irudi - Literatura Terminoen Hiztegia

 

ADIMEN IRUDI Ikus P ENTSAMENDU FIGURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

 
IRUDI

Gizakiak irudien bitartez zentzumenei atxikiriko errealitatea bereganatzen du. Irudia egitate objektiboaren errepresentazio da, emozioz eta sentimenez beteriko egitatea, nahiz askotan emozioen zergatia eta iturria ongi ez ezagutu. Irudi batean, batetik, egitatearen antzekotasun objektiboa ematen da, eta, bestetik, imajinaren kate subjektiboa. Gaitza izaten da figuren tipologia osoro zehatza eskuratzea, hartzaile bakoitzak bere harmen mailak baititu errealitatera hurbiltzerakoan. Irudiak, bai arlo literarioan eta bai psikologikoan, alde asko ditu. Psikologiaren esparruan, irudia halako birsortze, oroitze edo bizipen sentsorial berezia da. Arlo literarioan, berriz, sorkuntza espresiboa lortzeko beharrezko baliabidea da. Honela, C. Bouñosok poesiaren esparruan irudi tradizionala eta bisionarioa edo modernoa bereizten ditu. Azken irudi hori –sinbolikoa ere deitua– “irrazionalagoa” da, ezen irudiak egitatearekin egiten duen lotura –hau da, adieraziaren eta adierazlearen arteko esteka– errealitatetik hurbilago agertzen da lotura irudi tradizionalean; adibidez, “zure hortzak (A) perla (B) iduri imajina ezaguna, dudarik gabe, neska bilutsa (A) ibai (B) bat iduri esatea baino ulergarriagoa da, zeren aspalditik moldeatutako “hortzak” eta “perlak” kontzeptuen artean “neska bilutsa” eta “ibaiaren” (V. Aleixandre) arteko adierazpena gardenagoa gertatzen da, naturarekiko duen lotu ragatik. Hortzeneta perlenzuritasunean antzekotasun fisikoa nabarmena da naturaren obserbazio ildoetatik. Irudi modernoan, noski, errealitatearekiko antzekotasunik gertatzen da, baina maila askoz ezkutu, urrun eta subjektiboagoan.

Irudi tradizionalak egitura arrazionalagoa du, elementu irudikatutik egitate fisi kora irudi modernoan baino bitarte urriagoa du; maila figuratuaren eta eredu fisiko aren arteko antza nabariago gertatzen da metafora tradizionalean. Beste adibide bat emateko, ilegorri eta urre kolorearen edo eta ibai bateko ur gardena eta krista laren artekoa har daiteke; horietan, giza irudimenak berehala egiten du lotura, ezen elementu erlazionatuak aski hurbil daude elkarrengandik mundu fisikoan, kolorea ren eta gardentasunaren aldetik. Poetak, bada, irudi tradizionalean modu “logikoa goan” egin ohi zuen esteka naturarekin, XIX. mendeko sinbolismoan edo eta XX. mendeko surrealismoan baino.

Era berean, irudiak sortzerakoan, antzekotasun moralak eta espiritualak hartzen ziren kontuan irudi tradizionalean, eta ez hainbeste irudi ikuskatuan edo moderno an. Irudi batean objektuarekiko erreferentzia urrunagoa edo eta subjektiboagoa gertatzen zen heinean, modernoagoa zen irudia, eta ulertu eta interpretatzeko gaitzagoa. Hala ere, irudiak beti ukan behar du nolabaiteko lotura imajinatzen den objektuarekiko, bestela ez da berezko irudi propiorik (alde erreferentzialik gabe). Nabarmena da, dena den, metafora moderno zenbaiten hermetismoa, haien erre ferentzia mundu objektiboarekiko hitsa edo motela delako. Irudi tradizionalean, nolabait, lehenik ulertu egiten zen, eta gero hunkitu.

Testu poetikoetan, eta irudi modernoetan batez ere, sentimenen jokoak areagotu egin dira; adibidez, sinestesien esparruan sentimen nahasketa iradokorragoak lortu dira. Jauzi sentsorial horiek ugariagoak dira irudi irrazionaletan. Erromantizismoaz geroztik, Frantziako sinbolismoaren eraginez, mundu objektibotik subjektibora iraul tza bortitzagoa egin da, jakina denez.

Irudiak egitatearen errepresentazioa egiten du, mintzabidearen eta idazkiaren bitartez. Kritikari anitzentzat, metafora da irudietan nagusi; beste batzuentzat, berriz, metafora ez da, nahitaez, irudi bat. Eztabaida horren azpian irudiari dago kion definizio hertsi baten beharra datza; alegia, testu batek esanahi literal batetik beste alegoriko edo sinboliko batera egiten duen aldakuntzaren arrazoia. Dena den, irudi literarioa bigarren esanahia bereganatu duen baliabideari ere esaten zaio; hau da, erreferentzia objektibotik abiatuta beste subjektibo batera irteten denari. Gaitza gertatzen da, hala ere, irudia, sinboloa, alegoria eta gisakoen defini zio hertsi bat eskaintzea, batez ere, irudiak estatikoak, dinamikoak, ebolutiboak, eta abar izan baitaitezke .

Irudizko hizkuntzan elementu irudikatua errepresentazioz eta konnotazioz hor nituriko sorkaria da. Elementu irudikatuek adierazpen berria itsasten diote errealita teari. C. Bousoñoren ustez ( Teoría de la expresión poética) elementu irudikatuak disemikoak izan daitezke, hots, zentzu logikoari zentzu irrazionala atxikitzen diote nak; edo, bestela, monosemikoak , hau da, esanahi bakarrekoak. Elementu irudika tuek korronte literario bakoitzean tankera ezberdina har dezakete, izan ere, sinbo loak ez du benetako baliorik bere baitan, beste zerbait ebokatzen duen heinean baizik.

Hori dela eta, elementu irudikatuak ez dira modu berean ulertu izan klasizismo an eta erromantizismoan. Klasizismoan elementu irudikatuak arrazoiaren eta senti menaren arteko orekari loturik azaltzen ziren, sentimenari arrazoiaren mende eutsiz. Irudi klasikoak naturaren mimesi edo imitaziora jotzen zuen, estetika arrazionalari lehentasuna emanez eta espirituaren harmonia helburu izanik. Erromantizismoan, aldiz, elementu irudikatuek, oreka estetikoa hautsiz, sentimendua arrazoiaren gain ezartzen dute, eta, ondorioz, sinbolo askoz ulergaitz eta irrazionalagoak sortzen dira. XIX. eta XX. mendeetan, elementu irudikatu aske eta hermetikoen eklosioa izan da, bereziki sinbolismoaren, modernismoaren eta surrealismoaren ildo literarioetan.

Euskal herri lirikan osagai irudikatua da, esate baterako, ahozko literaturan era bili izan diren usoa, izarra edota landare zenbait:

“Ezta zelian izarri k ni maite düdanaren parerik.

“Mertsikaren floriaren ederra , barruan düzü exürra gogorra.

Saratsak eijer lili a erleak hara lehia ; etxe hortako txipitxo hor i amaren üda lilia .

[L. M. M.]

Ikus, halaber, E RRETORIKA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: imagen
 fr: image
 en: image

 
IRUDITERIA

Kontzeptu horrek sinboloz osaturiko irudi multzoa adierazten du. Esate batera ko, idazle batek errealitatea irudien bidez deskribatzean erabiliriko sinboloek osatzen dute haren iruditeria, eta zenbait mugimendu nahiz eskola literariok irudi teria propioa garatu izan du. Iruditeriak, sinbolo propioak ez ezik, alegoria eta meta forarekin loturiko kontzeptu sarea ere osatzen du, zenbaitetan.

Poesia klasikoan iruditeria arrazionalagoa izan zen; poesia modernoan, berriz, irrazionalagoa, gizakiak XIX eta XX. mendeetan natura interpretatzean elementu iru dikatuetara jauzi ausartago eta bortitzagoa egin duelako. Aro barrokoan, bestalde, koloreak balio sinboliko bereziz horniturik azal zitezkeen; adibidez, urdinak jelos kortasuna espresatzen zuen, zuriak garbitasuna, horiak etsipena, berdeak itxaro pena, eta abar. Sinboloa bi elementuz osaturik dago: bata sentsoriala, objektu baten errepresentazio mentala (zirkulua eta usoa , adibidez...), eta bestea intelek tuala , elementu sentigarriei atxikiriko konnotazioez (zirkulua = perfekzioa , usoa = bakea ) osatua.

Iruditeria tradizionalean naturatik jasoriko elementuen antz fisikoa nabarmena da, eta irudi ikuskatu edo bisionarioetan, berriz, antz hori lausotu egiten da eta intui zioari lotuagoa ageri da; esteka sentimendu eta intuizioen bidez hornitzen da.

Iruditeria modernoak metafora eta sinestesia moduko joko anitz egiten du (azken figura horretan sentimen fisiko bati dagokiona beste batekin nahasiz). Iruditeria modernoan funtsa ez da antz fisikoa, subjektuaren iradokitzeko gaitasuna eta intui zioren bidez eginiko esteka baino.

[L. M. M.]

Ikus, halaber, I RUDI , S INBOLO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: imaginario
 fr: imaginaire
 en: imaginary

 
JOSTIRUDI

Komedia lana. “Jostatzeko irudiak” esapidetik eratorritako hitz berria, komedia generoko sortze lana izendatzeko. Euskal antzertiaren eragile izan zen Itz Jostaldiak (1880) erakundeak, nahiz sari antolatzaileek eta jarraitzaileek, Larramendik asmatu dostirudian oinarrituz erabiltzen zuten hitz hori euskaraz kome dia genero dramatikoa izendatzeko. M. Soroak, teatro berriaren aitzindariak, jostiru diak deitzen zituen bere antzerkitxoak.

[P. U.]

Ikus, halaber, K OMEDIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: comedia
 fr: comédie
 en: comedy

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper