(grek. kanon, araua)
Arte ederretan gorputzaren neurri egokienak ezartzen ditu; joera estetiko hori Egiptotik etorria da, baina batez ere Grezian hartu zuen oinarri sendoa. Hitza, hala ere, jakintza arlo anitzetara hedatu zen, hala nola, zuzenbidera, musikara edo eli zako gaietara. Liburu kristauen artean, kanonak erabakitzen du zein diren Elizak benetakotzat jotzen dituen testu sakratuak; gauza bera gertatzen da budismoan, nahiz hinduismoan, nahiz beste zenbait erlijiotan.
Literaturari dagokionez, kanon hitzak literaturaren arlo bateko nahiz literatura unibertsaleko egile garrantzitsuenen lanen zerrenda adierazten du. Ezaguna da Alexandriako kanona, zeinak ezartzen baitu egile greziar eredugarrien zerrenda, generoka sailkaturik. Poeta epikoen artean Homero eta Hesiodo daude lehen mai lan, beste zenbaitekin batera; poeta lirikoen artean Safo, Pindaro…; filosofoen arte an, Platon, Aristoteles… Aipatzekoa da, bestalde, H. Bloom kritikariak mendebal deko kanonari buruz idatzi duen liburua ( The Western Canon. The Books and School of the Ages , 1994), non W. Shakespeare agertzen baita nagusi, Dante orpoz orpo doakiolarik. Bi egile horien zutabeen gainean eraiki omen da mendebaldeko kanona, eta ondoren zerrenda luze bat eskaintzen du, mendebaldeko idazlerik garrantzitsuenen izenez osatua. Hogeigarren mendeko literaturari dagokionez, zerrendako egileak hautatzerakoan ziurtasun falta aitortzen du kritikariak berak.
Euskal literaturaren kanona, lehen mailan, egile klasikoek osatzen dute: B. Etxepare, A. Oihenart, Tartas, P. Agerre “Axular”… besteak beste, eta geroko egileen zerrenda, literatur azterketak garatzen doazen heinean, doitzen eta zehazten doa. J. Gabilondo 1993an euskal kanonaz mintzatu zen, Atxagaren Etiopia poesia modernoaren kanontzat hartuz. Geroztik, kanonaz eta kanonizazioaz prozesu garai kideak izan dituzte hizpide, besteak beste, Jon Kortazar ( Euskal literatura XX. men dean, 2000) eta M.J. Olaziregik Euskal eleberriaren historia (2002).
[J. K. I.]
es: canon
fr: canon
en: canon