Narratologiaren ikuspegitik, jasotzailea deitzen den aktantea indar edo aktante egitura batean sartzen da: jasotzaileak, bilaketaren buruan, subjektuaren eskutik objektua jasotzen du eta hartaz baliatzen da bere probetxurako edo besteen one tan. Jasotzailea bidaltzailea bera izaten ahal da, baina kontaketan agertzen den beste partaide bat (edo batzuk) ere bai.
Txano Gorritxo deitu ipuinean, haurraren amonak du –ontsalaz– jaso behar nes katxak ekartzen duen janaria, baita haren ondorio ona ere, sendatzea eta osasuna. Garoa eleberrian, Josek behar luke Malentxoren amodioa jaso, baina ez du lortzen.
Gisa berean, Iñazio Mariren etxeak behar luke jaso Ana Josepak egin nahi dion emaitza ona –dotea–, Malentxo eta Martinen arteko ezteiak apailatzen dituelarik.
[J. C.]
Ikus, halaber, A KTANTE .