iraupen - Literatura Terminoen Hiztegia

 
IRAUPEN

Narrazioaren denborari dagokion kontzeptua da eta, istorioaren denborak eta berbaldiaren denborak elkarrekin dituzten harremanen barnean, kantitatearen ikus puntutik atzematen ditu iraupenak; egutegiak neurtzen duen istorioaren denbora eta hitz ore linguistikoak neurtzen duen berbaldiaren denbora elkarren parean jarri eta alderatzen ditu.

Bi denboren alderatze horri behatuz gero, eszenak bien arteko oreka egoera dakarrela esan daiteke: igarotako denbora kronologikoaren pare-parekoa da denbo ra horri emandako hitz ore linguistikoa. Elkarrizketak eta bakarrizketak dira pareko tasun hori erakusten dutenak. Gehienetan, ordea, desoreka dago bi denboren arte an: etenaldi edo pausaldiaren, laburpenaren eta isilunearen kasua da. Pausaldian, istorioaren denbora geldirik dago eta berbaldiaren denborak aurrera egiten du. Deskripzioetan gertatzen dena pausaldiaren erakuskari da: istorioaren denbora geldi-geldi dago, bien bitartean berbaldiaren denborak aurrera egiten du, deskrip zioak hitz ore linguistikoa xahutzen duelako. Besterik da, laburpenean eta isilunean gertatzen dena.

Laburpenean, istorioaren denbora aurreratzen den proportzioaren azpitik gera tzen da berbaldiaren denbora aurreratzen dena: kontalariak laburtu egiten du den bora epe batean gertaturikoa, gehiago edo gutxiago zehaztuz. Isilunean edo elip sian, berriz, istorioaren denborako epe bat isildu egiten du kontalariak. Bestela esanda, istorioaren denbora aurrera doa, eta berbaldiaren denbora, aldiz, geldirik dago; istorioaren denborako zati bati ez zaio berbaldi izpirik ematen. Isilunea ageri koa izan daiteke ala ez. Agerikoa denean, kontalariak adierazi egiten du igaro den denbora epea, baina beste jarrera bat ere har dezake: denbora epea igaro dela isil du. Dena den, kasu honetan irakurketaren hariak agerian uzten du denbora epe bat igaro dela, nahiz eta zehazterik ez dagoen.

Begi bistakoa denez, iraupenak berebiziko garrantzia du erritmo narratiboaren eraketan. Pausaldiek moteldu egiten dute erritmo hori, laburpen eta isiluneek azkartu.

[A. T.]

Ikus, halaber, D ENBORA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: duración
 fr: durée
 en: duration

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper