez zen irakurle batengandik entzuleen belarrietara iragai ten, eta gero, ohiko aldaketekin, ahozko literatura bilakatzen, eta denbora berean herri literatura, herritarrentzat egina, herritarrengandik sortua edo iragana, herrita rrek ulertzekotan.

Bertze herriek bezala, Euskal Herriak gordetzen du ahozko literatura bat, eta,

K. Mitxelenak dioen bezala, bertze herriena bezain aberatsa da ahozko euskal lite ratura: La literatura popular vasca, esencialmente oral, es probablemente tan rica y tan variada como la de cualquier otro pueblo” . Egia da literatura idatzia berant hasi dela Euskal Herrian, lehen liburua 1545ean agertua izanez.

Badu zer ikusirik herri literaturak baserriarekin. Baserrikoa da, baserritarren artean erabilia, zabalkunde tokiak direlarik baserriak, auzoekin egiten diren biltza rren bidez, edo/eta sagardotegiak, ostatuak, jendeen elkarretaratzeei esker. Toki horiek dira jendeen egiazko eskolak, eta kantu gehienik dakiena edo konta-kontari ari dena dira maisuak. Toki horietan nahasten ziren belaunaldiak, zahar eta gazte ak eta orotara zaharren jakituria hedatzen zen giro hoberenean.

1.- Ipuinak. Herri literaturaren zati handi bat ipuin motako narrazioetan datza. Ipuinak liluratu du, betidanik, herritarra, bereziki miragarria delarik, misterioz beterika ko mundu batera eramaten baitu entzulea. Mundu hori izan daiteke lurpekoa, leizee takoa, itsasokoa, nola zerukoa. Historia laburra da, zeinetan agertzen diren pertso naia bereziak, hala nola, Mari , leizeetako Jainkosa nagusia, Euskal Herri guztian ezagutua, anitz izenen jabea: Mari Muruko , Mari Labako , Anbotoko Damea , Aralarko Damea , eta abar. Halaber, Leheren suzko sugea, Basa Jauna, basoetako Jaun eta jabea, bere laguna, Basanderea deritzana, Tartaro edo Tartalo begibakarduna eta beldurgarria, Gizotso erdi gizaki, erdi otso, horiek guztiak euskal mitologiak sortuak. Haiekin doaz laminak edo lamiak, emazte itxuran agertzen direnak gehienetan, ederki apaindurik beren urrezko orrazeekin. Denetarik bada, gizakien laguntzaileak askotan, amodioz zoraturik batzuetan, gizaki bahitzaileak bertze batzuetan.

Erlijioak utzi du bertze ipuin mota bat, Jondoni Petriren eta bertze sainduen isto rioekin. Herri eta herrixka bakoitzak sortu ditu bertze ipuin batzuk, kontrabandisten eta guarden arteko gertakariekin, edota itzain, apez, buhame, agota eta sorginen balentriak erakutsiz, hala nola, Haritxabalet Santa Graziko erretorearenak. Ipuin biltzaileak izan dira XIX. mendean J. F. Cerquand (1874) eta J. Vinson, eta XX. men dean J. Barbier, R. M. Azkue eta J. M. Barandiaran.

2.- Kantuak. Kantua izan da herri literaturak daukan altxorrik nabariena. Zaharrenak XIV. eta XV. mendekoak dira, euskaldunen arteko guduak ( Beotibarko kantua ) edo erailtzeak ( Bereterretxen khantoria ) epika eran kontatzen dituztenak. Gai asko erabilia da kantuetan. Amodiozko kantuek ukan dute arrakasta handia

XVIII. eta XIX. mendeetan, garai berean hedatu direlarik Euskal Herrian baladak deritzanak, bertze erresumetako folklorean ezagunak ( Errege Jan eta bertze). Bertze klase bat da ezkontza kantuak, eztei famatu batzuentzat eginak edo ezteie tan kantatzen direnak. Haurrak sortuz gero, amek edo amonek xaramelatzen dituz te haur kantuak, haurren lokarrarazteko edo geroxeago haurren liluratzeko ( Binbilin bonbolon , adibidez).

Ez dira falta dantzatzeko bilduak diren musika soilak, hitzik gabe, non ez den erabiltzen orduan “ trilili eta tralala ” hitzen ordain, baina badira dantza kantuak hitzez apainduak ere, Agur Estebe dantza kordarentzat, Aldapeko sagarraren almu te dantzarentzat, Ardaoak parau gaitu dantzari , aurresku zaharrarentzat baliatzen zena, Eskalapoin dantza , Iru xito mutil dantza zaharrentzat, Kadira dantza , Makil dantza eta abar. Dantzarekin doa bestari eta ardoari egiten zaion laudorioa: A, A, A, ardo gorri naparra deritzan kantuak goraipatzen du hain famatua izana den eta oraindik den Nafarroako ardoa. Ardo kantuetan ere sar daitezke mozkor kantuak.

Ofiziale kantuak nabariak dira Euskal Herrian: arraunlarienak, garbarienak, dendarienak, artzainenak, laborarienak, lanean ari zirelarik kantatzen zirenak. Haien artean aipatzekoa da Etxahun Barkoxeren Ofizialenak, ofizialeen kritikatzeko egina. Eta, hain zuzen, Euskal Herrian bereziki maite diren kantuak, kritika daramatenak dira, satirikoak. Atso zaharren jorratzen, ezkondu gabeko neska haurdunen larderiatzen, hots, herriko gertakariak agertzen dira kantu horietan, horiei esker baita Etxahun Barkoxek ukan duen fama. Kopla zaharren airean kantatzen dira eske kantuak, gazteria badabilelarik etxez etxe, Santa Ageda egunean edo Inauterietan. Kopla zahar idurikoak dira Zuberoan erabiltzen diren xikitoak ere, gatz eta piperrez hornituak eta, noiztenka, ausartak.

Jadanik XVIII. mendearen azken urteetan hasiak ziren kantu biltzen (lehen bildu ma ezaguna 1798koa da); XIX. mendeak egin du bilketa ederra eta segitua izan da

XX. mendean. Ez dira ezagutuak kantu zaharren egileak. A. Abadiak sortutako Lore Jokoei esker ezagutzen dira XIX. mendeko kantu egile gehienak. Bertsopaperen bitartez ere ezagutzen dira. Bertsopaperekin ikus daiteke ez dela mugarik literatura idatziaren eta ahozko literaturaren artean. Alabaina, inprimatuak dira bertsopaperak, jendeak erosten ditu, kantatzen ditu, ahozko literaturara hedatzen dira, eta egiazko herri literatura izaten.

3.-Bertsolaritza. Zinez ahozko literatura da. Bat-batean, jendearen aitzinean, izan dadin sagardotegian ala plaza edo antzoki batean txapelketetan, bertsoak behar ditu paratu bertsolariak, deus idatzi gabe eta gaia –edozein gai– eman bezain laster. Kalitate handiak behar dira bertsolari izateko: jakitun izan kantuetan, behar den beza la ezagutu neurtitzaren eta bertsoaren egiturak, ematen diren aireak. Kondairak atxiki dituen bertsolaritzaren gertakariak desafioak izan dira gehienetan. Guduka maite du bertsolariak –gogo guduka noski–, bertze baten kontra behar du jokatu, eta hori egi ten zen, lehen, desafioen bitartez. Bat hasten zelarik doinu edo aire batean, bertzeak behar zuen segitu aire berarekin. Guduka horietan bertsolari on baten jeinuak mana tzen zion zorrozki aritzea bertzearen arrazoinamenduaren kontra, baina beti emanez erantzunaren emateko parada.

Bertsolaria beharrezkoa da euskal bestetan. Alaitzen ditu biltzarrak, ezteiak eta bertze, euskaldunak maite duelakoz besta; hala bilakatzen da espirituaren besta bat. Orain ere gomitatuak dira bertsolariak edozein bestatara. Bertsolaria izan dai teke kantu egile edo bertsopaper sortzaile, berak, bere etxean, moldatzen dituela rik bertsoak, baina haren egiazko tokia da kanpoa, ez kantu egilea bezala etxeko bakartasunean; denen aitzinean, aldiz, plaza gizon gisa. Ezagutzen diren lehen bertsolariak XVIII. mendekoak dira. Hobeki ezagutzen dira XIX. eta XX. mendearen hastapenekoak. Geroztik osoki aldatu da bertsolaritza.

4.- Atsotitzak. Jende xehearen jakiturian atsotitzek balio handia dute. Ahozko eta herri literaturan sartzen dira zuzenki, erranak izan daitezen ala idatziak. A. Oihe nartek egin zuen bildumaren aitzin solasean hauxe zion:

“Ez da arrazoinik gabe erran zaharrak betidanik aipatu baldin badira, ez bakarrik jende xehearen baitan, hain baitira erabiliak haren ahoan, bainan oraino jakintsunen artean. Zeren solasaldietako hitzaldietan, apainduretako baliatzetik bertzalde, eta zerbaiten sinestarazteko arrazoin bezala, baitaukate gure biziaren eremaiteko ainitz erakaspen. Hortakotz dio Aristotelesek Zineziusen arabera Huntzaren goresteko egin duen mintzaldian, erran zaharrak zirela lehengo Filosofiatik gelditu ondarrak, hau gerla eta ixtripu publikoek aurtiki zutenean eta atxikiak izan zirela dituzten laburtasun eta gauzen erraiteko molde gozoari esker.”

Laburtasunari esker atxiki daitezke gogoan. Badira bi hitzekoak, hala nola, “Atzerri otserri” edo “Eder, auher”; edo hiru hitzekoak: “Ustea ezta jakitea”. Estilistikak dauzkan ahalak baliatzen dira, nola hitzaren errepikatzea: “Arrotza bekaitz arrotzaren”, errima bilatzea: “Lan baratza, lan aratza” (hemen errepikapena eta errima baliatuz); paralelismoa erabiliz: “nola/hala”, “nolako/ halako”, “non/ han” hitzei esker: “Nol’Apezaren kantatzea, hala bereterraren inhardestea”, “Pika nolako, umea halako”, “Non salda, han zopa”; kiasmoaren bidez, hitz berekin baina ordena aldatuz, “Bat ehunen, ehun ez baten”, edo konplikatuago delarik, adibidez: “Oilar bat aski da oilo hamar baten/ hamar gizon ez emazte baten”.

Hitz jokoek errazten dute gogoan hartzea, kontsonante bat aldatuz: “Haurrak hazi, nekeak hasi”, “Maiatza hotz, urtea botz”; edo bokal bat aldatuz: “Elizaren hurrenena, aldarearen urrunena”, “Zahar hitzak, zuhur hitzak”; edo kontsonante eta bokal bat mudatuz: “Lasto su, laster su”. Aurkaketari esker lortzen da gogoratzea: “Aita/seme”, “Ama/ Amaizun”, “Goiz/ arrats”: adibidez: “Aita biltzaleari, seme barreiari”, “Batean ama, bertzean amaizun gertatu zait”, “Goiz ortzadar, arrats itu rri”. A. Oihenartek bildutako erran zaharretan bada bat aditz denboren aurkaketa egiten duena: “Hogoi urtetan deus eztena, hogoi eta hamarretan eztakiena, eta berrogoietan eztuena, da jagoiti eztatena, eztakikena eta eztukeena”.

Hiru aditzak, izan , jakin eta ukan orainean eta ahalezko geroaldian enplegatuak dira. XVI. mendean hasi zen bilketa E. Garibairekin, segitu du A. Oihenartek XVII. mendean, eta geroztik agertu dira bertze bilduma batzuk, baina bilketa ez da orain dik agortua.

5 .-Pastorala . Antzerki mota berezi da, Zuberoko ondare aberatsa. Noiztik dato rren ez da jakina, hipotesia franko baitabil horri buruz. Lan aipagarrienak G. Hérellek egin zituen, eta 1920ko hamarkadan agertu lau liburu eder eta mamitsu. Dirudienez, Frantziako “mystères” delakoetarik iragan dira baserritar antzerki batzuetara, Bretainiara, Okzitania eskualdera, Italiara eta abar. Beharbada Biarnotik etorri dira Zuberoara eta hor finkatu pastoral izenarekin. Dirudienez, herriko beste tan ematen ziren pastoralak, Testamentu Zaharra, Testamentu Berria eta sainduen bizitzak gaitzat harturik. Gero pastoral idazleek baliatu dituzte “littérature de col portage” deritzanetako eleberriak antzeztuz, eta, geroago, Frantziako historia (hori

XIX. mendean).

Dena den, herri bat osoa pastoral jokolari bilakatzen zen, gizonak bakarrik, ez baitziren emazteak nahasten ahal gizonekin, salbu zerbitzari gisa, tresna batzuen ezartzeko edo taulen garbitzeko. Kanpoan ematen ziren pastoralak, edo herriko pla zan edo pentze batean. Behariek inguratzen zuten joko tauleria , batzuk jarririk, paga-tu zutelakoz sartzea, bertzeak zutik, diru pixka bat emanez baso bat ardoren truke. Pastorala idatzia da eta errejentak hautatzen ditu jokolariak , boza, itxura eta bertze kontuan hartuz. Sei hilabetez entseatzen dira jokolariak, eta agertzen dira jendeen aitzinean finkatua den egunean. Bi jokolari mota badira: Khiristiak edo onak, eskui neko atetik sartzen direnak, eta Türkak edo txarrak, haien artean Satanak , dantzari onak, ezkerreko atetik sartzen direnak. Kantuaren bitartez ematen dituzte bertsetak, ohiko kantuak xaramelatuz. Lehen, egun osoa irauten zuen pastoralak eta batzuetan bi egun, eskuizkribuetan agertzen baitira bizpahiru mila bertset, hasiz pastorala aitzin pheredikü batekin eta bururatuz azken pheredikü arekin.

XX. mendeko pastoraletan, eta bereziki 1953tik hona, 300/350 bertsetekin egi ten da pastoral bat, hiru ordu eta erdiko iraupenarekin. Aldaketa nabariak kausi dai tezke laburtze horretaz gain. Alde batetik, Euskal Herriaren kondairan hartu dira gaiak; bestetik, 1980tik hona emazteak eta gizonak nahasten dira jokolari etan, emazteek emaztearena eginez. Eztabaida gogorrak izan ziren hori gertatu zelarik 1980an, Iparragirre pastoralean, baina geroztik osoki onartua da. Pastoralaren libu ruak (testua zuberotarrez, frantsesez eta espainieraz) saltzen dira orain, eta, beraz, euskararik ez dakienak ere segi dezake pastorala. Horrek emendatu du beharien kopurua 3000/4000 batera heltzen dela. Oraingo tresneria baliatzen da, hala nola mikrofonoak edo hots hedatzaileak, eta, horrela, denek entzun dezakete jokolari ak kantatzen duena. Bestalde, Zuberoatik atera egin da pastorala, bertze emanaldi batzuk jokatuz (biga lehenik Zuberoan) Lapurdin (bereziki Donibane Lohizunen) edo Hegoaldean (Oiartzunen, Donostian, Zumarragan, Arrasaten, Bilbon).

Zinez herri antzerkia da pastorala, herritar batzuek emana bertze Euskal Herri guztiko herritarrentzat. Ezagutua da Euskal Herri osoan eta badu orain sekulan ukan ez duen arrakasta, zuberotar ondarea izanik baina Euskal Herri osoko ondarea bila katuz. Euskalduna zen pastorala, euskaraz egina baitzen, baina euskaldunagotu da Euskal Herriaren kondaira baliatuz, horri esker euskaldunek hobeki ikas baitezake te beren kondaira.

6. Maskarada. Pastoralaz gain, badituzte zuberotarrek inauterian ematen diren maskaradak. Horiek ere antzerki mota bat dira, nahiz testu guti daukaten. Hor ere zatikatuak dira jokolari ak: gorriak alde batetik, jende onak, eta beltzak bertze alde tik, jende txarrak edo buhameak. Dantzak leku handia hartzen du maskaradan, dantzarietan agertzen direla Enseinaria edo bandera ekarlea, Kantiniertsa gona urdinez jantzia, Gatuzaina bere tresna bereziarekin, Zamaltzaina giza zaldi idurikoa, izenak dioen bezala, eta Txerreroa bere jats idurikoarekin. Gero heldu dira Jauna , gizon ezpataduna, eta Anderea , Laboraria eta Laborarisa . Beltzetan, aldiz, denak biziki gaizki jantzirik (gorrien aurkaketa eginez) badoaz ofizialeak hala nola, kaute rak , txorrotxak , kherestuak , mediku , potikario , eta buhameak .

Herriz herri dabil maskarada, ibilaldia bururatzen dela lehen inauteri asteartean. Ez da gehiago ohitura zaharrari jarraikitzen, igandero joanez bertze herri batera, Pazko arte. Herrian sartzean, gorriek barrikadez gainetik jauzi egin behar dute, dantzak emanez, dantzari hoberenak baitira. Iragana delarik barrikadaren ekintza, jalgitzen dira beltzak nola nahika, itzulipurdika, harramantza ikaragarria eginez. Arratsaldean ematen dute ikusgarria, buhameek bereziki kantatzen dituztela bertset samin eta zorrotzak eta kauter gehienak erraten bere pherediküa. Dena gatz, piper beltz eta piper gorriz hornitua, handi-mandien edo handikien kritika egiten du eta irriaren medioz bereganatzen ditu behariak. Erromatarren garaian esklaboek bazuten egun bat, askatasun handienean nahi zutena egiten zutela. Zerbait horrelako gertatzen da maskaradan. Hitza ematen zaio beltzeriari, jende arrunt, ahalkegabe, arrotz, arlote, alfer, maltzur, gezurti, mozkor, andrekariei. Mundua ifrentzuz jartzen dute, jende onak zirikatuz eta gaitzetsiz, goraipatuz, aldiz, desordena, iraultza eta nahasmendua, trufaren eta nausaren bitartez. Pheredikü horietan datza herri literaturaren arlo bat ez aski aztertua oraindik.

7 .- Tobera mustrak eta asto-lasterrak . Toberak edo tobera mustrak Nafarroa Beherean eta asto-lasterrak Zuberoan, ikusgarri gisa herri literaturan sartzen dira. Berez komedia satirikoak dira, herriko gazteriak apailatuak jende batzuen jorratze ko, herrietan sortzen diren eskandalutxoen inguruan. Lehenik, galarrotsetan (Nafarroa Beherean), zintzarrotsetan (Zuberoan), mehatxuak oihukatzen dituzte, hitz emanez ez baldin bazaie behar den ardoa eskaintzen antolatuko dituztela tobe rak edo asto-lasterrak. Toberetan antzerkitxo bat emana da herriko plaza laxoan, auzi gisa bere juje, prokuradore edo fiskal, abokatu, uxer eta jandarme kin, idazki bat baliatuz noiztenka, baina gehienetan bat-bateko hitzak azalduz. Hortakotz guti gelditzen da antzerki mota horretaz. Asto-lasterrak, aldiz, pastoralaren itxura hartzen du, pastoralaren parodia izanez, dena burla, trufa, astoak baliatuz zaldien ordez, jantziak araberakoak. Zuberoan baita Nafarroa Beherean ez den literatura tradizioa, idazkiak geratzen dira, oso interesgarriak.

[J. H.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: literatura popular
     fr: littérature populaire
     en: folk literature

 
LITERATURA

Jakina denez, literatura hitza latinezko litteratura berbatik dator, eta mailegu kul tua da. Kintilianoren ustetan, grekozko grammatike hitzaren kalko latinoa da, eta idaz teko nahiz irakurtzeko arteari dagokio, baina baita gramatika eta erretorikari ere. Europako hizkuntza erromantzeetan, XV. mendearen inguruan hasi zen erabiltzen hitza, eta, geroago, alemanez (XVI. mendean) eta errusieraz (XVII.ean) ere bai.

Latinez hitzak adiera ugari ditu; idazteko eta irakurtzeko artearekin loturik agertzen da, eta, beraz, irakurketa eta idazketarekin loturiko irakasbide orokorra adierazi nahi zuen, baina hitzaren zentzu polisemikoa zabaldu egin zen, zeren alfa betoa, gramatika eta orokorrean erudizioa adierazteko ere hitz horixe bera erabiltzen zuten erromatarrek. Adiera hori izan zuen hitzak Europan XVIII. mendera arte, hots, “letrei, zientziei eta estudioei” dagokiena. Gaur literaturatzat jotzen dena adierazteko garaiko idazleek poesia hitza erabiltzen zuten, edo, hitz lauzko obrak aipatzeko, elokuentzia.

XVIII. mendean guztiz aldatu zuten hitzaren zentzua, eta letretako gizakiaren jakituria edo kultura adierazi ordez, kultura horretaz baliaturik gertatzen den emaitza adierazten du. Ez zaio ondoren pertsonaren ezaugarriari lotzen, ezpabere ezaugarri horrek sortzen dituen objektuei edo lanei. Literatura, horrela, agertzen diren lan bildumen sorta da (G. Lessing, 1759-1765). Mendeak aurrera egin ahala, hitza herrialde bateko literatura lanen bilduma adierazteko erabiltzen da, eta horre gatik izenlagun batez lagundurik agertu zen usu: Italiako Literatura, Frantziako Literatura.

Mendearen azken aldean, literatura hitza sorkuntza estetikoaren emaitza gisa, kategoria gisa, ezagutzaren forma berezi gisa zedarritu zuten garaiko kritikariek. Eta, beraz, gaur ematen zaion zentzua hartzen hasi zen. Literatur generoen balioz tapen handia gertatu zen garai hartan, eta idatziz argitaratzen ziren generoen emaitzak izendatzeko izen generikoa beharrezkoa gertatu zen.

XIX. eta XX. mendeetan hitzak beste adiera batzuk hartu ditu. Horrela “garai edo aldi bateko literatura” izendatzeko erabili ohi da: Gerra aurreko literatura, XIX. mendeko literatura. “Gaiagatik, edo helburuagatik bereizten diren lanen bilduma” aipatzeko: emakume literatura, literatura fantastikoa. Gai bati buruz den bibliografiaz hitz egiteko ere bai: “Lizardiri buruz literatura zabala dago euskaraz”. Estilo aldetik gora-nahiz agertzen den estilo puztua adierazteko ere erabiltzen da. Literatura hitza askotan “literaturaren historiaren” ordez erabiltzen da, elipsiaz baliaturik. Eta, azke nez, hitzak literatur fenomenoaren inguruan sortzen den jakintza eratua adierazteko erabili ohi da.

Hitzaren polisemiak, zentzu aberatsak ez du ezkutatzen zein den benetako ara zoa: nola bereizi lan literarioak eta bestelako idaztiak. Ez da batere erraza adieraz tea zerk egiten duen testu bat literatura, zerk bereizten dituen literatur testuak eta testu arruntak, eta horregatik beharbada, literaturaren historietan bateratsu agertzen dira literatur testuak eta beste era batekoak. Baina egin dira saiakerak muga hori jartzeko asmoz.

Literariotasunaren definiziorako hurbilpenak. Literaturaren definizioak emateko orduan, eta bere ezaugarriak adierazterakoan, hauek izan dira kontuan hartu diren irizpideak:

1.- Baldintzazko egiaztagarritasuna . Literaturan egiten diren baieztapenek ez dute bizitzan egiten direnen baieztapenek beste eragin. Komunikazio arruntean zerbait esaten denean, esaldia “errealitatean” baieztatu eta ezezta daiteke. “Euria ari du” esanez gero, leihora joan eta ikus daiteke egia den ala ez. Literatura lan batean “euria ari du” esaten bada, ez dago errealitatean baieztatzeko modurik. Non ari du literatura lan bateko euria? Ez dago jakiterik: “euria ari duen” tokiaren “orain” eta “hemen” horiek ez dira gure errealitatekoak, ezin dira egiaztatu. Literatura lan batean esaten diren hitzak ezin dira errealitatean egiaztatu. Mezuak, esaldiak, bere errealitate propioa sortzen du, literaturak bere unibertso propioa sortzen du eta uni bertso hori ez da enpirikoa.

Hizkera arruntean, berbaldia ingurune erreferentzial batean kokatzen da, litera turan ez da horrelakorik gertatzen, esaldiaren hitzez kanpoko ingurunea diskurtso aren menpe dago, irakurleak ezin du konprobatu esaten zaiona lana irakurri arte, eta testuaren barnean ikusiko du kontatzen zaiona testuak eraikitako legeen arabe ra egiazkoa den ala ez. Komunikazio arrunta “egia”ren arabera ulertzen da, litera rioa “konfiantzaren” arabera. Horregatik esaten da hizkera literarioa autonomoa dela, bere unibertsoa sortu eta azaldu dezakeelako, baina ez egiaztatu.

2.- Beste ikertzaile batzuek literaturan erabiltzen den hizkuntzaren balio konno tatiboa aipatzen dute. Esaldiaren balio informatiboaz gain gurarizko eta emoziozko balioak txertatzen dira, eta, hitzak adierazten duenaz aparte, beste hainbat esana hi jartzen ditu jokoan. Hizkera konnotatiboa hizkera denotatiboari kontrajartzen zaio; denotatiboa esanahi bakarreko komunikazioa da; konnotatiboa, aldiz, esanahi uga rikoa. Baina deskripzioan arazo larriak daude. Batetik, denotazioaren komunikazio sinple eta soila oso esaldi laburretan eta zehatzetan gertatzen da, komunikazioaren arlorik azalenekoetan. Beraz, hizkera konnotatiboa maiz agertzen da hizkera arrun tean ere, ironia erabiltzen denean adibidez, eta hitz joko bat egiten denean, edo bigarren zentzua erabiltzerakoan. Beraz, konnotazioa hizkera literarioak duen ezau garria da, baina hizkera arruntarekin eta beste hizkera espezializatuekin batera. Oztopo logikoa salbatzeko asmotan, literaturaren barnean esanahien ugaritasuna gertatzen dela adierazten da. Literaturan, barneko zeinuak dimentsio semantiko ugari daramatza barnean eta multibalentzia esankorrerantz abiatzen da, adiera uni bokotik urrunduz.

3.- Hizkuntza arruntaren ezaugarri bat da errepikapena, behin eta berriro molde berak erabiltzea. Literatur mintzairak hizkuntzaren berritasuna erdietsi nahi du, eta hizkera berritu egiten du. Ohiturazko berba moldeak ukatu egiten ditu eta aurkikuntza berrian sartzen da. Errusiako formalistentzat, “urruntzea” deitzen zaio fenomeno honi. Idazlea “harritu” egiten da errealitatearen aurrean eta “urrundu” egiten da hizkera normaletik, bestelako espresio moldeak sortuz. “Klixeak”, izenondo erabiliak, metafora zaharkituak baztertu egiten ditu eta bide berrien bila abiatzen da idazlea. Stephan Mallarmék esan zuenez, “tribuaren hitzei zentzu gardenagoa ema tea” zen idazlearen helburua eta horixe egiten saiatu dira sortzaileak erromantizismo ondorengo garaietan. Kontuan hartu behar da, baina, eta ikuspegi horri kritika eginez, berritasuna eta harridura sortzeko helburuz agertzen diren literatura mugimenduetan nabarmenagoa dela haustura zaletasun hori, eta ez dela hain garbia literatura ulerterraza egin nahi dutenen artean. Halaz ere, onartu beharko litzateke kasu honetan ere, gertatzen dela hizkera arruntaren “fintze” eta “garbitze” prozesua, baina ez “urruntzean” oinarritzen dena, baizik eta hizkeraren aukeraketan eta hizkeraren balorazio ezberdin batean. “Harridura”k eta “urruntzea”k muga bat dute, garbi dagoenez, iluntasuna, hermetismoa.

4.- Estilistikak literatur hizkerarekin egiten duen deskripziorik berezkoena adie razlearen eta adieraziaren arteko lotura behartuan datza. Hau da, estilistikarentzat, hizkera literarioan adierazlea eta adierazia horrela, eta modu horretan bakarrik lotu ta joan behar dute, lotura horrek adierazten baitu idazlearen estilo propioa. Jakina denez, hizkeran, adierazlearen eta adieraziaren arteko lotura arbitrarioa da, behar tu gabea: “mahaia” hitzaren soinu eta esanahiaren artean ez dago behartutako lotu rarik, konbentzioa besterik ez da bien arteko lotura hori. Hizkera literarioan, ordea, adierazlearen eta adieraziaren artean beti dago lotura motibatua, beti dago arra zoiren bat adierazle hori hor agertzeko, espresio balio berria eman nahi bada behintzat. Sugestio eragina lortu nahi bada, lotura hori behartua, motibatua, ikusten dute estilistikako adituek.

5.- Pragako taldearen ikuspuntua . Hizkera literarioaren definizio bila abiatzera koan, R.Jakobsonen teoria funtsezkoa da. Edozein komunikaziok sei osagai eskatzen ditu: Ingurunea, Mezua, Igorlea, Hartzailea, Bidea eta Kodea. Komunikazioaren atal bakoitzean arreta jartzen bada eta alde hori indartu nahi bada, mezuak duen funtzioa ezberdina izango dira. Igorlearen egoera azpimarratu nahi bada, komunikazioaren funtzioa hunkigarria izango da, igorlearen (emozioen) berri emango baitu komunikazio horrek; dei funtzioa izango du hartzailearen arreta piztu nahi badu komunikazioak; inguruneari buruzko komunikazioak funtzio errefe rentziala beteko du; funtzio fatikoa deitzen zaio bide edo kanalaren funtzionamen duari buruzkoa denean mezuaren funtzioa; funtzio metalinguistikoa kodeari buruz ko informazioa ematen duen komunikazioari; eta, azkenez, funtzio poetikoa izango luke arreta mezuan kokatzen duen komunikazioak. Hizkera literarioaren ezaugarri nagusia funtzio poetikoa betetzeko duen joeran mamitzen da. Literaturaren ezau garri nagusia, beraz, mezuan jartzen duen arretan datza, eta funtzio poetikoa betetzeak definituko luke literariotasuna eta funtzioa betetzearen edo ez betetzea ren mugan dago hizkera arrunta eta hizkera literarioa banatzeko koska. Funtzio poetikoa definitzeko orduan, “errekurrentzia” kontzeptua erabiltzen da. Esan nahi da, zenbait ezaugarri “errepikatu” egiten dira literatur testuetan, behin eta berriro ageri dira, testuaren balio literarioa sortu arte, bere autonomia.

6.- Pragmatikaren ikuspegia . Literatura zer den definitzeko azken ahaleginak pragmatikaren alorrean (hau da komunikazio gertatzen den ingurua kontuan hartzen duen zientzian) gertatu dira. J. L. Austin hizkuntzaren teorialariaren bideak (1962) hartuz komunikazio ekintza batean, berbaldi edo mintzaira ekintza batean, hiru komunikazio prozesu gertatzen dira:

a) Lokutiboa. Ekintza lokutiboa gertatzen da hizkuntza bateko joskera eta semantika arauekin bat datorren esaldi bat esaten denean, hau da, zentzua duen esaldi bat esaten denean. Adibidez: “Baduzu ordurik?”.

b) Ilokutiboa. Esaldia esatea lokutiboa izango litzateke, entzule bati esaldia zuzentzea eta harengan eragina izateko asmotan esatea, ordea, ilokutiboa. Hau da, ordua jakiteko asmoarekin gizakiarengana hurbildu eta galdetzen diodanean: “Baduzu ordurik?”. Horrela, esaldi ilokutiboak dira baieztatu, galdetu, agindu, kon turarazi, erregutu, harritu egiteko asmoarekin esandako guztiak.

c) Perlokutiboa. Entzuleak galderari erantzutea lortzen denean lortzen da ekintza perlokutiboa.

Komunikazio ekintza arruntean hiru ekintzak gertatzen dira, eta gainera, inguru gune jakin batean egiten dira komunikazio ekintzok. Ilokuzioa gertatzeko, giro soziala ezinbestekoa da, konbentzio batzuk daude, hierarkiak garrantzia du hitz egiteko orduan; adibidez, komunikazioan parte hartzen dutenen arteko loturak ere argi izan behar dute, eta ilokuzioak eraginak ditu etorkizunean, nolabaiteko kontra tua eratzen duelako partaideen artean. Kontratua bete beharrekoa da, idatzizko kontratua denean, laxoagoa agindua edo promesa gertatzen denean. Zerbait esa-ten denean, inguru horretan zenbait arau bete ohi ditu esaten den horrek:

1) Egoerak: esaldi arruntak pertsonen artean egiten dira inguru jakin batean, hizkuntzan bertan. Esate baterako, norbaitek zerbait esan du, eta hori ulertu egin du entzuleak)

2) Komunikazioan parte hartzen duten pertsonek egokiak izan behar dute komunikazioa gertatzeko (hitz egiten duena egokia izango da, besteak onar dezan bere berbaldia)

3) Prozedura partaide guztiek zuzen osatu behar dute (esan nahi da, ahots zuzenez, ez ahopeka, adibidez)

4) eta, gainera, era oso batez (estropezurik gabe, esaldia osorik emanik).

5) Komunikazioa gertatzen denean, esatariak benetan sentitu behar ditu esaten dituenak, eta entzuten duenak berak, aldiz, esaten duena betetzeko asmoa, nola bait “egiaren” eta zuzenaren arloan gertatzen da (esaten denean sinetsi egiten du esatariak).

6) Esandakoaren arabera biziko dira aurrerantzean (ez du aurrerantzean kon traesanik egingo).

Mintzaira ekintzen ezaugarriez esandakoa literaturaren esparrura ekarrita, literaturaren berbaldiak edo mintzaira ekintzak ezaugarri zenbait dituela ondoriozta daiteke. Literatur berbaldiaren eta berbaldi arruntaren arteko diferentzia hauxe omen da, R. Ohmann teorialariaren esanetan: Literaturako berbaldiak ekintza ilokutibo arrunten eragina deuseztatu duten diskurtsoak dira, haietan ekintza ilokutiboa “moldatua” da eta haien arauak zintzilik eta kolokan geratzen dira. Mintzaira ekintza edo berbaldi literarioek ez dute, berbaldi arruntek duten pisu sozialik, insti tuzioen eraginen ondorioetatik at dira. Hau da, egile batek, kontalari batek esaten duenean, “Hemen dago gizona. Paper/ honetan dago. Nago” (G. Aresti, Harri eta herri), hitz egiten ari da ekintza ilokutiboa egingo balu bezala, baina esaldiak ez ditu betetzen “berbaldi” arruntaren inguruko egoerak jarritako neurriak. 1) puntua beteko du esaldiak, baina Arestiren bertsoan agertzen den “Hemen” hori zein “hemen” da?; zein “paper”?, nor dago “orain” hemen?... Literatur berbaldiak edo mintzaira ekintzak, berez, ezaugarri bi ditu pragmatikaren aldetik, 1) literatura “berbaldiak” ez du indar ilokutiborik, ekintza ilokutiboak gertatzen diren egoera baldintzetatik kanpo egiten den diskurtsoa da literarioa; 2) egoera normaletan agertuko liratekeen indar ilokutiboen faltaz agertzen dira esaldi literarioak, esaldi horiek “mimetikoak” dira, egoera arruntetan gertatzen diren esaldien antzekoak dira, “berbaldi” arrunten “imitatzaileak” dira, baina haien indar ilokutiboa ahuldurik dago. Ekintza ilokutiboa irudizkoa da literaturako “berbaldian”. Noski, horrek guztiak ez du literaturaren izaeraren joera propedeutikoa besterik adierazten; haren izaera eta definizioa bilatzea da auzia. Beste kontu bat da, horren aplikazioa.

7.- Harreraren estetika eta literaturaren zientzia enpirikoa. Harreraren esteti karen barnean, literariotasuna definitzeko orduan, ezinbestekoa da irakurleen iritzia kontuan hartzea. Literatura da, beraz, gizatalde batek literatura gisa onartzen duena, betiere, literatura lanak giza taldearen barnean diren konbentzio estetiko eta sinboliko batzuk onartzen eta sendotzen dituen neurrian. Harreraren estetikak ira kurlearen papera indartzen du literaturaren definizioaren barnean. Jada ez du idaz learen borondateak definituko literatura, hark lan bat asmo literarioez idazten due lako. Ez dute definituko testuaren barnean agertzen diren zenbait ezaugarrik. Komunitate barnean duen harrerak bihurtuko du testu bat literario edo ez. Kritika alor honen barnean hainbat tendentzia daude. Alde batetik, “literatura da, hartaz literario gisa hitz eginez, guk definitzen duguna” esaten duena. Era oso sinple batez adierazia dago, baina literatura gizataldearen definizioz sortuko litzateke. Baina gauza ez da hain sinplea. Gizarteak baditu iritzi sozial batzuk, “balentziak” deitzen direnak, eta badira “balentzia sinbolikoak” eta “balentzia arruntak”. Testu batek “balentzia sinboliko” horiek lantzen baditu eta gizartearen barnean balio sinboliko ak harrotzen baditu (indartzen eta era berean kritikatzen, onartzen eta aldatzen), literatur testua literariotzat hartuko da. “Balentzia sinbolikoak” landu ordez, “balentzia arruntak” lantzen baditu, testua ez da literariotzat hartuko. Gerora ikusi ko denez, iritzi sozial sinboliko horiek ez dira beti finkoak, aldagarriak dira, eta, beraz, literaturaren definizioa bera aldakorra izan daiteke gizarte baten barnean (propagandaren eta simulakroaren eraginaz hitz ez egitearren). Beste zenbait kriti karik defendatzen dute “gizartearen konbentzio estetikoek” definitzen dutela zer den literatura eta zer ez. Beraz, gizartearen oniritziak bihurtuko du testua literatura. Beste ikertzaile batzuen iritziz, oniritzi hori ez du testuaren garaiko gizarteak ema ten, geroko belaunaldiek emango diote testuari oniritzia, eta denbora gainditzen duen neurrian izango da literatura testu bat.

8.- Teoria sistemikoak Tel Aviveko Unibertsitatearen inguruan moldatu den teoria horren arabera, literatura sistema bat da, beste sistema kultural eta sozialen menpe dagoena, eta haiek bezala funtzionatzen duena, indar sozialen interes batzuen eta besteen menpe, alegia. Teoria sistemiko batentzat literariotasuna ez datza testuan, sistema sozialak martxan jartzen dituen prozesuen arabera definitzen da. Prozesu hori, gizartearen irizpidearen prozesua ez da finkoa, aldagarria da, eta interes batzuen eta besteen agerpen eta desagerpenean finkatzen da. Literaturaren kontzeptua ez da mugiezina, aldatu egiten da gizartearen barnean diren indar ekonomikoen, industrialen arabera. Baina arazo ekonomikoek literaturaren egoera baldintzatzen badute ere, ez dira haren moldapenean agertzen diren indar bakarrak. Adibidez, itzulpenaren gaiak ere moldatzen du literariotasunaren kontzeptua, edo idazleen ikuspegien artean sortzen diren eztabaidak. Azken batean, literatura sistema kulturala da, eta beste sistema kulturaletan (zinema, telebista, arteak) agertzen diren tentsio eta lege berek definitzen dute. Teoria sistemikoen artean, Jakobsonen sistema: Igorlea, Mezua, Hartzailea, Ingurunea, Bidea, Kodea, aldatu egin da eta beste era honetara hedatu da: Produktorea, Produktua, Kontsumitzailea, Instituzioa, Merkatua, Errepertorioa. Horrek guztiak merkataritzaz hitz egiten du, garbi da, eta, neurri batean, merkataritzak garrantzia du literaturaren definizioaren orduan, baina neurri berean merkataritzari egiten zaion kritikak ere bai. Joera horiek beste eragin batzuk ere badituzte: kanonizazioa adibidez; saldu, beharbada, idazle ezagun eta kanonizatuek gehiago saltzen dute, eta era berean, bidea zailtzen zaie hasi berriei, argitaletxeen kontzentrazioa gertatzen da, neurri batean, espezializazioa, idazleen profesionaltasunerako bideak zabaltzen dira.

[J. K.]

B IBLIOGRAFIA

A GUIAR E S ILVA , V.M.: Teoría de la literatura , Gredos, Madrid, 1975.

I GLESIAS S ANTOS , M.I.: Teoría de los polisistemas , Arco, Madrid, 1999.

L EVIN , S. R.: “Consideraciones sobre qué tipo de acto de habla es un poema”, i n M AYORAL , J.A.: Pragmática de la comunicación literaria , Arco, Madrid, 1999 . M AYORAL , J.A.: Estética de la recepción . Arco, Madrid, 1966 . M AYORAL J.A.: Pragmática de la comunicación literaria , Arco, Madrid, 1999 . O HMANN ; R.: “Los actos de habla y la definición de literatura”, in M AYORAL , J.A. :

Pragmática de la comunicación literaria, Arco, Madrid, 1999.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: literatura
     fr: littérature
     en: literature

 
LITERATURA ETA ARTEAK

Literaturaren eta gainerako arteen arteko loturak oso estuak izan dira eta oso eztabaidatuak XIX. mendeaz geroztik. Arte plastikoen (arkitektura, pintura, eskultu ra) eta akustikoen (musika eta literatura) arteko lotura Literatura Kritikarentzat haus narketa gai agortezina izan da. Erromantikoentzat, F. W. J. Schellingentzat nahiz F Hegelentzat, poesia artearen espresiobiderik garaiena zen, espresiobide musikala ren eta irudimen sorkuntzaren arteko oreka lortzen baitzuen. Erromantizismoan hasi zen, era berean, literaturaren eta pinturaren arteko eragina. Harrezkero, sinestesiak bide direla, arteen arteko eraginen espresioak indar handia lortu zuen sinbolismo an.

1.- Arte plastikoak eta literatura. A. Hauser-i ( Historia social de la literatura y el arte, 1961) jarraituz, esan daiteke arte plastikoek, arkitekturak eta pinturak eragin zabala izan dutela literatur teorizazioan nahiz sorkuntzan. Alde batetik, haien hizte giaz eta kontzeptuez baliatu izan da sarritan literatura, estiloak eta epe kronologi koak izendatzeko; esate baterako, literaturak arkitekturaren historian garaturiko hiz tegia bereganatu du, eta idazleek “barroko”, “errealista” edota “neoklasiko” hitzez kalifikatu dituzte euren obrak, edota kritikariek nomenklatura horren arabera sailka tu dituzte mugimendu edo estilo literarioak. Bestetik, eta sorkuntzaren arloan, aban goardien garaian, poeta parnasianistek eta sinbolistek, arkitekturatik zein eskultu ratik harturiko hitzak eta adierazteko moldeak erabili dituzte, “poemaren forma eskultorikoa” bezalako kontzeptuak bereganatuz. G. Apollinairek, esaterako, kali gramak sortu zituen, poesia eta pintura modu grafikoan elkartuz. Sinbolismoan olerkiaren eta musikaren arteko ezkontza ikertu zuten poetek, abangoardietan poe sia eta arte plastikoen artekoa ikertu zuten bereziki. Poemak bere itxura grafikoan irudi bat iradoki edo irudikatu nahi du, orrialdean ikusten denak zerbaiten antza duelarik; hala, arte plastikoetatik mailegaturiko teknikez sorturiko genero abangoar distak izan ziren kaligramez gain, collage ak, patchwork ak, pastiche ak, eta abar. Abangoardia surrealistaren baitan irrazionaltasuna eta sorkuntza “automatikoa” eta aldez aurretiko irizpiderik gabea aldarrikatu bazen ere, literaturaren nahiz pintura ren sorreran beti zegoen egitura ardura bat. Baina bide horretatik joz, eta pentsaki zuna baino sakonago dagoen errealitatea adierazi nahiz, surrealistek honelako espresio bideak erabiliko dituzte: idazkera automatikoa, ametsen transkripzioa, collage a, patu objektiboa, harrigarria eta egunerokotasuna biltzeko asmoa. Surrealismoak askotariko objektuak hainbat girotan biltzea eta lotura bereziz irudi berriak sortu nahi ditu. Lautréamonten hitzetan emaniko surrealismoaren definizioa ren arabera: “Surrealismoa ebaketa mahian guardasolak eta josteko makinak egin duten topaketa da”. Lotura arraro horien bidez, errealitate harrigarriak topatu nahi izan zituzten mugimendu horretako partaideek. Bestalde, “Poesia konkretua” deitu riko poesian ere pinturarekiko lotura ikertu da berriro, Brasilen eta, geroztik Europan egin diren saiakeren bidez. Poemak collage a izan nahi du, testuaren espazio grafi koan ideogramak, collage ak, marrazkiak, fotografia eta hitza batera aurkeztuz.

2. Literaturak musikarekin duen harremanaren nagusitasuna nabarmendu izan da gehienik literaturan. Tradizioz poesia musikari lotua egon bada kantuaren bitar tez, antzertiak eta musikak nahiz kantuak oso antzinatik egin dute elkarlana teatro klasikoan eta Erdi Arokoan, eta, besteak beste, operan. XIX. eta XX. mendeetan zehar, musikagile handiak idazlan literario ezagunetan oinarritu ziren operak sortzerakoan ( Carmen, Otelo, Falstaff, Romeo y Julieta) nahiz lankidetzan aritu ziren libretto egi leekin, esate baterako C. Debussy M. Maeterlinck-ekin Peleas et Melisande (1902) osatzeko.

P. Verlainek korrespondentzien teoriaren bidez, sinbolismoaren garaian poesiaren eta musikaren arteko elkarreragina poesiaren teorizazio eta sorkuntzaren lehen planora erakarri zuen. Verlainek poesiaren eta musikaren arteko loturan sinesten zuen; haren ustetan, hitzetan bazegoen alde konkretu eta mugatu bat, esanahiak ematen zuena hain zuzen ere, baina bestetik alde espirituala ere bazuen, hitzaren soinuak sortzen zuena, eta idealtasunera heltzeko, errealitatearen alde ezkutu eta misteriotsua lortzeko, beharrezkoa zen aliterazioaren bidezko musikaz zipriztintzea poema. Berez, Art Poetique (1874) izeneko poeman azaldu zuen Verlainek bere ikuspuntua:

“De la musique avant toute chose , Et pour cela prefère l’Impair , Plus vague et plus solubre dans l’ai r Sans rien celui qui pèse ou qui pose.

Hona hemen erritmoaren eta aliterazio jokoaren garrantziaren lekuko, Verlaine beraren Chanson d’automne poema:

“Les sanglots longs des violons de l’automne blessent mon coeur d’une langueur monotone.”

[Udazkeneko biolinen zotin luzeek soraiotasun monotono batez zauritzen dida te bihotza]

Verlaineren poesiak sorturiko eskola sinbolistaren eraginez, hitzaren musikari bereziki ohartzen zaion poesia modernoa sortu zen, logika osoz metrikari garrantzi handia eman ziona eta haren berriztapena ekarri zuena. Euskal literaturan, arteen eta literaturaren arteko lotura hainbatetan agertu da. Euskal postsinbolistek, Lizardik eta Lauaxetak batez ere, arreta handia jarri zuten musikaren eta poesiaren arteko zubiak egiteko, eta orokorrean kolore nahiz argi eta gainerako sentimen plas tiko eta sentsorialekiko sentiberatasuna ekarri zuten indar berriz euskal poesiara. Lizardiren kasuan, pinturaren eta bereziki inpresionismoaren eraginaz hitz egin izan dute kritikariek.

XX. mendeko abangoardia mugimenduek arte plastiko guztietan izan zuten era gina, hala pinturan edo eskulturan, nola literaturan edo zinemagintzan. futurismoak, espresionismoak, kubismoak, dadaismoak, surrealismoak… aldi bereko sorkuntza eta garapena izan zuten arteetan eta literaturan, elkarri eraginez zihardutelarik. Literatur emaitza ederra ekarri zuten mugimendu literario gorien eraginak berantia rrak dira euskal literaturan; XX. mendearen bigarren zatian, Abangoardia artistiko en lehen zantzuen lekuko diren B. Gandiagaren ( Hiru gizon bakarka ) edo X. Leteren ( Bigarren poema liburua ) liburuen ostean, J.A. Artzeren poesia da aipagarri arlo horretan, batez ere bere lehen liburuan, Isturitzetik Tolosan barru n (1968), arteen elkarreraginaz baliatu baitzen, irudiak, collage ak, musikak toki handia hartu baitzu ten liburuaren eraketan. Liburuarekin batera disko txikia zabaldu zuen idazleak, arteen arteko lotura etengabea azpimarratzeko asmoz.

Geroztik, pinturaren eta literaturaren arteko lotura abstraktuen aldetik joan dira beste poema liburu batzuk, besteak beste, Imanol Irigoienen Argiaren barne-dis tantziak (1989) eta A. Iturbideren (Eskaileraren bi aldeak (1986) Itzulbidea (1992), Gelak eta zelaiak (1994) liburuek argiaren eta pinturaren gaiak garatu dituzte. Bestalde, musika garaikidearen eragina nabarmena da idazle gazteetan, bereziki Harkaitz Canoren Beluna Jazz (1996).

3. Zinemagintza eta literatura. Zinematografia, gainerako arteen bildumatzat jotzen da; beregan ditu pintura, antzezpena, musika, eskultura, arkitektura, dantza eta, nola ez, literatura. Hasiera batean, irudien bidez kontaturiko istorio hutsa zen; hurrena, musika eta ahotsa sartzen joan zen, eta gero eta baliabide tekniko gehia go bereganatzen joan da.

Zinemak literaturarekin loturarik estuena nobela eta antzertia generoen bidez izan du bereziki; izan ere, kontaketa bat garatzen baitu, hots, narrazio bat hasi eta burutzen, eta pertsonaien antzezpenak baitu indarrik handiena film gehienetan. Narrazio bat egiten da irudien bidez, eta elkarrizketak eta keinuak dira antzezpe naren baliabideak; antzokiak mugarik ez du, eta narrazioan irudiaren lagungarri dira musika eta, batzuetan, kontalari baten hitza. Zinema narratibaren adar bat denez, literatura era narratiboek zeresan handia izan dute zinemaren sorreran.

Zinema, sarri, nobela idatzien kontakizunez baliatu da; gainera, gidoigileak, askotan, idazle ospetsuak izan dira, hala nola, W. Faulkner nobelagile iparrameri karra, eta gurean, gidoigile ibili dira K. Izagirre ( Off-eko maitasuna ) edo A. Lertxundi ( Kareletik ). Nobelez aparte, beste zenbait testu literario mota ere erabili izan ditu zinemak, bereziki antzerti argumentu egokituak edota testuak bere horretan erabili izan dira gidoi zinematografiko bilakatuz.

Zinemak sarritan literatur gaiak eta nobelen argumentuak erabili ditu filmetan, baina alderantziz ere zinematik harturiko zenbait teknika berri erabili izan dira narra tiban, eta teknikarekin batera zine hiztegia ere heldu da narratiba literariora. Eragin teknikoen artean aipatu ohi dira kontrapuntua, kontakizuna zatikatzea eta txandatze, kontaketa paraleloak egitea, denboraren linealtasuna apurtzea, flash-back edo flash forward , (kontakizunean edo denboran atzera eta aurrera egitea), funditu beltza: bat-bateko bukaera, kronologia nahasketak, e. a. Horietariko zenbait teknika zine ma sortu aurretik agertu ziren narratiban, baina finkatu den terminologia zinematik hedaturikoa da. Zinema agertu eta gero, literatura sorkuntza ere ez da lehengoa bera: nobela, ipuin, poema eta antzezlan askotan nabaritzen dira gaur egun zine maren eraginak.

Zineak eleberrigintzan izandako eraginaren lekuko dira XX. mendean zehar gaiaren nahiz teknikaren arloko maileguak. Hala, teknikaren arloan zinemaren eraginaren lekuko dira Iparramerikatako W. Faulkner eta J. Dos Passosen eta E. Hemingwayren liburuak, eta Europan bai M. Proust eta bai J. Joyceren obrak. Gurean, R. Saizarbitoriaren 100 metro nobelan nabariak dira zinema tekniken joerak narratibari aplikaturik; A. Lertxundiren Tobacco Days, Kapitain Frakasa, Hamaseigarrenean aidanez eleberrietan ere bai; eta, poesiara etorrita, zinemaren eragina, bai Lauaxetarengan, bai J.M. Lekuonaren Ilargiaren eskolan liburuan “Oihu ilunak espiralean” poeman I. Bergmanen Oihuak eta xuxurlak (1972) filmaren oihartzun zuzenak aurki daitezke. Azkenik, euskal abangoardiazaleetan, hala nola,

B. Atxagaren eta J. Sarrionandiaren lehen liburuetan, agertu ziren harreman zuze nekoak, eta XX. mende amaierako idazle berri ia guztietan aurki daitezke errefe rentziak.

[J. K.]

Ikus, halaber, A BANGOARDIA , S INBOLISMO , S URREALISMO .

B IBLIOGRAFIA

TORRE G. DE : Historia de las literaturas de vanguardia , Guadarrama, Madrid, 1974. H AUSER , A.: Historia social de la literatura y el arte , Guadarrama, Madrid, 1989.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: arte y literatura
 fr: arts et littérature
 en: art and litterature

 
LITERATURA ERKATUA

Literaturari buruzko ikaskuntzen barrutian, bere azter eremua nazioaren mugez gainetik zabaltzen duen diziplinari esaten zaio literatura erkatua. Nazioz gaindikoak diren egitura diakronikoak ikertzeko, azaltzeko eta ordenatzeko eginkizuna du. Dena den, bere ikerketa literarioak nazioz gaindikoak izate horrek nolabait mugatzen badu ere, gainerakoan, ezer gutxi gehiagok zedarritzen du; izan ere, praktikan, literatura erkatua deiturak ikaskuntza modu eta arazo modu desberdin samarrak barneratu ditu. Horrela, ahozko literaturari buruzko ikaskuntzekin lotu da, bereziki gai herritarrekin eta gai horien migrazioarekin, dela herri batetik bestera, dela literatura landuarekin harremanean... Hala ere, literatura erkatua izendapenak ez dirudi egokiena ahozko literaturari buruzko ikaskuntzok izendatzeko. Egokiagoak dirudite jaso dituen beste erabilera batzuk, dela konparatista frantsesengan aurkitzen dena, dela literatura unibertsalarekin edo orokorrarekin parekatzen due narena. Azken bi adierok literatura erkatuak XX. mendean barrena egindako histo riari oso loturik daude, baina lehenago hasten denez literatura erkatuaren historia, irizpide kronologikoari lotuz, XX. mendera heltzean azalduko dira bi adiera horien arteko aldeak.

Frantzia dutelarik lurralderik emankorren, kritika erromantikoak bultzatuta jaioko dira literatura erkatuari buruzko ikaskuntza modernoak XIX. mendearen lehen hamarkadetan. Kritika erromantikoak bi gertaera uzten ditu agerian; bata da litera tura modernoak askotarikoak direla; bestea, berriz, erromantizismoa heldu arte indarrean egon den Poetika bateratu eta absolutua amaitu dela. Kritika erromanti koak erakutsitakoa nabarmena da diziplina berriaren lehen urratsetan; izan ere, bi kezka nagusitzen dira lehen urrats horietan: batetik, literaturaren batasuna berriro moldatu nahia (Poetika tradizionalaren eredu bateratua baztertzeak sorrarazitako kezka, jakina); bestetik, nazioz nazio agertzen diren harremanak aztertu nahia.

Mendearen erdi ingurutik aurrera, norabide aldaketa nabarmena atzematen da literatura erkatuaz diharduten ikaskuntzetan: joera positibista nagusitzen da. Posi tibismoa, datuak, gertaera hautemangarriak liluratzen du; zientzia zehatzen aplikazio orokorrak fede mugagabea eragiten dio. Testuinguru honetan, kausengatik erabat arduraturik, literatura nola sortzen eta aldatzen den bihurtuko da historia literarioaren ardatz. Batik bat zientzia biologikoak oinarri hartuz, izaki bizidun baten pareko jotzen da literatura oro: gizarte zoru batean sustraiak barneratuz eta nazioak emandako berezitasunaren eramaile izanaz, jaio, hazi eta hil edo bilakatu egiten da. Ikuspegi horri jarraituz, nazio bateko literatura aldaera biologiko bat zen, literatura unibertsaleko azpisail bat eta ildo honen barnean konparatistaren eginkizuna azpisail horien arteko harremanak azaltzea zen: elkarrenganako ongarriztatzeak eta azpisail horiek uztartzen dituen beste txerto batzuk argitzea. Horra hor herri baten literaturak ezagut ditzakeen hazkunde, aldaketa, hibridazio eta abarren kausa.

Konparatista frantsesen eredua nagusitzen da XIX. mendearen bukaeratik II. Mundu Gerraren ondorenera arte. F. Baldensperger buru duelarik, Revue de littéra ture comparée topaleku duen eskola nabarmentzen da, hain zuzen ere. Konparatista frantseson ikerketen artean bada alderik, baina, atzeman daiteke oinarri komunik ere: guztiek literatura nazionalak dituzte abiapuntu. Literatura nazio nalen nagusitasunetik eta beren arteko loturetatik abiatuz, barruti nazional bateko eta besteko idazlanen arteko eragin fenomenoak, transmisio fenomenoak, komuni kazio fenomenoak azpimarratzen dituzte. Adierazgarrienak eraginen ikaskuntzak dira: idazle baten eragina beste idazle batengan. Praktikan, ordea, zaila zen A testu eta B testuen azterketara mugatzea, eta, berez, ez ziren mugatu. Transmisio fakto rea, esaterako, aztergune izan zuten. Historia literarioaren barrutian ari zirelarik, oztopoen eta distantzien gainetik A nola iritsi zen B-ra ikertu beharra zegoen. Hau da, hirugarrena, bitartekaria, gogoan hartu beharra zegoen: itzultzailea, kritikaria, aldizkaria, zirkuluak... Norbaitek edo zerbaitek, hainbat bide bitarteko, A testutik B testura igarotzea zilegi egiten du: A testua argitaratuz, A testua itzuliz... Bitartekariak dira. Konparatistak bitartekaria ezagutu behar du.

Konparatista frantsesek literatura erkatuari ematen dioten adiera Van Tieghem en hitzetan muga daiteke: bi literatura edo gehiagoren arteko harremanen azterketa.

Literatura erkatuaren maila horretan eginiko ikaskuntzak ezagutza orokorrago baterako bidetzat jotzen ditu Van Tieghemek, literatura orokorra deitzen duen alo rreko ikaskuntzetarako, hain zuzen ere. Literatura orokorra aldi berean zenbait lite raturatakoak diren gertaera literarioez arduratzen da. Generoak, eskolak, estiloak, aldiak, mugimenduak eta abar gertaera horietan oinarritzen dira. Adibide batera joaz argitzen zituen azterketa alorrak: La Nouvelle Heloïse ulertzeko hiru testuingu ru ematen zituen. Bata, literatura nazionalarena: J.J. Rousseauren La Nouvelle Heloïse ri zegokion lekua XVIII. mendeko eleberri frantsesean. Bigarrena, literatura erkatuarena: S. Richardsonen eragina Rousseaurengan. Hirugarrena, literatura oro korrarena: eleberri sentimentala Europan Richardson eta Rousseauren eraginaz gero.

Literatura erkatuaren hirugarren adierak Van Tieghemek literatura orokorrari egotzi zion alorrarekin bat egiten du. Literatura erkatuaren esparruari literatura bere osotasunean aztertzea dagokio: literatura orokorra, mundu mailakoa, unibertsala. Izendapenek badute anbiguotasunik, baina, izendapenak izendapen, literatura erkatuaren hirugarren adiera horrek literatura orokorraren edo unibertsalaren esparruak besarkatzen ditu; izan ere, literatura osotasun gisa ulertuz, hizkuntz mailako desberdintasunei jaramonik egin gabe, literaturaren ibilbidea aztertzea du jomuga. Batik bat barruti honetan kokatu dira konparatista amerikarrak; bigarren adierarenean, berriz, konparatista frantsesak.

[A. T.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

 
LITERATURA NAZIONAL

Nazio eratu bakoitzean sorturiko idazleen literatur produkzioa unitate deskripti bo gisa hartzearen emaitza da literatura nazionala. Bereziki XIX. mendean garaturi ko kontzeptu horren arabera, sailkapen irizpide gisa hartzen da egileen jatorria edo nazionalitatea, nahiz eta literaturak egitura sozio-politikoekin izan dezakeen harre mana eta eragin-trukea teorialariek oso zalantzan jartzen duten faktorea den eta XX. mendean zehar literatura nazionalaren kontzeptua aldatuz eta garaietara egokituz joan den.

Literatura eta gizarte egituren arteko eraginaren ikuspuntua errotik aldatu zen

XIX.
mendean, literatura nazionalak sorturiko garaian. Ordura arte, literaturaren his toriaren ikuspuntuan bi sail bereizten ziren orokorrean mendebalde osoan: Literatura klasikoa, batetik, eta entretenimenduzkoa, bestetik. Horren ondorioz, Antzinateko idazle klasikoen ezagutzak pertsonaren gizarte aginpidea eta jakintza morala era kusten zuen, eta, era berean, klase bereizgarria ere izaten zen. Antzertia, berriz, bur gesiak garatu zuen, eta gero herri maila apalagoetara ireki zen; Eleberria, aldiz, masen hedabide gisa aurrerabidea eginez joan zen mendez mende, XIX. mendeko aldaketa sozial eta teknikoek haren nagusitasuna ekarri zuten arte, XIX. mendean masa eskolatua ugaltzearekin eta eskolaratzearekin, demokratizazioaren ondorioz.
XIX.
mendean Ingalaterran, inperio kolonialak ekarritako garapen sozial eta ekonomikoaren testuinguruan, beren lurraldean sorturiko literaturaren emaitzarik gailenenak erabiltzen hasi ziren herriaren kohesio eragiletzat eta nazio harrotasu nerako ziotzat. Ingalaterran sortu ziren literatura modernoko lehen unibertsitate katedrak eta nekerik gabe identifikatu zen W. Shakespeareren obra literatura inge leseko figura gailentzat. Ingalaterran eman zitzaion hasiera Europako mendebalde ko fenomeno sozio-politiko nazionalista bihurtu zenari eta “iragan literarioaren nazionalizazioa” gertatu zen. Jarraibide berari lotu zitzaizkion berehala Alemania, Espainia, Frantzia eta Italia.

Literatura nazionalaren kontzeptuaren garapena hobeki azaltzeko, eskolaratzearen ondorioz literatura irakasgai bihurtzea eta nazio bakoitzeko literaturaren historia eta garapen autonomoa finkatzea gehitu behar zaio mugimendu nazionalista horri. Bestalde, XX. mendean estatu eta nazio identifikazioaren aldentzearen ondorioz, literatura nazionalaren kontzeptua ere aldatu da apurka-apurka, eta deskripzio unitate gisa hobetsi da, halako hizkuntza batean garaturiko literatur obra edo, bestelako irizpideetan oinarrituz, literatura nazionala izateko behar duelarik halako idazle multzo eta obra produkzio garrantzitsua sortzea, sistema editoriala eta eskola iza-tea, ingurune kultural batean hegemonikoa izatea, obra beste hizkuntzetara kanporatzea, eta abar.

[L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: literatura nacional
     fr: littérature nationale
     en: national literature

 
LITERATURAREN HISTORIA

Literatura aztergai duen jakintza alorra da, eta xede horretara hurbiltzean hartzen duen ikusgune historikoak bereizten du literaturari buruzko gainerako ikas ketetatik. Baina ez dago erabateko adostasunik literatur gertaera arakatzen duten diziplinen arteko mugak jartzerakoan, ezta beren arteko harremanak ezartzerakoan ere. Argitasun bila R. Welleken banaketara joz gero, joko-eremu bat izenda dakie ke literatur teoriari, kritikari eta historiari. Hiru diziplina horien argitan, honako egin kizun hau bereganatzen du historiak: idazlana, diakroniaren ardatzean kokatuz, prozesu historiko baten osagai gisa aurkeztekoa. Haatik, hiru arlo nagusi horietako bakoitzak hartzen duen ikusgunea mugarri izanik ere, ez dute beren bidea bakarka egiterik: historiak kritikaren eta teoriaren aurkikuntzen beharra du. Ez dago literatu raren historiarik egiterik, kritikak ez badu literatur idazlan konkretua aztertzen eta teoriak ez baditu ematen literaturari buruzko printzipioak eta aztertzeko irizpideak. Prozesu dialektikoa bide, teoria-praktikak elkarri hertsiki loturik daude eta kritika-his toriek teoria beharrezko duten bezala, ez dago eraikitzerik teoriarik kritika-historien ekarririk gabe.

XIX. mende historizistaren ondotik, XX. mendean zehar zalantzaren harrak jo zuen literaturaren historia. Egun, literaturaren historia egitea planteatzeak funts-funtsezko ak diren arazoak aurkezten ditu, krisi horren eragile direnak.

Literaturaren historiaren esparrua osatzen duten bildumek ez zuten zentzu his torikorik erakutsi XVIII. mendera arte, XIX. mendeak, jakina denez, ikerketa histori ko ororen garapena ezagutu zuen, historiaren loraldiaren garaia da eta hauen bar nean baita literaturarena ere. Mende horrek ideien alorrean emandako fruituak oinarri hartuz egin ziren literaturaren historiak, baina oinarri horiek ez dute asebete gaurko literaturaren aztertzailea. Ase gabe jarraitzen du, eta, ondorioz, birplantea mendutan murgildurik. Proposamen berriak hiru multzo handitan sailka daitezke: batetik, beste diziplina baten –historia orokorra eta soziologia– menpe edo irentsi rik dakusatenak; bestetik, literaturaren historia deuseztatzea eskatzen dutenak; eta, azkenik, metodo berezi bat, bere-berea, berari bakarrik legokiokeena ikertzen saiatzen ari direnak. Hain jarrera kontrajarrien indar sortzailea literatur teoria mailan dago, literaturari berari buruzko ikuspegian, literatur mintzairaren izaeraren edo lite raturari egotzitako eginkizunaren gainean egindako era bateko eta besteko gogoe ten ondorio da.

Marxismoari zor zaio eraginik handiena literaturaren historia indar ekonomiko eta sozialen islatzat jotzean. Literatura ideologia bihurtzen da, kontzientzia eta klase ideologiaren adierazpen. Ez dago marxismoan pentsamendu modu bakar eta laua; besteak beste, badira arte sorkuntzaren berezitasunaz oharturiko teorialariak (Trostki eta, zeresanik ez, G. Lukács eta honen jarraitzaile L. Goldmann) edota artea azpiegituraren islaz harantz errealitatearen aurkikuntza eta transformazioa ere badela aldarrikatu dutenak, literatura eta azpiegituraren artean harreman zuzen, kausazko eta mekanikoak ezartzeari muzin egin eta zeharkakoak eta baita urrunak ere onartu dituztenak. Baina, azkenean, modu batean edo bestean “errealitatearen isla”ren pisua nagusituz, planteamendu soziologikoetara erabat makurtu dira.

Literaturaren historia eta historia orokorra topagunerik gabeko esparrutzat jotzea, historia orokor horren eragin oro ukatzea zentzugabekeria dirudien arren, begi-bista koa da literatur idazlana gizartetik azaltzen duen jarrera horrek idazlanaren banako tasuna eta adierazpen berezi den aldetik lortutako balioa ez duela erakusten. Eta adierazpen berezi moduan ikuste horixe izan da, hain zuzen ere, literaturaren historia historia orokorraren alorretik askatu beharraren oinarria, azalpen soziologikoen deter minismoaren aurkako akuilua, literaturaren barne historia egin nahi izateko arrazoia.

Nolanahi ere, berezitasunaren aitorpenean dago beste bi jarrera nagusiak banatuko dituen gakoa, literaturaren historiaren auzirik larriena: “Egin ote daiteke literaturaren historiarik?” galderak sortutako harraren eraginpean, historia eta literatu ra uztargarri ala uztar ezin diren erabakitzea bihurtzen da aurkakotasunaren arrazoia. Budapesten 1931 urtean literaturaren historiari eskaini zitzaion Lehen Kongresuan azaleratu zen argi eta garbi historiaren eta literaturaren arteko gatazka. Funtsean, lite ratur gertaeraren izaerak sorturikoa da, historiarekin daukan harreman itxuraz para doxikoak eragindakoa: historian kokatzen den jazoera izanik ere, historiari kontrajarri egiten zaio, aldi berean.

Literatur gertaerari buruzko gogoetaren ondorioz, zenbait aztertzailerentzat ezin eraiki daiteke literaturaren historiarik; besteak beste, W. P. Ker-en iritziz, literatur idaz lanak betikotasunaren errainukoak dira, eta ez dute historiarik. T. S. Elliotentzat ere arte lanak ez du lehenaldirik. Homeroz geroztikako Europako literatura osoa aldibere kotasunaren ardatzak ezarritako ordenan eratzen da. B. Crocerentzat arte lanak baka rrak eta banakoak dira eta ez dago jarraipenik beren artean. Gehienez monografia txiki batzuk, saiakera kritiko batzuk egin daitezke, eta, norbait ordenaz arduratuko balitz, bere esku utzi ahal izango litzateke erabaki ahalmena. Luza daitekeen zerren da baten erakuskari dira adituon iritziak. Literatur gertaera gertaera ahistorikotzat atzematen duen literatur teoria oinarri, produktu literarioan bere alderdi literarioa azpimarratzen dute soil-soilik; paradoxaren beste aldean kokaturikoek, berriz, ger taera historikoarenean kokaturikoek, alegia, produktu historikoaren alderdian errepa ratzen dute batik bat, eta, jakina, ikuspuntu horretatik aztertzen. O. Taccaren hitzetan esanda, batzuen norabidea literatura bere historian azaltzea da, besteena, berriz, lite ratura historian erakustekoa. Lehenbizikoek ez dute historiarik egin, bigarrenek ez dute hartu artea mintzagai. Literaturaren historiarik gehienak saiakera kritikoen bildu mak dira edo zibilizazioaren historiak.

Dena dela, literatura-historia binomioak sortutako auziari bere erdigunetik heldu dion joerarik ere izan da, hau da, literatur gertaera bere berezitasunak jasoz dia kroniaren ardatzean lekutu behar dela aldarrikatu duen eskolarik ez da falta izan: errusiar formalistak, esate baterako. Ikuspegiak bereziko ditu literaturaren historia historia orokorraren edo soziologiaren mendetasunera eraman dutenengandik. Haiek dira, bereziki literarioa ez den historia arbuiatu ondoren, literatura bere bila kaeran hausnartzeko lehen urrats erabakigarria eman dutenak. Literatur mintzaira ren berezitasunaz eta formaren kontzeptuaz eginiko gogoeta bera da literaturaren historiaren premia erakusten diena. V. Sklovskiren ustez, balio artistikoa urruntzea ren kualitateari zor zaio. Literaturak errealitatea birsortzen du eta, hizkuntza mailan eginkizun hori ohiko hizkuntz erabileretatik urrunduz gauzatzen du, dinamika litera rioan une konkretu batean nagusi diren arte arauetatik urrunduz. Literaturak alda keta eskatzen du orden literario baten barnean. Literatur konbentzioek, automatiza zio prozesua edo higadura bitarteko, beren indar estetikoa galtzen dute, ordezka ditzaten eskatuz, dagokien eginkizuna berreskuratzeko. Hau da, garai batean arte prozedura eraginkorrak zirenak, erabilera bera dela bide, ezagun, arrunt, ohiko, automatiko bihurtzen dira, eta zaharkitua gelditu dena forma berriak ordezkatzen du. Ondorioz, literaturaren historia bilakaera autonomo eta hertsi baten emaitza da, estiloen katea eratzen du, eta forma berria dakarten idazlan haiek izango ditu osa gai. Berrikuntza bihurtu zen balio irizpide bakarra.

Errusiar formalismoak R.Jakobsonen irakaskuntzaren bidez izan zuen jarraipe na Pragako Zirkulu Linguistikoan. Estrukturalismo txekiarrean, J. Mukarovskik litera tur kritika eta historia ez zituen elkarlanean ikusten; izan ere, ebaluazio estetikoa egitea dagokio kritikari; historiari, aldiz, berrikuntza neurtzea. Literatur idazlanak aurreko aldiko egitura bere horretan uzten ala berregituratzen duen antzematea da literaturaren historiarentzat irizpide bakarra.

Errusiar formalismoaren eta estrukturalismo txekiarraren emaitzak epaitzean, ez bilakaerari emaniko tratamenduak, ezta berrikuntza maila literaturaren historia erai kitzeko irizpide bakartzat erabiltzeak ere, ase ditu zenbait aztertzaile, R. Wellek tar teko. Aristotelesek Poetika n erakutsi zuen ikuspegi biologikoaren jarraikortasuna hautsi, eta ikuspegi dialektiko hegeliarrera jo zuten formalistek bilakaera planteatzean: aldaketa dialektikoa, forma zaharra berriak ordezkatzen zuen, eta berriro aldaketa gertatzen zen. Baina, oinarrizko galdera, aldaketaren norabideare na, hain zuzen ere, erantzunik gabe gelditzen da. R. Wellekentzat ez da egia bila kaerak beti kontrako norabidea hartzen duenik: idazlana ezin izan daiteke beti bere lehenaldi hurbilaren ukazio soila, ezta ere katebegi bat bakarrik, lehenaldiko edo zein idazlanekin egon baitaiteke harremanetan. Nahiz eta I. Tinianov eta Jakobsonek sistema sinkroniko bakoitzak bere lehenaldia eta geroaldia besarkatzen duela adierazi eta honela beste azterketa formalista batzuei egotzita koak gainditu, egutegiaren kronologiatik kanpo gelditzen den denboraren kontzep zio berriren batek eman beharko lioke erantzuna bilakaeraren auziari. Izan ere, berrikuntza maila neurtzea ezin izan daiteke idazlana epaitzean erabilitako irizpide bakarra, berrikuntzak ez duelako nahitaez balioduna izan behar, hain zuzen ere.

Originaltasuna eta balioa ez dira hertsiki loturik eta elkar baldintzatuz dauden bi kontzeptu; are gehiago, hala baleude, bide urratzaileak maisuen gainetik kokatuko lirateke. Literaturaren historiaren osagaia balioaren arabera hautatu behar bada, ez dago kritika eta historia bereizterik J. Mukarovskik egiten duen bezala. Kritikaren esparruan erabakitzen da balioa, eta historiak epai ekintza hori derrigorrezkoa du bereganatuko dituen testuak aukeratzeko. Horrenbestez, historiak ezin diezaioke bizkarra eman kritikari.

Egun, literaturaren historiak ez du bizi bere unerik distiratsuena. Barne historia egitea ezinezkotzat jo da, norabidez aldatu beharrezkotzat edo amets eta ilusioen barrutikotzat. Estrukturalismo frantsesak, R. Barthesen eskutik, gertaera literarioa bere berezitasunean atzemateko ahalmena ukatu egin dio historiari. Literaturaren historiak historia izatea besterik ez dauka, idazlanaren izaera paradoxikoaren ondo rioz: historian txertatzen eta historiaren menpe geratzen ez diren zeinuz osatua dago aldi berean. Literatur mintzairari buruz eginiko gogoeten emaitza da. Barthesentzat idazlana mintzaira pluralez, konnotatiboz adierazia dago eta, horren bestez, ez du hartzen zentzu bakar bat; aitzitik, anitza. Historiak denboraren ardatzean kokatzeko zentzu bakar bat eskatzen du, baina literaturak interpretazio aniztasuna eskaintzen dio.

Sorkuntzaren historia bideratzea ezinezkoa denez, funtzioaren historiak betetzen du literaturaren historia, hau da, erakundearen historiak eta ez idazlanarenak, giza jarduera kolektiboarenak eta ez gizabanakoaren adierazpenak. Bakar-bakarrik fun tzio literarioek (produkzioa, komunikazioa, kontsumoa) osa dezakete literaturaren historiaren esparrua: idazleak jarduera instituzional bateko partaidetzat aztertzen dira, gizabanako legez duten jardueraren azterketa baztertuta. Literaturaren erakun de alderdiaz arduratzen da, idazlearen estatutu soziologikoaz eta ideologikoaz, idaz lanaren zabalkunde moduaz, kontsumo baldintzaz, kritikarien iritziaz, hartzaileez... Hitz batean, literaturaren historia R. Barthesentzat gertaera soziologikotzat plantea daiteke bakarrik, eta orduan historia besterik ez da bere adierarik orokorrenean.

H. R. Jaussek zioenez (1970), literaturaren historiak sinesgarritasuna galdu du, azkeneko ehun eta berrogeita hamar urteetan etengabeko gainbeheran murgildu da. Harreraren estetikaren ordezkariarentzat, hartzaileak testua aldatu egiten due nez, beharrezkoa da testuaren eta hartzailearen arteko elkarreragin bat. Formalistek erabilitako irizpideari lotzen zaio, berrikuntzarenari, baina Jaussek ez dihardu haiek bezala, berrikuntza teknikoez eta artistikoez, baizik eta efektuaren historiaz, arte lanen eragin eta arrakastaz. Praktikan historia hori gustuarena da, irakurleen eta egileen interpretazio kritikoen historia.

R. Wellek bera, literaturaren barne historiaren eraketa modua ikertzen saio ugari egin eta gero, etsita azaltzen da. Denbora gertaeren sekuentzia uniformea ez delako eta berrikuntza ezin izan daitekeelako balio irizpide bakarra, bilakaeraren eta berrikuntzaren kontzeptuak errusiar formalisten ildotik lerratuz birplanteatzea proposatu ondoren, oraindik berehalako ideala (aldien jarraikortasuna literatur terminoetan azaltzea) ez dela lortu onartuz, historia eboluzionista bat egiteko saioek porrot egin dutela aitortzen du, B. Croce eta W. P. Ker-i arrazoia emanaz. Ez omen dago ez aurrerapenik, ez garapenik, ez artearen historiarik, idazleen, erakundeen eta tekniken historiaren salbuespenarekin. Ilusio baten amaiera, historia literarioaren gainbehera, adierazten zuen 1973an, noiz eta zenbait herrialdetako ikertzaile sail bat New Literary History aldizkari iparramerikarra buru, historia literario berri baten bilaketan ahalegintzen ari zen une berean.

[A. T.]

B IBLIOGRAFIA

O LEZA , J.: Sincronía y diacronía: La dialéctica del discurso , Prometeo, Valencia , 1976 . T ACCA , O.: La historia literaria, Gredos, Madrid, 1968 . W ELLEK , R.: Historia literaria. Problemas y conceptos , Laia, Barcelona, 1983 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

 
METALITERATURA

Literatura literaturaz mintzo denean erabiltzen da metaliteratura hitza. Poema baten barnean poesiari buruzko gogoetak nahiz kritikak sartzen direnean, edo narrazio batean kontatzeko moduari buruz idazten denean, edo antzerki batean antzezlana bera gai bihurtzen denean (mundua antzoki handi batekin parekatuz edo). Literatura modernoan, ugari hedatu da joera metaliterarioa: Borges izan da, besteak beste, metaliteratura gehien baliatu dutenetakoa; Borgesentzat, errealita tea liburutegi handi bat besterik ez da, eta liburutegi handi hori irakurtzea da Borgesen ibilbidea, non maila berean biltzen diren aipu zehatzak eta aipu aizunak, irudimena nagusi den mundu hitzezkoan.

Euskal literaturan, J. Sarrionandiak jokabide hori arras landu du ( Ni ez naiz hemengoa liburuan adibidez): autore horrek poesian zein narrazioan literaturari buruzko gogoeta anitz sartzen du, eta literatura unibertsaleko adibide ugariz hor nitzen ditu gogoeta horiek. Atxagaren lanetan ere baliabide nabaria da; Etiopia , azken batean, poesiari eta, orokorki, literaturari buruzko gogoeta bat da. R. Saizarbitoriarengan beste modu batean agertzen da jokabide hori, baina hor dago: izan ere, zer kontatuarekin bezainbat nola kontatuarekin esperimentatzen du bere nobeletan; gertakizunei buruzko nobelak baino gehiago gertakizunek duten errainu literarioari buruzko esperimentazioak direla esan liteke. A. Lertxundirengan ere badago horrelakorik; Otto Pette eleberria, eta Alberdaniako “Ifrentzuak” sailean atera dituen Azkenaz beste (1994) eta gainerako liburuek tradizio literario baten ira kurketa dira, non errealitatea literaturaren galbahetik iragazirik agertzen baita, eta, beraz, errealitateari buruzko gogoeta literaturari buruzko gogoetarekin batasun ezin hautsian ematen. B. Atxagaren Obabakoak (1988) liburuan ere metaliteratura eten gabe agertzen da, eta idazteari berari buruzko gogoetak darama liburuaren haria, azken aldera areagotuz, gainera. J.A. Arrietaren Manu militari ere metaliteratura saio baten emaitza da.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, T ESTUARTEKOTASUN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: metaliteratura
 fr: métalittérature
 en: metaliterature

 
PARALITERATURA

Herrialde bateko literatura nagusiaren alboan egiten diren zenbait testu ahozko nahiz idatzizkori deitzen zaio horrela. Paraliteraturaren ezaugarri nagusia honako hauxe da: gizartearen zatirik handienak dituen balio eta pentsamoldeen paradigma arruntenei jarraitzea; eredua asmaturik, testuak barra-barra sortzen eta hedatzen dira. Adibiderik ezagunenak feuilleton eran emaniko eleberriak eta literatura de cordel deritzona dira, XIX. mendean agertuak; gaur egun, jende xeheak erruz irakurtzen dituen nobela arrosak, poliziakoak, izu-laborrizkoak, espioitzakoak, komikiak, kontsu mo gizartearen mende dauden best seller direlakoak, eta beste hainbat ere hor sar tuko lirateke. Hala ere, mugak ez dira zehatzak; izan ere, sail horietako idazlan anitz literatura maila handikoak gertatu ohi baitira. Erdi Aroaren amaieran erromantzeak paraliteraturatzat jotzen ziren, baina geroan arnas poetiko handia aitortzen zaio asko ri. Bestalde, paraliteraturatzat hartu izan den hainbat genero goi mailako literaturan erabiliak izan dira, emaitza aberatsak lortuz. Euskal Herrian bertsopaperek bete zuten joan den mendean paraliteraturaren eginkizuna; “Brabanteko Genoveva” bertso sai lak berebiziko arrakasta izan zuen, esate baterako. Gerora, hor daude, adibidez, Txirritak Pernando Amezketarraren pasadizoetan oinarriturik eginiko bertsopaperak. Gaur egun, esparrua asko hedatzen ari da; best seller erako liburuak argitaratzen dira, hor daude komikiak, hor Xabier Gereñoren espioitza nobelak, eta beste hain beste.

[J. K. I.] Ikus, halaber, F OLLETOI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: paraliteratura
 fr: paralittérature
 en: paraliterature

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper