Marrazkiz hornituriko lauki sailetan kontaturiko istorioa da, non marrazkiak edo piktogramak berak ematen dion erritmoa eta gune nagusia kontakizunari; pertso naien arteko elkarrizketak edo aldian-aldian ager litezkeen narrazio zatiak marraz kien lagungarri gertatzen dira. Euskaraz, marrazki zerrenda ere deitu zaio, frantse sez bande dessinée, eta gaztelaniaz, tíra cómica .
Piktograma da, hain zuzen ere, idazkerarik antzinakoena; piktogramak ageri dira Mesopotamiako harri batzuetan, nahiz Egiptoko hieroglifoetan, nahiz Trajanoren zutabean, nahiz Erdi Aroko hainbat oihaletan, besteak beste. Komikian piktogramek hurrenkera bat osatzen dute, zeina ezkerretik eskuinera eta goitik behera irakurtzen baita, zati idatziek filakteriak osatzen dituztela. Lehenagotik baziren zenbait piktograma, baina ez era horretan irakurtzekoak; gainera, letrak ez ziren piktogramaren barruan sartzen, kanpotik ipintzen baizik. Komiki eitea kazetaritzaren sorrerarekin loturik dago, eta harekin batera garatu da, nahiz eta gerora bereizi eta bere bidea egin duen. Jatorria Estatu Batuetan izan du XIX. mendearen amaieran, eta XX.eko bigarren hamarkadatik aurrera sartzen joan da Europan. Kazetaritza arloan umore ukitua du ezaugarri. Ipuinarekin eta nobelarekin harremanak egin ditu, eta, telebistaren etorrerarekin, marrazki bizidunen jatorri izan da, nahiz eta gaur egun bi eite horiek aski bide bereziak daramatzaten. Euskal Herrian ezagunak dira gerra aurreko Txikiren komiki bandak, gaur egungo Ipurbeltz komikia edo Olariagaren Zakilixut , Berria ko marrazki zerrenda.
[J. K. I.]
Ikus, halaber, I RRIMARRA .