(fr. cliché, moldea)
Irudigintzan eta liburugintzan kopiak ateratzeko erabiltzen den oinarrizko moldeari horrela deitzen bazaio ere, literaturan topikoa nahiz estereotipoa adierazten du hitz horrek. Frantsesez sorturiko hitza da. Figura estilistiko bat, erabiliaren erabiliz, ezagunegia bihurtzean, klixe bihurtzen da, hots, topiko arrunta. Klixea batasun handia duen unitate linguistikoa izan ohi da, hitz multzo bat edo sintagma bat gehie netan (“argi eta garbi”, “lehenik eta behin”), zabalagoak ere ez dira falta baina. Klixea, zenbaitetan, aipu aitortu gabearen pareko da, maiz esaera zaharren batetik edo egileren baten herri esaerak sortua. Literaturan klixea eragin estetiko bat lortzeko erabili ohi da, pertsonaia baten izaera edo giza maila adierazteko edo umore ukitua emateko, adibidez. Bestela, ezinbestean klixe ugari erabiltzen duen idazleak baliabide eta trebezia falta erakusten du.
[J. K. I.] Ikus, halaber, T OPIKO .