XX. mendearen bigarren hamarkadan sortu zen abangoardiako mugimendu poetikoa da. Idazlerik esanguratsuenak Frantziako P. Reverdy, Txileko V. Huidobro eta Espainiako G. Diego eta J. Larrea dira. Huidobroren hitzetan, kreazionismoa, Parisera heldu baino lehen, 1912an Txilen sortu zuen teoria estetikoa da eta 1916an asmatu zuen izena, poeta baten lehen lana “sortzea, sortzea eta sortzea” zela aipa tuz. Bestalde, P. Reverdyk 1916-1918 urteetan Nord-Sud aldizkariaren bidez krea zionismoaren bideak eman zituen ezagutzera eta mugimenduaren sortzailetzat aur keztu zuen bere burua, D. Estébanez Calderónen esanetan (1999).
Huidobroren hitzetan, kreazionismoa eskola bat baino gehiago teoria estetiko bat da, poesia egiteko orduan poetak duen sentipen baten agerpena da. Lehen ezaugarria hizkera poetikoaren eta hizkera arruntaren arteko banaketa da, hizkera arruntean objektuak inguru errealistan ageri dira, hizkera poetikoan beste errealita te batera aldatzen dira, poesian argi berezi batek argi egingo balu bezala, esana hi sakonago baten bila.
Bigarrenez, mundu berri bat sortu nahi du poetak, irudimenaren bidez hitzen arte an era bateko era besteko loturak lortuz. Poetaren irudimenak eta sortze gogoak eman duen poesia hutsa da kreazionismoaren helburua. Objektuen mundua igaro nahi dute. Eta, kanpo errealitatearen deskripzioa baztertuz, mundu berria sortzea dagokio poe tari.
Hirugarrenez, poetak hitza eta irudimena besterik ez du poesia hori sortzeko. Hitzarekiko loturan kreazionismoak, tradizioko espresiobideekin apurtzeko asmoz, baliabide berriak asmatuko ditu: ortografia, morfojoskera eta semantikaren arauen apurketa, puntuazioaren desagerpena, hizki solteen idazketa, esanahi ezagunik ez duten hitzen agerpena, anakolutuak, poetak sorturiko neologismoak, goranzko higi dura agertzen duten metaforak (haizea, txoria, aingerua). Nolabaiteko “hizkuntza ren algebra” sortu nahi dute kreazionistek, eta horretan zeinu linguistikoa ez dute erabili esanahia duen neurrian, baizik eta, dadaismoan ere agertzen den bezala, indar iradokitzailearen eta sorkuntza estetikoaren eragile gisa.
Kreazionismoaren sorreran kubismoak zerikusi handia du, baina kreazionismo ak St. Mallarméren eta L. Góngoraren bideak maite ditu, nolabaiteko poesia hutsa ren kontzeptuaren bila abiatu direlako.
[J. K.] Ikus, halaber, A BANGOARDIA .