literatur teoria - Literatura Terminoen Hiztegia

 
LITERATUR TEORIA

Izaera teorikoa duen diziplina hori literatur ikaskuntzen barrutian ikusgune jakin batetik hurbiltzen zaio bere objektuari: barne teoria egitea du helburu. Horrenbestez, arreta gunea ez du bideratzen halako edo bestelako idazlanen berezitasunak haus nartzera, literatur idazlan guztien batasun eta aniztasunaren berri ematera baizik.

Literatur ikaskuntzen izaririk unibertsalena eta teorikoena bere gain hartzen du, eta kritikaren esku uzten gertaera berezi eta partikularraren azterketa: gertaera partikular horiek guztiak agertzea ahalbidetzen duten legeak ezagutu nahi ditu. Bestela esanda, literatur idazlana, zeinahi agerpidetan, ezagutu eta deskribatu nahi du, hala historikoki eratzen joan den altxorra nola etorkizunak eman ditzakeen sorkariak argitzeko gai izango diren kategoriak landuz.

Literatur teoriaren objektua idazlan errealen multzoak ez ezik, idazlan birtuale nak ere osatzen du. Literatur teoriak literaturaren zientzia izan nahi du, eta, zientzia orokorra denez, jomuga ez du idazlan banakoan eta beronen ulerkuntzan ezartzen, baizik eta idazlan bakoitzaren izari berezia eta beste idazlan guztiak lotzen dituen oinarri komuna aldi berean atzemateko ahalmena duten kontzeptuak eskaintzean. Idazlan banakoa adibide bat besterik ez da, gauzatze konkretu bat eta literatur teo riak bere gain duen eginkizuna gauzatutako idazlan guztiak eta gauza daitezkee nak ulertzeko baldintzak ezartzea da. Bere ardura ez da erabilera konkretua, litera tur gertaera gauzatua, sistema baizik.

Hitz batean, literaturaren printzipioen, kategorien eta irizpideen azterketak mugatzen du bere eginkizuna: literatur gertaeraren izaera, eraketa modua, forma, jarduera alorrak ditu ardatz nagusi. Erabilera konkretuaren deskripzioa edota exe gesia ikerketa enpirikoa arrotz ez zaion kritikak bereganatzen du, baina teoria des kripzio horietaz elikatzen bada ere, batetik ez da berbaldi exegetikoa, eta, bestetik, ez dago ikerketa enpirikoz osatua; diziplina erabat teorikoa da.

Elkarri hertsiki loturik dauden bi egiteko nagusi ditu: literatura deitzen den feno meno soziologiko hori mugatu eta, kritikarekin etengabeko elkarrizketan, literatur testua deskribatzeko tresnak eskaini kritikari. Teoriak funtsezko gai bat argitu behar du: literatura zer da?; literaturaren barne entitatea (edo halako entitaterik ez dela), izaera berezia (edo izaera berezirik ez duela), izaera berezi horren mugak, gaine rako hizkuntza adierazpen eta artistikoekiko bestelakotasuna ezartzen duten ezau garriak. Alegia, berbaldi literarioaren barrutia berbaldi tipoen munduan zedarritu, beste adierazpen artistikoetatik banatzen duena finkatu, bere funtzioa komunikazio modu berezi legez mugatu, bere osagaien funtzionamendu modua azaldu: horra hor bere lekua. “Zer da literatura?” galderak betetzen du bere jarduera eremuaren muina. Talaia horretatik eta bertan ezarritako postulatuen arabera, testuak deskri batzeko bitartekoak eman behar ditu: testua eratzen duten unitateak identifikatze ko, unitate horiek erakusten dituzten harremanak deskribatzeko, zentzu mailak bereizteko... Lehen kategoria horiek eraikitako oinarriak abiapuntu hartuta, egon kortasun maila handiagoa edo txikiagoa izan dezaketen egitura batzuen azterketa ra igaroz, tipo edo generoen gaia planteatuko du, baita ibilbide diakronikoarena ere, hau da, jarraipen legeen hausnarketa, literaturaren historiaren gauzatze moduarena, hain zuzen ere.

Literatur gertaerari buruzko gogoeta ez da berria. Egun, literatur teoria, literatur zientzia edo poetika izendatzen den diziplinak historiaurre luzea du poetika deiturapean, pentsamendu europarraren jaiotzarekin batera baitator. Mendebaldean Greziako Antzinatean kokatu ohi dira hastapenak, Aristotelesek Poetika izendatu zuen tratatu ospetsuan, nahiz eta Aristotelesek lantegi horri heldu zion garai berean edo lehenago sortua zen Txinan eta Indian ere. Badirudi literaturak, oinarrizkoa edo konplexua izan, beti lagun izan duela berari buruzko gogoetaren bat. Beraz, diziplina teoriko legez berrikitan eratu bada ere, erroak luzeak ditu, hain luzeak, non esan ere esan den literatur teoriaren historia osoa, maila batean behintzat, Aristotelesen emaitzen berrinterpretazioa dela. Ezin uka daiteke berari zor zaiola lehen tratatu sistematikoa, ezta ere ez dela izan trataturik hark adinako garrantzi historikorik lortu duenik.

Tratatuak agerian uzten du helburua: literaturaren teoria orokor bat osatzea. Literatur objektuen lantze prozesuaz dihardu, baita moten eta horietako bakoitzaren izaeraz ere, eta mota horietako biren izaera, tragediarena eta epopeiarena, garatzen du. Aristotelesentzat, konposizio poetiko bete-betea lortzeko, landu egin beharra dago, teknika berezi batzuk erabiliz horretarako. Halere, lehen gogoeta sis tematiko horri ez zitzaion ospea berehalakoan heldu, ez zuen eragin handiegirik erdietsi hurrengo mendeetako obrarik garrantzitsuenetan; esaterako, Horaziok Ars Poetica n ez zuen aipatu ere egin. Erdi Aroan Horaziori jarraitu zitzaizkion batez ere; eta errenazimentuaz geroztik bihurtu zen Aristoteles utziezinezko erreferentzi puntu. Halaz ere, literaturari buruzko gogoetak ez du berreskuratu Aristotelesen hastapen haietan erakutsi zuen autonomia XX. mende arte; izan ere, Aristotelesek Poetika eta Erretorika diziplinak argi bereizi zituen arren, lehenak bigarrenari berezkoago zitzaizkion oharrak barneratzeak eta Erretorikak zenbait ataletan Poetikara igortze ak bien arteko nahasketa ekarri zuen aurrerago, eta Poetikaren oinarrizko bi alder dietatik, espekulatiboa eta aginduzkoa, bigarrena nagusitzea. Poetika, Erretorikaren gai ugari bereganatuz, bertsoen eta poema liriko eta dramatikoen eraikuntzaz zihar duen erregela eta arau multzoen bilduma bilakatu zen. Antzinate latindarraz geroz tik, Poetikaren erretorizazioa areagotuz joan zen, eta Erretorika arduratu zen ger taera poetikoaz, eta literatur gertaeraren berezitasunaren azterketak utzitako hutsunea beteko lukeen diziplinarik ez zegoen. XVIII. mendeaz geroztik, bereziki Alemanian, poetika estetika filosofikoaren azpisail bihurtu zen. Literatur testuaren funtzionamendua arakatzeak ez zuen beraz, erakarmen ahalmenik.

Literatur teoria modernoa XX. mendeko diziplina da, Poetika izanik haren lehen garapen historikoa. Egun eztabaida daiteke, eta eztabaidatu da, Poetika ala Literatur Teoria izendapena egokiagoa den literatur ikaskuntzen alderdirik teorikoe naz arduratzen den diziplinarentzat. Bilakaera diakronikoan kokatzen da, hain zuzen ere, auziaren muina: poetikak izendapen historikoari ematen dio jarraipena, baina erakutsi duen ibilbidean dago arbuiatzeko funtsa, ibilbide hori tankera araue maileegian egin baita: literatur teoria izendapenak ez du halako tradiziorik, eta, horrenbestez, literatur gertaeraren ikaskuntza moderno horien zentzu deskriptiboa bestearengandik bereiz dezake. Dena den, absolututzat jo daiteke beren arteko sinonimia.

Literatur teoria, diziplina teoriko eta autonomo moduan, XX. mendearen bigarren hamarkadan garatu da Europan. Testu artistikoaren egitura formala du arreta gune, hortxe aurkitu nahi du literatur gertaeraren berezitasuna. Poetika berriak literatur idazlanen testu eraketaren alderdia du teorizaziorako abiapuntu eta euskarri. Horrela, bada, ordura arte poetikak baztertu samarrik izan zuen ardatzari ematen dio protagonismoa. Norabide aldaketa markatzen du literaturaren ikertzaileak, baina ez da eragile bakarra, poetak berak ere horretan lagundu zuelako, nolabaiteko sinbiosia erdietsiz teorizazioaren eta testu ariketaren artean. Abangoardia sin bolista eta futuristak bizkorturik, erromantizismoaz geroztik, praktika artistikoak aldaketa sakonak izan zituen. Abangoardia horien poesigintzaren nondik norakoa ez zegoen azaltzerik ordura arteko Erretorikaren ikuspegitik, haren izaera arauemailetik aldendua baitzegoen. Poesia berri horrek iritsi nahi zituen efektuak azaldu behar zituen teorialariak. Errusiar formalismoak bideratutako hitz poetikoaren transrazionaltasun eta desautomatizazio kontzeptuei ez zaizkie arrotzak poesia berriaren emaitzak.

Formalismoak argi ikusi zuen prozeduretara eraman behar zela aztergunea, hor zegoela poetika ororen abiapuntua, literatur ikaskuntzek zientzia izatera heldu nahi bazuten prozeduren barrutian eraiki behar zutela beren nortasuna. Poetika edo lite raturaren zientziaren objektua ez da literatura, baizik eta literariotasuna, hots, idaz lan bat literatur idazlan bihurtzen duen zera, hizkuntz zeinuez osatutako komunika zioa komunikazio artistiko bihurtzen duen indarra. Literatur diskurtsoaren barne jokabidea atzeman nahi zuen, hizkuntza horren ezaugarri bereizleak zedarritu, hizkuntzazko adierazpenen barrutian ez ezik, baita beste agerpen artistikoekiko harremanean ere. Errusiar Formalismoak, New Criticism amerikarrak eta ingelesak, Alemaniako Eskola Morfologikoak, Estrukturalismo Txekiarrak, Formalismo Frantsesak... egin dute saiorik literariotasuna mugatzeko; literaturaren ikuspegi orokor eta zientifikoa lortzen ahalegindu dira, batez ere hizkuntzalaritzan euskarria bilatuz, baina baita literatur idazlanaren azken zentzua atzematen lagunduko die-ten beste diziplina batzuen ekarriaz ere baliatuz.

Literariotasunaren adierazletzat jo dituzten ezaugarriak (funtzio poetikoa, des bideratzea, konnotazioa...) banan-banan aztertuz gero, nabarmena da nork bere aldetik ez duela lortu literatur mintzairaren berezitasuna zehatz-mehatz ezartzea; izan ere, ezaugarri horietako bakoitzaren metaketa edo agerpen indartua darama la ukaezina den arren, maila apalagoan literatur mintzairatik kanpo ere aurkitzen dira era bateko eta besteko konbinazioak eratuz. Gradu edo kantitate mailan muga rriak finkatu dira, ez ordea kualitate mailan, horretarako nahitaezko baita literatur mintzaira gainerako mintzairetatik bereiztea, alegia, literatur mintzairan eta mintzai ra horretan bakarrik azaltzen diren ezaugarrietara heltzea.

Ez da aski, jakina, literatur testuen esanahi estetiko konplexua modu oso batez azaltzeko beren hizkuntz oinarria zehatz-mehatz mugatzea; testuak hizkuntzazko lehengaia gainditu, transzenditu egiten du: ez da agortzen bere hitz orean. Hala ere, bere lehengai linguistikoaren gogobeteko mugaketa izateak lukeen garrantzia aitortu beharra dago. Dena den, poetika linguistiko-estrukturalista modernoaren emaitzak ez dira badaezpadakoak: literatur idazlanaren teoria eta deskripzioa eza rri du bere testu alderdiaren eraketa mailan, hau da, hizkuntzaz baliatuz sorturiko artefaktu berezi bezala.

Azken hamarkadetan, poetikak literatur mintzairari buruz emandako teoriak hautsi egin du marko estrukturalista. Poetika linguistiko-estrukturalistak krisi orokorra jasan du, krisi teorikoa eta metodologikoa. Teorikoa da teoriaren objektuaren mugaketan eragiten duelako; metodologikoa, aztertzeko moldeetara heldu delako. Modu esplizituan edo inplizituan 70. urteak arteko poetikaren helburua literatur mintzairaren berezitasunaren euskarri ziren hizkuntz prozeduren azterketa zen, hau da, beste adierazpen artistiko eta hizkuntzazkoen aurrean literarioa ezberdintzen zuena hizkuntza egituren mailan zegoen, eta, ondorioz, hor kokatzen zen ikertze alorra. Mende erdi luze batean landutako teoriak bat zetozen literariotasuna azterketa objektu eraikitzean, baita eginkizun horretarako aukera metodologikoan ere, hots, inmanentismoan: poetikak hizkuntza bitartekoen antolaketan atzematen zituen ezaugarri bereizleak. Gaur egun, hizkuntza teoriaren bilakaera bide, hurbilpen inmanente / hurbilpen ez-inmanente dikotomia desegin da, eta aukera metodologikoaren krisia ere ekarri du.

Poetika, literatur mintzairaren teoriaz arduratzen zena, literatur testuen hizkuntza ezaugarrien abstrakzio moduan ulertuz, mintzairaren erabilera literarioa ren teoriarantz lerratu da, aldaketa nabarmena ekarriz aztergunera; izan ere, litera tur mintzaira ez da jadanik ikusten hizkuntz egitura berezitzat, gizarte mailan ezber dintzen den komunikaziotzat baizik. Ikuspegi berriaren arabera, testu bat literariotzat ezagutzea ez da bere hizkuntz ezaugarri bereizleen ondorio, baizik eta bere erabileraren edo gizarte bizitzan betetzen duen eginkizunaren ondorio. Gertaera literarioa testuinguru faktoreei loturik mugatzen du, hainbat azterketa alo rretatik garatuz; hala nola, testuinguru pragmatikoa, harrera literarioa edo literatura ren teoria “enpirikoak”. Teoria enpirikoek poetika linguistiko edo literatur semiotikari amaiera emanez, literatur komunikazioaren teoria orokorra erdietsi nahi dute, ger taera estetiko eta psikosozial moduan.

Literatur teoriaren bilakaera agerian dago. Prozedura artistikoak gunetzat hartzen zitueneko hasiera baikorretatik, argi eta garbi diziplinartekoa den teoria oro kor bateranzko ibilbidea egin du. Poetika formalistak literatur idazlanaren eraketa linguistiko bereziaren azterketa izan zuen arreta gune eta eginkizun horri erantzute ko metodologiak landu zituen, testuaren osagai diren beste maila batzuen eskaki zunetan erreparatu gabe. Ez zuten egin proportzio bereko gogoeta testu esanahia ren osagai psikologiko, antropologiko, soziologiko, eta abarri buruz. Literatura ezagutzeak eta azaltzeak diziplina askoren laguntza (filosofia, psikologia, soziolo gia, estetika...) eskatzen duela diotenek ez dute arrazoi faltarik, baina gakoa hone tan datza, ea poetikak izan behar duen literatur gertaerari buruz esan daitekeen guztiaren zientzia bateratzailea, ala bere ikuspuntu linguistikoaren alorretik erantzun ditzakeen arazo bereziak soilik hautatu eginkizuntzat; asko baitira berez ere: ber baldien tipologia, erretorika, testu eraketaren azterketa, eta abar.

[A. T.]

B IBLIOGRAFIA

D UCROT , O.; T ODOROV , Tz.: Diccionario enciclopédico de las ciencias del lenguaje , Siglo XXI, Buenos Aires, 1974 . G ARCIA B ERRIO , A.: Teoría de la literatura , Cátedra, Madrid, 1989 .

L ÁZARO C ARRETER , F.: Estudios de poética , Taurus, Madrid, 1976.

P OZUELO Y VANCOS , J.: Teoría del lenguaje literario , Cátedra, Madrid, 1983. S ELDEN , R.: La teoría literaria contemporánea , Ariel, Barcelona, 1987.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: teoría literaria
     fr: théorie littéraire
     en: literary theory

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper