“Calligraphie” eta “gramme” hitzak batuz (“kallos”=ederra+” gramma”=letra) Guillaume Apollinairek 1918an agertu zuen poema liburuari eman izena da: Calligrammes ; horko zenbait poematan letra eta hitzen elkartze bereziei esker, gaia marrazten edo irudikatzen baita, eta irakurketaren linealtasuna hautsi.
Apollinairek “ideograma lirikoak”’ ere deitu zituen poemok arras ezagunak ziren antzinate greko eta latindarrean, baina XVI. eta XVIII. mendeetan berpiztu eta berri ro zabaldu ziren, eta joko intelektual huts bilakatu. Ohartzekoa da Apollinaireren hel buru poetikoa arras perspektiba ezberdin eta berrietan kokatzen dela: neurtitz askatu/irudi, ideia/forma elkartzeko asmoz. Oro har, frantses poesia, gero surrealis moan hedatuko den, “mugagabetasun eta etorkizunaren azken mugetara” (Apollinaire) helaraziz.
Kaligramak esperimentazio aldi batean berritu ziren, arte plastikoen eta poe siaren elkartzearen bidez, diziplina arteko genero konplexuetarantz bideak zabal duz. Poesia bisual modernoaren adierazpentzat har daiteke, gisa berean, abango ardiek orri idatziaren linealtasunari balio estetiko bisuala eratxeki baitzioten, eta poemaren ohiko funtzio poetikoari hizkiez osaturiko irudiaren forma grafikoaren adierazkortasuna erantsi. Euskal poesian J.A.Artzeren hastapeneko zenbait poe matan suma daitezke, beharbada, oihartzun batzuk. Hona hemen kaligrama adibi de bikaina, B. Gandiagaren Uda batez Madrilen liburukoa, iturri baten zibot edo ziba forma irudikatuz egina:
“Natur Zientzien Museoko harrimailatan eseri zen,
Gurutzeko Jonen Plazako iturrirantz.
Lan eta ahalegin oro utzirik,
egona aukeratu zuen eta
egonetik begiratzea.
Iturriak etorri
eta joan betikoz,
betiko
ziba
beti
lokartu
jira
birariz
zirautson.”
[A.A.]
es: caligrama
fr: caligramme
en: calligramme