(grek. kryptos + gramma, isilpeko letra)
Hitz giltzez osaturiko testuari deritzo. Kriptogramak osatzeko zein haien irakur keta ulertzeko, teknika kriptografikoak ezagutzea ezinbestekoa da. Gutunetan-eta erabiltzen hasi zen, barneko mezua gordetzearren.
Lehen aztarnak Egiptoko hieroglifoetan aurkitu ziren, eta juduen artean ere era bili ziren Jeremias iragarlearen garaitik aurrera. Kriptografiaren teknikak, bestalde, antzinako hainbat testuren esanahia ateratzeko ezinbestekoak gertatu dira. Kriptografiaren teknika nagusiak bi dira: alfabetoaren bidez egina, non letra batzuk beste batzuez ordezkatzen baitira sistematikoki, eta, bestea, kode bati jarriki egiten dena; azken hori erabiltzen da gehienbat kode militarretan.
Euskal herri tradizioan, sorgin hizkera edo zapo hizkera eta “Baga, biga, higa…” bezalako piezak kriptogramatik gertu leudeke: hala ere, kriptogramak zeinu idatzia izan ohi du oinarri.
[J. K. I.]
es: criptograma
fr: cryptogramme
en: chriptogram