Istorioa edo istorioak beste istorio baten barnean sartzeak mugatzen du konta keta molde hori: une batez kontalari bihurtzen den pertsonaiak kontaturiko istorioak dira. Istorio bat beste istorio batek barneratzen du. Beste modu batean esanda: isto rio bati beste istorio batek jartzen dio markoa. Horregatik “enmarkaturik” gelditzen da. J. Duvoisinen Baigorriko zazpi liliak markodun kontaketen adibide argia da. Hirugarren pertsonan kontatzen duen kontalariak dioenez, Baigorriko herjaunak bere alaba ezkontzeko dela eta honako gonbit hau luzatzen die deitu dituen nes katxei: kondaira zaharrik politena kontatzen duenari dote on bat emango dio, eta bere alabarekin batera ezkontzeko aukera neskatxak hautatzen duen gaztearekin. Gonbita onartuta, neskatxa bakoitzak kondaira bat kontatzen du. Kondaira guztiak amaitzean, hirugarren pertsonan kontaketari hasiera eman dion kontalariak jartzen dio markoa kontaketari.
Kontaketa markoduna baliatzen du J.B. Elizanburuk ere Piarres Adame taxutzerakoan. Dena den, elementu egituratzaile gisa, aipatutako eleberrietan bezain oinarrizko ez bada ere, ohitura eleberrietan arrunta da kontaketa markodu na. Ohitura eleberrietan ez ezik, historikoetan ere aurki daiteke markodun kontake taren erabilerarik. J. Etxaidek Joanak joan en darabilen kontalariak behin baino gehiagotan ematen dio hitza kontatzen ari den istorioko pertsonaia bati ipuin bat konta dezan.
[A. T.]
es: narración enmarcada
fr: narration enchâssée
en: frame story