ironia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
IRONIA

(grek. eironeia, ironia)

Literatura arlo batzuetan eta besteetan agertzen den kontzeptua da eta maila bakoitzean esanahi ezberdina hartzen du; ondorioz, azken garaietan hitz polisemi koa gertatzen ari da ironia, eta gutxienez hiru adiera berezi behar dira kontzeptuan.

Gehien ezagutzen dena Erretorikari dagokio: D. Estébanez Calderónen hitzetan (1999), hitzekin esaten denaren aurkakoa adierazteko erabili ohi den espresiobidea da ironia, eta modu ezkutuan adierazten da igorleak benetan esan nahi duena. Ironia umorezko literaturaren oinarrizko figura da, satira eta sarkasmoarekin batera. Sarkasmoa ironia garratza eta latza da, ironia bortizkeriaz, gorrotoz eta azken muturrera eramanez lortzen dena. Normalean ironiaz batera intonazio berezia erabili ohi da, aditzera eman nahirik esaten denaren kontrakoa adierazi nahi dela. Aho literaturan onomatopeiak, isiltzeak eta keinu edo zehar aipamenak erabiltzen dira joera ironikoa azpimarratzeko. Inoiz definizio hori gehiago zedarritu nahiz, zera esan izan da, ironia gertatzeko hiru baldintza nagusi behar direla: literalki sinesgarria izatea, onartua izan dadin; pragmatikoki kontraesana agerikoa izan dadila, ulergaitza ez gertatzeko; eta, azkenik, enuntziazioa gisakoa, egia eta gezurra era berean dituen esaldiaren ulergarritasunari eutsi diezaion.

Bigarrenik, literaturaren historiaren barnean analogiarekin lotzen du ironia Octavio Pazek ( Los hijos del limo, 1971). Literatura modernoaren barnean bi elka rrizketa daudela dio: bata, analogiarekin eta bestea ironiarekin. Analogiak propo satzen du mundu bi direla, egunerokoa eta idealarena, eta bigarren horretan jartzen du egia; mundu horretara heltzeko, espresiobide metaforikoa aukeratu du analogiak: hemengo hitzekin hango errealitatea adierazi; azken batean, idealismo-aren eraginez, pentsatzen den mundu hartara heltzeko bidea aurrerakuntza da, eta orduan denborari buruzko pentsakizuna era bada, denbora lineala proposatzen baitu analogiak, gero eta hurbilago jarriz idealen mundu hori. Ironiak aurkako espre siobidea proposatzen du. Ironiak dio analogiak salbuespen unibertsala ahaztu duela: pertsonaren heriotza, alegia. Ironiarentzat, heriotzarekin dena bukatzen da, beraz joera anti-utopikoa eratzen du; bere espresatzeko era ere badu: metafora analogikoa alboratu eta eguneroko hizkuntza berriro balioesten du, eta itsusiaren estetika; ondoren, etorkizunik ez dagoela adieraziz, denbora biribila izango da iro niari dagokiona, behin eta berriroko ziklotasuna. Euskal literaturan, J. Miranderen poesian joera horren adibide ugari daude: “Txakur hila”, “Paris-Beuret” edo “Euskaldun zintzoen balada” gisako poemetan agertzen da joera hori. Maila horre tan, idealarekiko erlazioa eta erreakzioa da ironia; denbora kontzeptu baten (den bora ziklikoaren) baieztapena; eta idazkera mota bat ere bada, egunerokotasune an oinarritua. B. Atxagak Etiopia liburuan, Etiopia/Utopiaren arteko hitz jokoa egiten du izenburuan bertan, utopiarik ikusten ez duela baieztatuz, liburuaren egituran zir kuluak eraikita denbora biribila onartuz, eta egunerokotasunaren hizkuntza erabilita estetika antirretorikoa sortuz.

Literatur kritikan, ordea, pentsakizunaren eta artearen adierazpen moldea da ironia, espirituetan etsipena nagusitzen den aroetan agertzen da, eta errealitatea azaltzeko moduek oro porrot egiten dute. Modernitatearen krisiaren garaian, idea lak galdu diren unean, modernitatearen ezaugarririk behienena bihurtu da ironia. Gure garaiotan errealitatearen zentzu unibokoaren galera gertatu da, egia kontzep tuaren erlatibismoa, eta gure munduaren konplexutasunean, esanen eta ekintzen arteko desorekan, literaturak hitzen bidez garaiko pertsonen alienazioaren, desore karen, absurdoaren berri eman du ironiaren bidez. Ironiak itxaropena galdu duen mundu erlatibista baten ethos a marrazten du.

[J. K.]

Ikus, halaber, S ARKASMO , S ATIRA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: ironía
 fr: ironie
 en: irony

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper