Hala deitzen zen Erdi Aroko kantu epikoetan, bereziki Frantziakoetan, luzetasun jakinik ez zuen neurtitz multzoa edo estrofa, neurtitzak bururatzen zirela asonantzia edo errima berarekin. Gai bat bakarrik azaltzen zen (mintzaldi, elkarrizketa, istorio, ipuin...) laisse delakoan batasun bat egiten zuela, bai mamiz, bai azalez. Aurki dai teke holako neurtitz multzoa Chanson de Roland kanta epikoan edo Cantar de mio Cid deritzanean. Euskal literaturan, B. Etxeparek baliatzen ditu “Doktrina kristiana”-n eta “Mosen Bernat Etxeparere(n) kantuia”n, lau, bost eta sei neurtitzeko multzoak osatzen dituzten laisse direlakoak.
[J. H.]
es: laisse
fr: laisse
en: laisse