kritika soziologiko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KRITIKA SOZIOLOGIKO

Literaturaren aztertzeko anitz ikuspegi bada, eta ikuspegi bezainbat ate testuan sartzeko. Soziologia ren giltza hartzen duten kritikariek obraren sorlekua dute azter gai testuarekin batean, hots, obra horrek gizartearekin dituen harremanak. Ikuspuntu horretarik egin den kritika lana guztiz nasaia izan da hogeigarren men dean, eta eztabaidagarria ere bai, gizartea bera eztabaidan zelako denbora bere an. Mende batez, kritika soziologikoa ren abiabideak eta aztertzeko moldeak asko aldatu dira, ikertze eremua gero eta gehiago zabaltzen zelarik.

Idazlana ez da deusezetik jalgitzen. Gizarte batean kokatzen dira sortzailea eta sortzen ari den idazlana. Sortze-gune horrek eragin handia du sorkuntza lanean eta sorrera prozesuan: Izan ere, alde batetik, gizarteak prestakuntza eta laneko bal dintzak ematen dizkio idazleari; bestetik, gizartea osagai edo batzuetan gai gisa agertzen da idazlanean; eta, azkenik, gizartean du bere geroa obra bururatu berriak, hartarik edukitzen baititu argitaratze eta salbideak, eta irakurleak ere bai.

Hastapenetik, bi norabide nagusi ukan ditu kritika mota horrek. Literatura lana jarduera soziala denaz geroz, batzuen ustez, obra batek garrantzi handiko lekukotasuna ematen du bere sorlekuari buruz; hots, literatura nolabait gizartearen ispilua da, haren ulertzeko lagungarri. Besteek diote testuaren esanahiaz osoki jabetzeko eta literatura lanaren funtsaz ohartzeko behar dela ingurumena eta azpiegitura kontuan hartu, beraz, gizartearen eraginari kasu eman.

Egungo egunean, hiru atal handitan bana daiteke azterbide horiek zabaldu duten ikertze eremua, gizarte eta obrarekiko hartzen den ikuspuntuaren arabera:

-
Obratik hona: sortzen ari den idazlanaren baldintza sozial guztiak aztertuz (idazlearen egoera, liburuaren sorbideak, literaturaren instituzioak, eta abar.)
-
Obran: testuaren baitan gizarteak utzi dituen aztarnak aztertuz (literariotasun itxurak, egoera soziala eta kulturala, eta abar.)
-
Obratik hara: argitaratu ondoan idazlana biziarazten duten partaide guztiak aztertuz (idazlea, instituzioak, liburuaren merkatua, irakurleak, kritikak, eta abar.)

Baina eremu zabaltze eta sailkatze molde horiek ez dira XX. mende hondarre an baizik gertatu. Alde batetik, liburuaren mundua guztiz aldatu baita II. Mundu Gerratik hona, sakelako bildumen bitartez eta eskolaren bidez batez ere. Bestaldetik, soziologiaren azterbideak aldatuz eta sendotuz joan baitira anartean. A) Obratik honako azterketak

Luzaz, kritika soziologikoa literaturaren historiaren baitan gelditu da, gizarte arazoen aipatzeko adar bat bezala. Frantziako Iraultzatik hara, idazle gehienek onartu dute literatura ez zitekeela historiaren eraginetik kanpo eduki, gizartearekin batean aldatuz joaten zirelako literatur motak eta sailak. XIX. mende hastapenean, adibidez, Mme. de Staëlek, De la littérature considérée dans ses rapports avec les institutions sociales (1800) deitu liburuan, garaia, aroa, sinesteak eta “erresuma bereko espiritua” edo “esprit national” baliatu zituen literaturen bereizteko beren artean. Mende erdi bat berantago, H. Taine idazleak “arraza”, “ingurumena” eta “garaia” hartu zituen kontuan kritika lanetan, nahiz sortzailearen funts bereziari eman zion lehentasuna.

XIX. mende hondarrean, bi iturburu nagusi bazituen kritika molde horrek: alde batetik filosofia, F. Hegel eta K. Marxen haritik bereziki; bestaldetik, Durkheimengandik sortzen ari zen soziologia. Bi sail horiek, bakoitzak bere orduan, jarraipena ukan zuten XX. mendean.

XX.
mendearen lehen partean, filosofiatik etorri dira kritika soziologikoa bera sail berritzat ezarri duten idazleak, G. Lukács eta L. Goldmann batez ere. Horien bitar tez, Marxismoak eragin iraunkor bezain garrantzitsua hartu du kritika molde horren abiapuntu eta ikertze bideetan. Baina, marxismoak hastapenetik kasu handia eman dio literaturari. K. Marx bera, F. Engels, geroxeago Lénin, L. Trotski, eta A. Gramsci ere bai, ohartu dira literaturak “zer ikus” berezia bazuela gizarte problematikarekin, liburuek –kultura ontasun gisan– eragin handia baitute klaseen arteko borrokan, bereziki kontzientzia sortzaile gisa.
G.
Lukács (1885-1971). Filosofo hungariarra F. Hegelen bidetik abiatu da lite raturaren aztertzen ( Eleberriaren teoria, 1920); aldaketa sozialak eta literaturarenak batean gertatzen direla erakutsi du, azpimarratuz gizarteak ezagutzen duen garai

nagusi bakoitzari literatur sail bat lotua dagoela (tragodia eta epopeia grekoentzat, eleberria jainko gabeko garai modernoentzat, eta abar.) Errusiar Iraultzatik landa, ikuspegi marxistak onartu ditu Lukácsek, orduko ikerketek erakusten duten bezala: Balzac eta frantses errealismoa (1934-1935 urteetan idatzi eta 1951n argitaratua) eta Eleberri historikoa (1937). Historiari buruz Marxek finkatu teoria lagun (historia ren norabidea, etab.), obra nagusien garrantzia azpimarratu du. Horiek, nolabait, giza kontzientziaren aitzinamenduak erakusten dituzte, eta norabideak ere bai. Errealismoaren ikuspegitik landuak diren eleberriek badute, haren ustez, besteei falta zaien alde paregabea: beren denborako arazo handienak aipatzen dituzte eta errealitatea –nahitara ala nahi gabe– muinetaraino zulatzen dute, haren egia gorria erakusten dutela. Hots, bateratzen dituzte garai historiko horren gizarte mailako osagai garrantzitsuenak, bereziki giza eredu batzuen baitan. Literaturak gauzen mamia eskaintzen duenaz geroz, kritika egileak gertakizun eta pertsonaiak aztertuz gizarte aldaketak manatzen dituzten indarrak argira ekarri behar ditu.

B) Gizartea obran bertan

L. Goldmann (1913-1970): Iturburu filosofiko beretik abiaturik ere, L. Goldmann ez da ispilu problematika horretan axalean gelditu. Obraren sortzeari buruz ari izana da batez ere, sorkuntzaren azpiegitura eta baldintza sozialak barnatuz. Haren ustez, obra nagusi guztiek “mundu ikuskera” baten lekukotasuna erakusten dute, hala nola, Port-Royalgo pentsamoldeen araberako “mundu ikuskera” J. Racineren antzerkietan ( Jainko gordea, orig. Le dieu caché , 1955; 1959an argitaratua). Goldmannek dio jansenismoak eragin handia ukan duela Racinerengan, giro horre tan hezia izan baitzen. Ondorioz, handitu eta idazleak sortu dituen antzerki tragiko en ardatza eta egitura mundu ikuskera jansenistaren parekoak dira, eta Andromaque ren adibidea ematen du eredu gisan. Horretan, Racinek gizarte maila ko jende multzoaren mundu ikuskera erakustera ematen du, hots, talde horri lotuak diren pentsa, senti eta egin molde bereziak. Pour une sociologie du roman (1964) deitu liburuan, Goldamannek ideia hori barnatu du erakutsiz obra barruko egiturak eta idazlearen talde sozialarenak parekoak direla. Goldmannek, idazlearen egoera sozialaren bidez eta garai historikoaren argitan, obraren esangura nahi izan du aztertu, eta, erran daiteke, idazlanaren sorreraren soziologia lantzen ari izana dela.

M. Bakhtin (1895-1975): XX. mendeko lehen partean oraino, M. Bakhtin errusiar ikertzaileak abiatu du bere obra kritikoa. Lukácsen gisan, eleberriaren bidez aztertu ditu literaturak gizartearekin dituen harremanak. Haren orduko lan garrantzitsuenak La Poétique de Dostoïevski (1929) eta L’Œuvre de François Rabelais (1940) izan dira. Azpimarratu behar da liburu horiek aise berantago ezagutu zirela Europako mendebaldean, 1970etik harat hain zuzen. Bakhtinek uste du obrak ez duela zuzenki kontatzen zer den eta zertan dagoen bere sortze-gunea. Baina, testuaren barnean aurkitzen diren mintzaerek (pertsonaiena, kontalariarena, autorearena) salatzen dute zertan diren orduko gizarte harremanak. Gizarte mailako kontrajartzeak hizkuntzaren bidez ere ezagut daitezke, mintzaeren arteko borrokek gizartean gertatzen diren aldaketak argira ekartzen baitituzte beren gisan, erran nahi baita saiheska. Esakuntza polifoniko horri kasu emanez, eleberrian agertzen diren mintzaldiak edo diskurtsoak bereizten eta aztertzen ditu Bakhtinek. Adibidez, Inauteriaren kulturak (irria, trufa, transgresioak, etab) sortu mintzaldiaren eragina ikertu du Rabelais frantses idazlearen obran. Bide batez, herri mintzaira horren indar iraultzailea azpimarratu du: Kultura eta mintzaira ofizialez burlatuz, Rabelaisek feudal mundua erasotzen zuela erakutsi du. C) Obratik harako azterketak (literaturaren Soziologia enpirikoa:

R. Escarpit (1918-2002) II. Mundu Gerratik landa, R. Escarpiten inguruan, ikertzaile batzuek (J. Dubois, etab) beste mutur batetik hartu zuten obraren proble matika. Idazlanaren eta gizartearen arteko harremanak ikertu zituzten soziologiaren metodo berriei jarraikiz (bereziki inkestarena): R. Escarpit, Sociologie de la littératu re (1958), R. Escarpit et alii, Le littéraire et le social (1970). Literatur idazlanaren zentzua alde batera utzirik, haren geroaz arduratu dira, hain zuzen, haren inguruan sortzen diren gizarte mailako gertakizunak azpimarratzen ari izan dira. Ondoko hiru sailak ardatz nagusi gisa hartuz antolatu dituzte beren ikerketak: produktoreak (sortzaileak), produktuak (liburuak), kontsumitzaileak (irakurleak). Garbi dago ez dutela obren esanahi soziala ikertu, baina bai literaturaren itzulian sortzen diren harreman sozialak. Ordu arteko kritikak itzalean utzi zituen arazo zenbait argira eka rriz, ikertzaile horiek bide berriak ireki dituzte: liburuaren politika, irakurleen ohidu rak, literaturen munduko sail kanonikoak eta sasiliterarioak, eta abar.

D) Bide berriak

XX.
mendearen bigarren erdian, kritika soziologikoaren eremua azkarki zabal dua da. Gizarte mailan idazlanak sortzen dituen arazo eta galde guztiak kontuan hartuak izan dira. Ondorioz, literatura gertakari sozialtzat, prozesu gisa aztertua izan da. Denbora berean, ikertzaileetarik batzuek gizarte egoerak testuan dituen ondorioak (esakuntza, estetika, ideologia, etab) ikertzen jarraitzen zuten. 70eko hamarkadan lanean hasi diren kritikari berriek gainditu nahi izan dute “barneko” eta “kanpoko” ikuspegi horiek ekartzen duten zatiketa.
J.
Dubois ( L’Institution de la littérature , 1978) P. Bourdieu ( Les règles de l’art 1992) eta A. Viala ( Naissance de l’écrivain , 1985), besteak beste, sistema soziala ren barnean literaturari uzten zaion kokagunea finkatzen saiatu dira, soziologiak erabiltzen dituen kontzeptuen bitartez: gizarte sistema eta instituzioak; harreman politikoak, ekonomikoak eta kulturalak; ontasun materialak eta kulturalak. Ondorioz, “literatur eremu” bat bereizi dute eta Bourdieuk dio XIX. mendeko bigarren partean agertzen dela lehenengoz gizarte eremu gisa, bestetarik bereizirik. Literatur eremu horretan ezagun diren harremanak erakutsi nahi izan dituzte: idazleen artean (tal deak eta talde lana, eskolen arteko borrokak, eta abar); idazlanaren inguruan (argi taletxeak, hedatzaileak, kritikariak, etab); idazleek instituzio eta botere iturburuei buruz hautatzen dituzten jokamoldeak (estrategiak, ezagutza motak, sariak, etab). Geroztik, P. Bourdieu ( Les règles de l’art , 1991) edo A. Viala ( Racine , 1990) erreali tate sozial horien ondorioak eta aztarnak ikertzen ari izan dira testu handietan (G. Flaubert eta J. Racinerengan adibidez).
G.
Lukácsek jarraitzaileak ukan ditu 70eko hamarkadan, hala nola, P. Macherey ( Pour une théorie de la production littéraire , 1970) edo P. Barberis ( Le prince et le

marchand , 1980). Bestalde, Goldmannek erakutsi bidetik abiatu dira “Sozio-kritika” deitu sailean ari izan diren ikertzaileak, P.V. Zima ( Textsoziologie , 1980) edo C. Duchet ( Sociocritique , 1979), besteak beste. Goldmannek bezala, obra dute azter gai bakarra eta ez dira testutik hona edo hara ibiltzen xehetasun bila. Testuaren deskribapen soziala nahi dute egin: Zimak, adibidez, semantika eta sintaxia osagai sozial eta funtzio gisa hartzen ditu. Horregatik, obran aurkitzen diren mintzaerak ikertzen eta sailkatzen aritzen da, soziolekto (talde baten mintzaera kolektiboa) eta idiolekto (norberaren mintzaera) kontzeptuak erabiliz. Kritikari horrek uste du testua azter daitekeela beren egoera soziolinguistikaren argitan.

Egungo egunean, beti zabalduz doa kritika soziologikoaren eremua. Bakhtinen bidetik ibiliz, ikertzaile batzuek hizkuntzalaritzari hartu dizkiote zenbait tresna berri, hala nola, “diskurtsoaren analisia”, hots, esakuntzaren azterketa bere esanahi sozialean. (D.Maingueneau. Pragmatique pour le discours littéraire , 1990; Le con texte de l’œuvre littéraire , 1993).

Beste zenbait, aldiz, estetikaren harreraren ildotik abiatuz, irakurketaren pro blematika ukitzen dute, bere alderdi sozialean ere aztertuz, bereziki testuaren bidez idazleak irakurlearekin sortzen dituen harremanak. Argi den bezala, testutik kanpo ibiltzen da gero eta gehiago kritika soziologikoa, beste ikuspegi kritikoei eskatzen dielarik laguntza gero eta handiagoa.

Euskal Herrian, batez ere, kritika soziologikoak 70eko hamarkadatik hara ukan du eragina. Besteak beste, aipa ditzagun I. Sarasolaren obra Euskal literaturaren historia (1971) eta J. Azurmendiren Iraultza sobietarra eta literatura (1975) edo Artea eta gizartea (1978). Garai hartarik hona, euskal kritikariek nahi izan dute euskarazko idaz lana kokatu bere gune sozio-historikoan eta erakutsi dute gure literaturak –besteen gisan– arazoak ukan zituela errealitate sozialarekin. Adibidez, Tx. Agirreren Garoa eleberriak orduko euskal gizarteari buruz daukan postura berezia azpimarratzen du I. Sarasolak, gorago aipatu Euskal literaturaren historia n ( 58-63 or).

Beste sail batean, J. M. Torrealdaik bi liburu eskaini ditu hogei urte barne: Euskal idazleak gaur ( Historia social de la lengua y literatura vascas; 1977) eta Euskal Kultura gaur (“Liburuaren mundua” deritzan atala; 1997). Horietan, obrak aipatzeaz gain, idazleei buruz eta idazlanaren inguruan biltzen ahal diren xehetasunak ekar tzen ditu. Izenburuek eta azpitituluek aditzera ematen duten bezala, ikuspegi sozio logikoa da lan horien iturburua eta ardatz metodologikoa. Literaturaren soziologia egiten du, R.Escarpiten lanen bidetik.

[J. C.]

Ikus, halaber, L ITERATUR K RITIKA .

B IBLIOGRAFIA

B AKTHINE , M.; Tvochestvo Fransua Rable i narodnaja kul’tura Srednevekovija i Renessansa , Moscou, 1965 / L’oeuvre de François Rabelais et la culture populaire du Moyen Age et de la Renaissance , Gallimard, Paris, 1970 / La cultura popular de la Edad Media al Renacimiento. El contexto de François Rabelais , Alianza Editorial Universidad, Madrid, 1987.

B OURDIEU , P.: Les règles de l’art , Seuil, Paris, 1991 / Las reglas del arte , Anagrama, Barcelona, 1995.

D UCHET , C. (ed.): Sociocritique , Nathan, Paris, 1979 . E SCARPIT , R. ( dir.) : Le littéraire et le social; éléments pour une sociologie de la litté rature , Flammarion, Paris, 1970 .

E SCARPIT , R.: Sociologie de la littérature, PUF, Paris, 1958 / Sociología de la literatu

ra . Fabril, Buenos Aires, 1962 / Sociología de la literatura , Oikos-Tau, Madrid, 1971. G OLDMANN , L.: Le Dieu caché. Étude sur la vision tragique dans les “Les Pensées” de Pascal et dans le théâtre de Racine, Gallimard, Paris, 1955.

G OLDMANN , L.: Pour une sociologie du roman , Gallimard, Paris, 1964 . M AINGUENEAU , D.: Le contexte de l’oeuvre littéraire , Dunod, Paris, 1993 . S ARASOLA , I.: Euskal literaturaren historia , Akal, Barcelona, 1976 . T ORREALDAI , J.: Euskal idazleak gaur , CLP, Donostia, 1977 . T ORREALDAI , J.: Euskal kultura gaur , CLP, Donostia, 1997 . Z IMA , P. V.: Manuel de sociocritique , Picard, Paris, 1985 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: crítica sociológica
 fr: sociocritique
 en: socilogist criticism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper