1.- Koplak ontzen edo ematen dituen bertsolaria. Hitz hori iparraldean bezala erabiltzen da hegoaldean ere: “Koplarien tema”, “hiztun eder eta koplari sonatuak” esan izan da. Gehienetan, ordea, hegoaldean koplaria izaten da festaburuetan, ohi tura den leku haietan, ohiko eske bertsoak edota bertso berriak kantatzen dituena, gero taldeak errepikatzen dituela. Ez da nahitaez bertsolaria, horrek trebakuntza beteagoa eskatzen baitu, teknika landuagoa eta plazako jarrera.
2.- Iparraldean, bertsolariari koblakari esaten diote beste gabe, “Etchahun zuberotar koblakari dohakabearen neurtitz zirtalaria” (Orixe); eta koblakarietan sartzen ere dira bertsoak idatziz egiten dituztenak, “Elissamburu, Otchaldek, Zaldubyk eta bertze koplakari handik” (P. Lafitte) “Dechepare zaharra eta antxine ko koplakariak oroit arazten dizkigu” (A. Irigarai).
[J. M. L.]
Ikus, halaber, B ERTSOLARI , K OPLA .