joskera narratibo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
JOSKERA NARRATIBO

Deskripzio instantzia bat da joskera; azterketa maila bat. Ch. Morrisek edozein zeinu sistema arakatzeko hiru azterketa maila berezi zituen: maila sintaktikoa, semantikoa eta pragmatikoa. Maila sintaktikoak hertsiki formala den alderdi bat ara katzen du: zeinuen arteko harremanak atzematen ditu, zeinua-zeinua harremana, hain zuzen ere. Literatur idazlanaren azterketa sintaktikoa testuaren arkitekturaz arduratzen da: oinarrizko unitateak identifikatzeaz eta oinarrizko unitate horiek uni tate zabalagoetan (sekuentziak, kontaketa) nola artikulatzen diren zehazteaz.

Proppek Ipuinaren morfologia n (1928) funtzioa proposatu zuen unitate eta gisa honetan finkatu: pertsonaia baten ekintza, intrigaren garapenean hartzen duen esa nahiaren ikuspuntutik mugatuta. Proppek funtzioak zehazteaz gain, horien kopurua ezartzen du –hogeita hamaika– eta funtzio horien segidaren ordena derrigorrezkoa zedarritzen.

Proppez gero egindako azterketetan, gutxieneko unitatea, atomo narratiboa, funtzioa da, baina segidaren ordena derrigorrezko baten menpe egotetik askatuta: kontaketa baten eraikuntza azaltzeko ez da beharrezkoa funtzioen arteko hurrenke ra estu eta aldaezin bat onartzea.

Hiru funtzioz osatzen den funtzio multzo batek eratzen du sekuentzia C. Brémondentzat. Hiru funtzio horien artean ez dago hurrenkera askatasunik. Derrigorrezkoa den segida ordena jarraitzea sekuentzia osatzen duten funtzioen mailakoa da, ordea, eta ez sekuentziaz haraindikoa, sekuentzia baino unitate zaba lagokoa, kontaketa mailakoa kasu, Proppek ipuinaren morfologiaz egin azterketan gertatzen zen bezala.

Sekuentzia osatzen duten hiru funtzioak honako hauek dira:

a) Hastapen funtzioa: portaera edo gertaera baten aukera irekitzen duen ego-era bat. Prozesu bat garatzeko aukera irekitzen duen funtzioa.

b) Garapen funtzioa: sorrarazitako aukeretariko bat hezurmamitzen duen funtzioa. Birtualitate horietako bat gauzatzen duen funtzioa.

c) Ixte funtzioa: prozesua ixten duen funtzioa. Prozesua ixten duen ekintzaren emaitza.

Prozesu orok nahitaezko dituen hiru urratsei dagozkien hiru funtzioek sekuentzia elementala moldatzen dute eta sekuentzia elementalak beren artean era batean eta bestean konbinatuz sekuentzia konplexuak sortzen dituzte. Brémondek honako konbinazio hauek aipatzen ditu:

a) Kateatzea : amaierara heltzean egoera berri bat sorrarazten du sekuentzia elementalak, eta beste sekuentzia baten abiapuntua da egoera berri hori. Bestela esanda: prozesu baten itxierak beste prozesu baten irekiera eragiten du.

b) Txertatzea : hastapen funtziotik ixte funtziorako prozesuan sekuentzia batek beste sekuentzia bat barnera dezake, barneratutako sekuentzia horrek, bere aldetik, beste sekuentzia bat barnera dezake... Azken batez, sekuentzia elemental batek, bere bukaerara heltzeko, sekuentzia bat edo gehiago eskatzen du: sekuentzia bat edo gehiagoren bidez iristen da prozesu bat amaierara.

c) Txandatzea: gertaera berberak eragile baten ikuspuntutik x funtzioa betetzen du, baina beste eragile baten ikuspuntutik y funtzioa betetzen du. Hori da, hain zuzen ere, bi sekuentzien arteko lotura.

[A. T.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: sintaxis narrativa
     fr: syntaxe narrative
     en: narrative syntax

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper