Gauzen nahiz gertakizunen artean gertatzen den kontrakotasun edo ezberdin tasun nabariari deritzo. Zientziak maiz erabiltzen du, datuak eta prozesuak kon trastatzen ditu, neurketak egin eta ondorioak ateratzeko. Giza zientzietan ere kon trastea erabiltzen da definizioak argiago emateko, deskripzioak, balioespenak, argumentazioak eta abar argiago uzteko. Artean, pinturan adibidez, kontrastearen bidez formak eta koloreak nabarmentzen dira, eta haiek eraginiko sentimenak indartzen. Kontrastea, beraz, zerbait nabarmentzeko erabiltzen den prozedura esti listikoa da, eta literaturan ere sarri erabiltzen da: kontrastearen bidez deskripzioak indarra irabazten du, pertsonaien izaerak argiago geratzen dira, denbora jokoak antolatzen dira, ideiak garatzen, ekintza azkartzen edo mantsotzen, pertsonaia baten jokabidea nabarmenago uzten, efektu liriko bat lortzen.
Adibidez, Brabanteko Genovevaren historian ( Brabanteko Genovevaren bizitza arrigarri miragarria , J. K. Zapirain, 1929) emakumearen garbitasuna eta isilean sufritzeko indarra areagoturik geratzen dira Golo pertsonaia ankerraren jokabidea rekin kontrastean. Kostunbrismoak eta helburu morala duen literaturak, adibidez, ugari erabili du kontrastearen teknika, jokabide batzuk gaitzetsi eta beste batzuen ontasuna nabarmentzeko; testuinguru horretan baserritar/kaletar kontrastea topiko arrunta gertatu da. P. Agerre “Axular” edo J. B. Agirre Asteasukoa, beste moralista askoren artean, maisuak dira kontrastearen erabileran. Euskal literatura modernoan kontrastea maiz erabili da ideologiaren haritik, askotan erredukzionismoraino lerra tuz: euskaldunak eta espainolak, zapaltzaileak eta zapalduak.
[J. K. I.]
es: contraste
fr: contraste
en: contrast