Ezaugarri komun jakin bat duten eredu kritikoak barneratzen ditu kanpo azter ketak. Ereduon ezaugarri komuna honako hau da: testua testutik kanpo dagoen ins tantzia baten argitan aztertzea. Barne azterketek testua testuaren mugen barnean azaltzea bilatzen dute; kanpo azterketek, aldiz, testuaren mugak gainditzen dituzte. Hainbat joera kritiko atzeman daitezke kanpo azterketen eremu horretan. Besteak beste, literatura sorkuntzaren eragile nagusia gizakiaren gizarte bizitzan ikusten duena eta, ondorioz, literatura-gizartea harremana aztergune eraikitzen duena: eredu kritiko soziologikoen barrutia da. Edo sortzailea, idazlea, sorkariaren kausa rik agerikoentzat hartzen duena eta, ondorioz, idazlearen nortasun eta bizitzaren arabera testua azaltzen duena: joera horretan txertatzen da, adibidez, historikoki oso erabilia izan den metodo biografikoa, edo psikokritika bera.
[A. T.]
Ikus, halaber, K RITIKA G ENETIKO , K RITIKA M ARXISTA , K RITIKA P SIKOANALITIKO , K RITIKA S OZIOLOGIKO , K RITIKA T EMATIKO , L ITERATUR K RITIKA .
es: crítica extrínseca
fr: critique externe
en: external criticism (extra-textual cr).