kontapoesia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KONTAPOESIA

Istorio bat kontatzen duen poesia da kontapoesia. Oso luzea izan daiteke his toria hori, hala nola, herri baten kondaira mitologiko-historikoa, baina oso laburra ere bai, esate baterako, gertakari bihozti edo xumeen adierazpen idilikoa. Kontakizun baten berezko egiturapean eta lauki barruan kokatzen dira eta garatzen ekintzak eta eszenak, sekuentziak eta azpisekuentziak, eta horiek behar den beza la nabariarazteko teknikak eta baliabideak. Beraz, ez da gaien konposizioa baka rrik, baizik eta konposizioko zati bakoitzari dagokion tratamendua emateko teknika eta nahi den erliebea bistaratzeko dauden prozedurak. Eta, azken batean, ikuspe gi eta gustu molde baten ondorio da kontapoesiarekiko atxikimendua, uste izaten delako, filosofiaren aldetik eta estetikaren aldetik, gaitasun propioa duela kondaira baten inguruan landutako poemak.

Kontapoesia hitza narrazio bat neurtitzetan ematen duen generoa izendatzeko sortu zen, 1989ko Billabonako Ahozko Literatura Jardunaldietan (A. Zavala, Euskal erromantzeak , 2000). Erromantze edo balada generoari euskal izena ematea zen helburua, haren bi ezaugarri nagusiak bilduko zituen izenez: hitz neurtuan poema narratiboa izatea. Eragozpenak ikusten ditu Zavalak hitz hori erromantze edo bala da ordez erabiltzeko, ordea; besteak beste, eremu zabalegia hartzea eta tankera narratiboa duten hainbat bertso berri barne hartzea, hala nola, “Markesaren alaba”. Ohargarri da, nomenklatura aldetiko oharrak osatze aldera, genero horretako sor karientzat oso hedaturik egon zela garai historikoetan eresi hitza; gogora, esate baterako, A. Oihenartek eresi hitza azaltzeko dioena : “ Récit, vieille chanson qui contient quelque histoire ou narration” .

Poesiaren euskal eremura bilduz, baladak deituriko saila da zaharrena eta bereiziena, hiru aro hartzen dituela: 1) Testu zaharrak, Erdi Aroaren ilunabarrekoak; 2) Balada tradiziozkoak XVI.-XVIII. mendeetakoak; eta 3) Balada arruntak, XVIII.-XX. mendeetakoak. Bigarren aipamenean, epika genuke kontuan eduki beharrekoa. Berriroko saila da euskal literatur alorrean, olerki “nazionala” ere deritzana: J. M. Hiribarren, Eskaldunac (1853); N. Ormaetxea “Orixe”, Euskaldunak (1950); S. Mitxelena, Arantzazu euskal poema (1949): Euskal Herriaren izaera eta ekintzak goraipatzen dituzte. Hirugarrenik, kondaira idilikoak aipatu behar dira; Lizardiren “Xabiertxoren eriotza” da horren eredu jakingarria, eta antzeko poemak ondu zituzten gerra aurreko eta gerraosteko euskal poetek. Eta laugarren, narratibak euskal literaturaren azkenaldian hartu duen garrantzizko garapenean, joera honen barruko poetek landutako emaitzak hartu behar dira gogoan, B. Atxagaren eta J. Sarrionandiaren kontapoesia adierazgarri jotzen dela. Bestalde, ohartarazi behar da bertsolaritzak ere bere lana egin duela kontapoesia sailean, bereak dituelarik balada arruntak; egin ditu, baita ere, arnas epikoa duten poemak, hala nola, J. K. Zapirainen Brabanteko Genovevaren bizitza arrigarri miragarria (1929); hainbat eta hainbat kronika, bereziki gerrakoak; bertsopaperetako mila kontakizun historiko eta istoriotakoak.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, B ALADA , B ERTSOLARITZA , E PIKA , I DILIOA , N ARRATIBA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: poesía narrativa
 fr: poésie narrative
 en: narrative verse

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper