Kontatze edo narratze ekintza. Narratologian, gertakari, ekintza edo egoerak hitzezko adierazpenean agertzen diren hurrenkeran aztertzen dituen alderdia da.
Istorioko gertaeren hurrenkera eta diskurtsoan irudikaturiko hurrenkera, gertakarien hurrenkera artistikoa, ez dira gauza bera. Bereizketa hau proposatu zuen jada for malismo errusiarrak: fabula/trama ( skazka/siuzhet) bikotea erabiliz. Skazka delako ak hurrenkera kronologikoan jasotzen du gertatutakoa, eta siuzhet ak, berriz, hurren kera artistikoan. Estrukturalista frantsesek histoire/discours izendatu zituzten bi alderdi horiek; euskaraz, aldiz, histoire istorio deitu ohi da, eta discours (fr.) edo trama (gazt.), bilbearekin parekatu da. Bereizketa hori XX. mendeko kritikaren ekar pen arrakastatsuena izan da (V. Sklovskiri zor zaiona, eta Tomatxevskiri esker zabal dua). Gero, E. M. Forster-ek story/ plot bereizketan bilduko ditu, eta Todorovek his toire/discours bereizketan, nahiz eta ikertzaileen teoria horien artean alde nabarmenak izan. Bien arteko bereizketa hori teorikoa besterik ez da, ordea, tes tuan banaezinak baitira. Bereizketa horrek klasikoa den ordo naturalis eta ordo poe ticus bereizketa jasotzen du. Hortaz, istorioa edo fabula inventio rekin lotzen da, eta bilbea dispositio arekin.
Genettek, bikote hori berridaztea proposatu du. Genetten ustez, diskurtso narratiboaren azterketak bi harreman hartu behar ditu kontuan: batetik diskurtsoa ren ( récit ) eta kontatzen dituen gertaeren ( histoire ) arteko harremana; bestetik, dis kurtsoaren eta sortzen duen ekintzaren arteko harramena ( narration ), kontaketa ekintzaren arteko harremana (erreala edo fikziozkoa). Lehen harremana aipatu den bikoteak irudikatzen du, istorio/ diskurtso ( histoire/récit ); eta bigarren harreman horren berri emateko hirugarren alderdi bat aldarrikatzen du: kontaketa edo narra tze ekintza bera ( narration ). Istorioa izendatzeko diegesi adierazpena ere erabili zuen.
[I. R.]
es: narración
fr: narration
en: narration
Gérard Genettek (1972) hiru kontaketa maila ( niveau narratif edo niveau diégé tique ) edo fikzio maila bereizi zituen, ahotsaren azterketaren eremuko alderdi hone tan. Genetten ustez, narrazio ( récit ) batean kontatzen den gertaera oro, narrazio hori sortzen duen kontaketa ekintza baino maila diegetiko goragokoan kokatzen da. Abiapuntu horretatik, hiru kontaketa maila bereizi zituen: estradiegetikoa, (intra)die getikoa eta metadiegetikoa.
Maila estradiegetikoa: lehen mailako narrazioaren kontaketa ekintzari dagokion maila da. Kontalari nagusia, beraz, bere kontaketa ekintzari dagokionez, maila estradiegetikoan kokatzen da.
Maila intradiegetikoa: kontalari estradiegetikoak kontaturiko gertaeren maila da, eta pertsonaiak, beraz, maila diegetiko horretan kokatzen dira.
Maila metadiegetikoa (hipodiegetikoa M. Balentzat, 1977): maila diegetikoan esku hartzen duten pertsonaietariko batek hitza hartu eta kontaketa ekintzaren bitartez irudikaturiko gertaeren maila da.
Kontaketa mailen urratze edo nahastea emateari metalepsi narratibo deritzo; esaterako, maila diegetikoak maila estradiegetikoa nolabait kutsatzen duenean.
[I. R.]
Ikus, halaber, A HOTS .
Istorioa edo istorioak beste istorio baten barnean sartzeak mugatzen du konta keta molde hori: une batez kontalari bihurtzen den pertsonaiak kontaturiko istorioak dira. Istorio bat beste istorio batek barneratzen du. Beste modu batean esanda: isto rio bati beste istorio batek jartzen dio markoa. Horregatik “enmarkaturik” gelditzen da. J. Duvoisinen Baigorriko zazpi liliak markodun kontaketen adibide argia da. Hirugarren pertsonan kontatzen duen kontalariak dioenez, Baigorriko herjaunak bere alaba ezkontzeko dela eta honako gonbit hau luzatzen die deitu dituen nes katxei: kondaira zaharrik politena kontatzen duenari dote on bat emango dio, eta bere alabarekin batera ezkontzeko aukera neskatxak hautatzen duen gaztearekin. Gonbita onartuta, neskatxa bakoitzak kondaira bat kontatzen du. Kondaira guztiak amaitzean, hirugarren pertsonan kontaketari hasiera eman dion kontalariak jartzen dio markoa kontaketari.
Kontaketa markoduna baliatzen du J.B. Elizanburuk ere Piarres Adame taxutzerakoan. Dena den, elementu egituratzaile gisa, aipatutako eleberrietan bezain oinarrizko ez bada ere, ohitura eleberrietan arrunta da kontaketa markodu na. Ohitura eleberrietan ez ezik, historikoetan ere aurki daiteke markodun kontake taren erabilerarik. J. Etxaidek Joanak joan en darabilen kontalariak behin baino gehiagotan ematen dio hitza kontatzen ari den istorioko pertsonaia bati ipuin bat konta dezan.
[A. T.]
es: narración enmarcada
fr: narration enchâssée
en: frame story