Ekintzaren garapenaren une konplexuenari eta nahaspilatuenari deritzo korapi lo. Hau da, narrazioa eratzen duten ekintzen garapena nahasten eta endredatzen duten gertaera edo egoera gatazkatsuek osatzen dute korapiloa. Une jakin batean maila gorenera, korapiloaren unera, iristen diren egoera eta gertaera gatazkatsu horien izaera askotarikoa izan daiteke: gizarte mailako gatazkak, gatazka psikolo gikoak, moralak, eta abar. Korapiloaren askatze-bidea erabakigarria izango da narrazioari amaiera emateko unean; izan ere, horrek moldatuko du narrazioaren amaieraren nolakotasuna: zoriontsua, frustratua, eta abar.
[I. R.]
Ikus, halaber, E KINTZA .