(grek. khiasmos, gurutzatzea)
Hitzezko figuren arteko egitura figura da, testu zati batean osagaiak alderantzizko ordenan jartzean datzana. Antitesia da maiz. Luzeraren arabera, kias mo txikiak (hitzak edo sintagmak bakarrik gurutzatzen dituztenak) eta kiasmo han diak (esaldi osoak gurutzatzen dira) bereiz daitezke. Kiasmo konplexuan hitz orde na aldatzean zentzua ere aldatu egiten da. Atsotitzetan maiz agertzen dira kiasmoak, prozedura horrek buruz hartzen laguntzen baitu: “Bat ehunen, ehun ez baten” (Oihenart, Les proverbes, 70).
Kiasmo konplexua, paralelismoarekin (hau letra etzanez, hura handiz):
“ Oilar BAT aski da oilo HAMARBATEN , HAMAR gizon ez emazte BATEN ” (Oihenart,
Les proverbes, 356).
A. Oihenartek ohartarazten duenez, hau “emazteen gaizki erraileen” esana da, orokorki egia ez dena.
[X. A.]
es: quiasmo
fr: chiasme
en: chiasmus