komunikazio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KOMUNIKAZIO

(lat. comunicatio-onis , komunikazio, parte hartze)

Pertsona, animalia nahiz makinen arteko informazio transmisioa da. Transmisio hori interpretatu behar den mezu baten igorketa, eroapen eta harreraren bitartez egiten da. Komunikazio modu asko dago (keinuen bidezkoa, sinboloen bidezkoa, higidura jakinen bidezkoa, hotsen bidezkoa...), baina hitzen bidezkoa da aurreratu eta garatuena.

Komunikazioaren teoriak komunikazio prozesuen ezaugarri eta baldintzak aztertzeaz arduratu dira. Komunikazioaren teoriak Informazioaren teoriarekin du harremana, eta estrukturalismo, semiotika, diskurtsoaren azterketa eta literatur teo riaren beste zenbait ikuspegirekin uztarturik dago. Izan ere, literatura, kultur feno meno oro bezala, komunikazio ekintza bat baita: iturri batetik (idazlea) informazioa transmititzen zaio hartzaile bati; entzulea (ahozko literaturan), irakurlea (literatura idatzian) edo ikuslea (antzerkian). Literatura sorkuntza baten komunikazio prozesua hizkuntz komunikazioaren ereduarekin harremanetan azter daiteke, eta hizkuntz komunikazioa, halaber, eredu oinarrizkoago baten arabera azter daiteke (aparatu mekanikoen arteko informazio trukearen arabera), U. Ecok bere azterketetan era kutsi bezala. Eskema honetan bildu zuen komunikazioaren oinarrizko eredu hau:

zarata

kanal

kode

R. Jakobsonek informazioaren teoriaren kontzeptuak bai hizkuntz komunika zioari bai literatur komunikazioari aplikatu zizkion. Berak proposaturiko eskema, hiz kuntz komunikazioaren egoera orori aplika dakiokeena, errealei nahiz fikziozkoei, sei elementu oinarrizkoz osatua dago:

Iturri mezu transmititzaile seinale

seinale-hartzaile mezu jasotzail e

testuinguru igorlea ukipena

mezua

hartzaile a

kodea Hartara, komunikazio ekintza batean honako alderdi hauek bereizi zituen:

Igorlea: mezuaren iturria da. Kode baten eremuan informazioa ekoizteko zenbait zeinu aukeratzen dituenez, kodifikatzailea ere deitu izan zaio.
Hartzailea (hartzailea-deskodifikatzailea): igorleak honi zuzentzen dio mezua. Mezua interpretatua edo deskodifikatua izan dadin, igorleak eta hartzaileak biek ulertzen duten sistema edo bitartekoa behar dute erabili.
Kodea: zeinu multzoa eta zeinu sistema honi atxikiriko konbinazio erregelak.
Mezua: igorleak hizkuntz kodearen zeinuak aukeratuz eta konbinatuz sortzen duen enuntziatu edo enuntziatu taldea.
Ukipena: mezuaren transmisioaren euskarri fisikoa da, zeinuak bidaltzeko erabilia.
Testuingurua: hizkuntz errealitatea, hartzaileak hitzez adierazi edo uler deza keena.

Komunikazioaren alderdi horietatik honako sei funtzio hauek eratorri zituen: adierazlea (igorlea), erreferentziala (testuingurua edo erreferentea), konatiboa (hartzailea), fatikoa (kanala), metalinguistikoa (kodea), eta poetikoa (mezua). Literaturaren ezaugarritzat funtzio poetikoa gailentzen zela azpimarratu zuen. Jakobsonen eskemari jarraituz, literatur komunikazioa literatur mezu baten transmi sioa da. Dena den, hizkuntz komunikazioan, oro har, eta literatur komunikazioan, ahozko komunikazioaren eta idatzizko komunikazioaren arteko bereizketa egitea beharrezkoa da. Idatzizko komunikazio prozesuaren ezaugarri nagusia igorlearen eta hartzailearen izate fisikoen aldibereko agerpenik eza baita. Ondorioz, horiek ezin dituzte komunikazio ekintzan sorturiko oker-ulertuak konpondu. Hartzailea mezuaren kodifikazio eta sorketa unean ez egoteak, igorleak hartzaileari arreta gehiago eskaintzea dakar: horrela, lanketa areagotu egiten da, bat-batekotasuna ren galeran. Gainera, idatzian ahozkoan ohikoak diren atzera egiteak ( flash-back ) eta zuzenketak ezinezkoak dira. Bestalde, idatzizkoan ahozkoan ohikoak diren into nazio eta keinurik ez dago.

Literatura idatziaren komunikazioaren mezua literatur obra bera dela esan badaiteke ere (informazio bat transmititzen baitu), igorlea zalantzazkoa da eta hartzailea ezustekoa. Honela, igorleek eta hartzaileek jarrera berezia dute literatur komunikazioan.

Idazlearen figuran bat egiten dute oinarrizko eskemako iturria, kodifikatzailea, igorlea eta transmisore funtzioak.

Mezuaren ekoizpenari dagokionez, igorle-kodifikatzaileak hizkuntzaren kodea ren zeinuak erabiltzen ditu, denotatiboak zein konnotatiboak, testuari hizkuntz poe tikoaren ezaugarrietariko bat den izaera polisemikoa emanez.

Hartzaile anitz izan daiteke, eta, oro har, ezezaguna: ez du idazlearekin kon taktu zuzenik, haren obrarekin baizik. Hau da, irakurlea unibertsala da hizkuntzaren ezagutzaileen artean, bederen, eta igorlearengandik urrun dagoena, eta, harrera subjektua izanik ere, idazlearekin elkarrizketarik ez duena. Komunikazioaren bi aldiak urrunduak daude (idazle-literatur obra/ literatur obra-irakurlea), baina, lehe nengoa bigarrena gabe ez dago osorik, eta bigarrena ezinezkoa da lehenengoa gabe.

Hizkuntz kodeaz gain, idazleek bestelako kode batzuk baliatzen dituzte, hiz kuntza poetikoari berezkoak zaizkionak: metrika, erretorika, literatur generoak, kode estetikoak, kultur kodeak... Gainera, igorlea kultura edo garai urrunekoa denean, interpretazioa zaildu egiten da, eta hartzaileari ahalegin gehixeago eskatuko dio deskodifikatzeak, historiaren, hizkuntzaren eta kulturaren inguruko hainbat faktore kontuan izan beharko baititu. Ildo horretatik, testuinguruak garrantzi berezia izan dezake.

Dena den, Jakobsonen eskema beste elementu batzuekin osatu beharra dago. Izan ere, hizkuntz komunikazioan beste faktore batzuk ere eragiten baitute: psiko logikoak, gizataldeei dagozkionak, bizi izan diren esperientziei loturikoak... Horrela, komunikazio prozesu oro denbora eta espazio jakin batean gertatzen da, igorleak eta hartzaileak taldeen arabera dutenez harremana (gizataldeak, hierarkiak, lanbi deak...), harreman horiek mezuaren hizkuntz aukerak baldintzatzen dituzte. C. Segrek igorle, mezu eta hartzailearen arteko zirkuituaren haustura azpimarratu zuen, ia autonomoak diren bi azpizirkuitu sortuz. Hartara, ez zaio beti igorle eta hartzailearen kodeen arteko identitateari eusten. Horregatik, interpretazio arazoak ekiditeko beharrezkoa da deskodetze prozesuan igorlearen eta hartzailearen arte an egon litezkeen espazio, denbora eta kultur urrunketak kontuan hartzea, eta hori testuinguruaren azterketaren arazo nabarmena da. Bestalde, mezua komunikazioa ren alderdi esplizitua da. Halaber, mezu bakoitzaren atzean errealitate konplexu bat ezkutatzen da, mezuan adierazten ez dena: hots, mezuaren alderdi inplizitua. Komunikazioan mezuaren bi alderdi horiek kontuan hartzea beharrezkoa da.

Azkenik, literatur komunikazioan fikziozko hitzarmena dagoela aipatu behar da. Fikziozkotasuna literatur obra guztien ezaugarria da, baina ez da ezaugarri bereiz garria, beste giza sorkuntza batzuk ere (pintura, zinea...) fikziozkoak baitira. Haatik, literaturan ezartzen den fikziozko hitzarmena edo mesfidantzaren behin-behineko etenaldia kontuan hartzea beharrezkoa da literatur komunikazioaren nolakotasunaz mintzatzerakoan.

Garai eta azterbideen arabera, literatur komunikazioaren alderdi batzuei edo besteei eskaini zaie arreta. Garai batean, literatur azterketetan idazleari eskaintzen zitzaion arreta, izan ere, literatura lana egileak berak bere bizitzan bereganaturiko esperientzia eta gaitasunaren ekoizpena zela uste baitzen. Errusiar formalismoak literatur komunikazioaren alderdi jakin batean jarri zuen arreta: mezuan. Gerora, R. Jakobsonek ere funtzio poetikoa hizketa egoeraren alderdi jakin horretan, mezuan, kokatu zuen. Literatur komunikazioan mezuaren lehentasuna azpimarratu zenetik, literatur ikerketek literatur hizkeraren ezaugarri bereizgarrienak arakatzeari ekin zio ten. Horrela, korronte formalista eta estrukturalistek, euren ikerketak mezuaren ingu rura murriztu zituzten, mezuaren ekoizpena eta harrera aintzat hartu gabe. Komunikazioaren teoriek eta pragmatikaren emariek bere arreta mezuari eskaintze az gain, ekoizpenari eta harrerari ere begiratu diote. Azkenean, Harreraren Teoriak irakurlearenganako erabateko hurbilpena aldarrikatzera iritsi dira.

Hartara, literatur hizkeraren teoria batetik gizarte ariketa modura ekoizturiko lite ratur komunikazioaren teoria batera igaro da. Ikuspegi horretan, literarioa dena ez dute ezaugarri erretoriko-elokutiboek erabakiko, komunikazio horren erabiltzaileek hizketaren eremuan eginiko erabilerak baizik.

[I. R.] Ikus. F IKZIO , M EZU .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: comunicación
     fr: communication
     en: communication

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper