Literatur gertaeraren aldakortasunaz arduratzen den kontzeptua da. Konben tzio literario batzuk zergatik eta nola aldatzen diren du arreta gune. Hainbat ikus pegi modu atzeman izan dira historian barrena literatur gertaeraren bilakaeraz, era gilea zein ote den sumatu beharrez. Hala, Aristotelesek tragediaren bilakaeraren historia gizakiaren bizitzarekin parekatu zuen. Aristotelesen ikusmolde biologiko horrek luzaroan iraun zuen, eta XIX. mendean, darwinismoaren eragina bide, litera tur generoen historia gizakien bizitzaren prozesuarekin erkatu zen.
Gerora, XX. mendearen lehen hamarkadetan, ikusmolde hori erabat baztertu zuen errusiar formalismoak, eta automatizazio prozesuaren ondoriotzat planteatu zen aldaketa literarioa. Teorialari formalisten arabera, erabileraren poderioz, kode literarioa agortu egiten da, eta eraberritzea eskatzen du. Alegia, garai batean era ginkorrak ziren konbentzioak arrunt bihurtzen direnean, beste konbentzio batzuek ordezkatzen dituzte: eskola berriak aurrekoari kontrajartzen zaizkion prozedura berriak erabiltzera jotzen du. J. Mukarovskik estrukturalismo txekiarrean garatu zituen errusiar formalismoaren abiapuntu teorikoak, eta idazlan berritzailea literatu raren historiak eratzen duen kateako katebegitzat aurkeztu zuen.
Literaturaren barne historia egiteko oinarrizkoa den bilakaeraren auziari ez zaio, gaur-gaurkoz, erantzun bete-betekorik eman. Ikuspegi biologistek ez ezik, J.
Mukarovskirenak ere badu alderdi ahulik, kritika eta historia bereiztean agerian uzten duenez. Izan ere, J. Mukarovskik bilakaera balioa eta balio estetikoa ezber dintzen ditu idazlanean. Balio estetikoa du arreta gune kritikak; bilakaera balioa, berriz, historiak. Lehena ahistorikoa da; bigarrena, historikoa: idazlan bat aurretik idatzitako idazlanekin harremanetan jarriz, idazlan horrek dakartzan ezaugarri berriak neurtzen ditu. Literaturaren historian irizpide bakar bat bakarrik, berrikuntza maila, gogoan hartzea leporatzen dio R. Wellekek. Jakina, berrikuntzak ez dauka zertan baliotsua izan.
[A. T.]
Ikus, halaber, L ITERATURAREN HISTORIA .
es: evolución literaria
fr: évolution littéraire
en: literary evolution