kostunbrismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KOSTUNBRISMO

Espainian 1830-1850 urteen artean hasten den literatura sorkuntza motarekin identifikatzen da, lehenik “ohitura artikulu” generoan mamitua. Euskal Herrian, ordea, izen horrekin Tx. Agirreren nobelagintzaren ezaugarri nagusia aipatzen da, eta haren ondoren molde horri jarraitzen dioten idazleena. Hala ere, ohiturazaletasunaren aztarnak agertzen dira aitzinetik, A. Xahoren eta J. Garaten lanetan batez ere. Ikus OHITURA ELEBERRI.

J. Fernández Montesinos ikertzailearen esanetan (1960), Espainiako literaturan testu kostunbrista laburra izan ohi zen, bertsoz edo prosaz, eta “herri ohituren pin tura filosofiko, satiriko edo irrigarria” egin nahi zuen (R. Mesonero Romanos). Espainiako XVI. mendeko eleberrian agertzen diren tipo eta eszenen deskripzioan aurkitzen da, batez ere pikareskan. XIX. mendean R. Mesonero Romanosek eta M.

J. de Larrak eman zioten generoari aurrera egiteko bidea. Cartas Españolas eta La Revista Española aldizkarietan argitaraturiko ohituren deskripzioak ziren testu auto nomo horiek. Testu kostunbristen ezaugarri nagusitzat aipatzen dira, besteak beste, autonomoa den idazketa laburra izatea, ekintza soila edo deuseza izatea, elkarriz keta urri eta deskribapen ugari tartekatzea, tipo eta ohituren deskribapena izatea gai nagusitzat eta garaiko kontuez aritzea. Testu kostunbristen helburua didaktikoa eta morala da oso sarritan, eta gizartearen kritika egitea du xede, eta umorea ere bai; horretarako, saiakera edota ipuingintza erabiltzen dira generotzat.

Gai nagusi bi ditu kostunbrismoak: eszenen edo tipoen deskribapena, eta bien artean lehena nagusitzen da, giro, toki edo instituzioren baten deskribapena egiten delarik. Baina D. Estébanez Calderónek adierazten duenez (1999), 1836. urtean argitaratzen hasten den Semanario Pintoresco Español eta 1843-1844an argitara turiko Los Españoles pintados por sí mismos liburuaren bidez tipoen deskripzioak nagusitasuna hartzen du. Lan labur horien helburua nobela erromantikoaren irreal tasuna ukatzea zen; euren ustetan galtzear zegoen nazioaren berezitasuna gordetzea eta Europako bidaiariek Espainiaz zabalduriko azaleko inpresioa zuzentzea.

Kazetari artikuluetatik nobelara igaro zen ohiturazaletasuna. Frantzian regional edo “eskualdeko nobela” izanarekin ezagutu zen. Izen bera eman izan zaie Espainian ohiturazaletasunaren nobelei, nahiz eta garbi geratzen den, “eskualdea ren” alde agertzen direnak, liberalismoak eta burgesiak sorturiko “zentroaren” aurka ari direla.

Euskal literaturaren testuinguruan, ohiturazaletasuna deiturak adiera berezia hartzen du: ohiturazaletasuna nobela errealistaren aurkakoa da eta tradizioaren alde egiten du; Tx. Agirrek idatziriko Kresala eta Garoa dira testu eredugarriak ele berri mota horretan. Inoiz eztabaidatu izan da testu horiek nobelak ote diren: pertsonaiek ez dute aldaketarik bizi, denboraren tratamendua akronian gauzatzen da, ez baitago denboraren eboluziorik, testua historiaren nostalgian oinarritzen da, galtzear dagoen mundu batean, erregimen zaharreko egoera politikoaren agerpe na egin nahi du, eta burgesiak agertzen duen liberalismoaren eta egoera politikoa ren aurka agertzen da; beraz, izadia maite du, eta izadian egoera ahistorikoa ager tuko da.

Tx. Agirreren eleberriak hari xume bat du batasun ardatz gisa, gehienetan maitasun idilio baten inguruan osatua; hari horrek josten ditu ohitura irudiak, hiritik kanpo edo bazterretan kokaturiko espazioetan, itsas herrietan edo mendi tartean, izadiaren erdian; ez ditu langile konkretuak kontuan hartzen, baizik eta gremioekin loturiko ofizioak. Alde horretatik, mundua bitan banandua da: mundu tradizionalistaren barrukoa eta kanpokoa, eta banaketa horretatik sortzen da eleberri mota horrek erabili ohi duen manikeismoa.

Eleberriaren joera nagusia tesi bat defendatzea da; Tx. Agirreren kasuan, fede kristau eta ortodoxiaren aldeko defentsa egiten du nobelak; ez du ahazten, baina, ideologia. Tx. Agirrerentzat itsas bazterrak eta mendi garaiak nazioaren esentzien gordeleku dira. Esan den bezala, baina, gero eta estuagoa da iritzi hori, eta Kresalan onak euskaldunak badira, Garoa n kristau onak bakarrik dira esentzien eta erlijioaren babesle, eta ez euskaldun guztiak.

Narrazio mota horren beste ezaugarri tekniko bat kontalari orojakilea erabiltzea da: kontalariak ez du pertsonaiengan konfiantzarik, panpina geldiak balira bezala pintatzen ditu, ez du garapenik deskribatzen, pertsonaiak lauak dira. Eta nobelan ez denez denbora garapenik gertatzen, ez pertsonaien arteko kinkarik, aukera du idazleak bere iritziak zabaltzeko eta izadia, ohitura nahiz eszenen deskripzioa egi teko.

Idazkeraren aldetik, Tx. Agirreren nobelagintzak oratoriatik –predikuak– eta erretorikatik harturiko hizkera mota darabilela esan behar da. Berea ez da hizkera narratibo bat, baizik eta saio erretorikotik datorren idazkera moldea. Hainbatetan, Tx. Agirrek Euskal Herriko berezitasuna bilatzen du pertsonaiengan, eta denboran zehar aldatu ez den esentzia mamitzen du haiengan. Atzetik etorri ziren hainbat kontalarik –E. Bustintza “Kirikiño”k edo T. Agirre “Barrensoro”k, esaterako– bide bera jarraitu zuten, ohiturazaletasunaren bidea hedatuz. Euskal Herrian garai bere an, bai frantsesez eta bai gazteleraz, tankera horretako hainbat idazle ari ziren idaz ten: P. Lhanderen Mirentxu , P. Lotiren Ramuntcho , A. Truebaren ipuin idilioak, Aranaz Castellenasen ipuinak, eta V. Aranaren liburuak aipagarriak dira korronte ohiturazalearen barnean.

Euskarazko ohitura eleberriaren inguruko bibliografian aipagarri dira, besteak beste, J. M. Lasagabasterrek Espainiako eta Euskal herriko literaturak dituen ezau garriak alderatuz idatziriko “Novela regionalista española y costumbrismo vasco” (1988) eta A. M. Toledok idatziriko “El costumbrismo y la novela regional” (1989). Gisa berean aipagarri dira ohitura eleberriak idatzi zituzten egileen obrak gogoan hartuz burutu diren tesi lanak, hala nola, Ana Toledok buruturikoa, Domingo Agirre: euskal eleberriaren sorrera (1989), eta Sebastián García Trujilloren La novela cos tumbrista de Domingo de Agirre (1993).

[J. K.]

B IBLIOGRAFIA

E STÉBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de términos literarios , jat. 1996; Alianza Editorial, Madrid, 1999.

F ERNÁNDEZ M ONTESINOS , J.: Costumbrismo y novela. Ensayo sobre el redescubri

miento de la realidad española, Castalia, Madrid, 1960 . L ASAGABASTER , J. M. “Novela regionalista española y costumbrismo vasco” , i n L ISSORGUES , Y. (ed.): Realismo y naturalismo en España en la segunda mitad de l siglo XIX , Anthopos, Barcelona, 1988, 158-168 .

T OLEDO , A.M.: “El costumbrismo y la novela regional”, in Z ENBAITEN A RTEAN : Congreso

de literatura. II Congreso Mundial Vasco, Castalia, Madrid, 1989 . T OLEDO , A.M.: Domingo Agirre. Euskal eleberriaren sorrera. Bizkaiko Foru Aldundia , Bilbo, 1989 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: costumbrismo
 fr: lit. régionaliste
 en: regionalism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper