irakurle - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

artxiirakurle
irakurle

 
ARTXIIRAKURLE

M. Riffaterrek (1971) taxututako archilecteur terminoaren euskal egokitzapena, “estimulu bakoitzerako edo sekuentzia estilistiko oso baterako erabilitako infor matzaile multzoa” izendatzeko. Figura estilistiko pertinenteen bilaketan ager dai tekeen subjektibismoaren arriskuaren aurrean, Riffaterrek, estilistika estruktural afektiboaren barruan, gertakari estilistikoak objektibotasun handiagoz zedarritzea ahalbidetuko duten irizpideak aurkitu nahi ditu.

Literatur testuan, irakurlearen arreta pizten duten estimulu gisa jokatzen dute unitate estilistikoek, irakurlearen erantzuna sortzen edo eskatzen duten kinadak dira. Informatzaileak testuko estimuluek eragindako erreakzioak dira, eta haiek emango dute estimulu horien berri, hots, haien erantzun edo iruzkinak, kinada kodi fikatu horien zantzuak. Informatzaile horien bidez testuko kinada estilistiko baten presentziari buruzko irizpide objektiboa irits daiteke. Informatzaile multzo esan guratsu bat testugune batean ados jarri eta erantzun bateratuan gertakari estilis tikoaren presentzia aditzera ematen duenean, hor badago gertakari berorren existentziaren lekukotasun fidagarria, eta aztertzaileak bere ikerketan kontuan izan beharko du.

Informatzaileak, bai gaur egungoak, bai –aspaldiko literatura lanen kasuan– testuaren bilakaera historikoan zehar sortuak, mota askotakoak izan daitezke: ira kurle jantziak, hala nola, idazlea bera, analistak, kritikariak, itzultzaileak, eta abar, eta baita estimulu estilistikoak objektiboki atzemateko behar bezalako gaitasun lite rarioz prestatutako irakurle arruntak ere, edo testuaren ingurumarian sorturiko ira kurketak, oharrak, iruzkinak eta iritziak.

Artxiirakurlea, beraz, informatzaile multzo nabarmen hori da, gune diren pasar teetan bat etorriz testuko gertakari estilistikoen presentzia egiaztatzeko erabil dai tekeena. Ez da batezbesteko bat, irakurketa batura baizik. Artxiirakurlea testuko kinada estilistikoak agerian jartzeko tresna bat da, eta testuan bere arreta eskatu edo bere irakurketa erritmoa geldiarazten duena azpimarratzeko eskatu behar zaio.

Horrela, adibidez, zabala eta askotarikoa da P. Agerre “Axular”en idazlanean, zenbait termino sinonimo edo ia sinonimoren pilaketa jarraian datzan gertakari esti listikoaren presentzia ziurtatzen duen informatzaile multzoa edo artxiirakurlea, ideia argiago adierazteko eta irakurlea errazago konbentzitzeko.

Artxiirakurle kontzeptuak bermatzen du literatur ikerketan ez dela nahikoa hiz kuntzalaritzaren laguntza, eta, horretaz gainera, beharrezkoa dela, besteak beste, irakurleaz baliatzea. Hala ere, kontzeptu heterogeneo samarra da, mugatua eta ez behar bezain zehaztua. Bitarteko onargarri eta eraginkorra da, baina huts egin dezake, ez baita ezaugarri estilistikoen bilaketan subjektibismoa erabat ezaba dezakeen makila magikoa. Artxiirakurleak bere eskasiak orekatuko dituen beste iriz pide edo tresna batzuk eskatzen ditu. Horietako bat, benetan giltzarria, Riffaterrek berak nabarmentzen du: testuingurua. Testuaren testuinguru estilistikoak osatu eta kontrolatu egiten ditu artxiirakurlearen emaitzak.

[K. O.]

Ikus, halaber, E STILISTIKA , I RAKURLE , T ESTUINGURU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: archilector
 fr: archilecteur.
 en:

 
IRAKURLE

Literatur Kritikaren eta Teoriaren baitan azken hamarkadetan ezerk sortu badu zeresanik irakurlearen inguruko auziak sortu du. Urtetan ahaztua izan den subjektu garrantzitsu hori apurka-apurka izugarrizko protagonismoa lortuz joan da ikerketa garaikideetan. Adituek esaten duten moduan, Errepresentazioaren Estetikatik Harreraren Estetikara pasa gara azken urteotan.

Metodologia eta hurbilpen kritikoak dira finean irauli direnak. Horren guztiaren ondorioz, formalistek eta haien jarraitzaileek hizpide zuten literariotasuna ez zaio testuaren taiuera zehatz bati egotziko. Text inmanence aren garaiak gaindituz, inge lesez “Reader Response Criticism ” deitu izan zaiona sortu da indartsu. Abiapuntu horren itzalean, jadanik, ezingo da literatur testuaz jardun bera gauzatzen (edo kon kretizatzen, R. Ingardenek esango lukeen bezala) duen subjektuaz eta honen nola kotasunaz aritu gabe.

Azken hamarkadetako poetikak, beraz, Irakurlearen poetika gisara defini dai tezke. Abiapuntua literatura ulertzeko modu berria da: testuak eskaintzen dizkion ahalmen adierazkorrez baliatuz, irakurleak “irakurtzen duen neurrian soilik” ematen dio bere izaera testuari. Beraz, literatur testuaren izatea bera ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da irakurlea eta irakurketa aztertzea.

Alabaina, irakurleak egungo kritikagintzan duen funtsezko garrantziaz mintzatzean, ezin gara ahaztu literatura garaikideak berak garrantzi horren lekuko tasun ugari eskaintzen duela. Irakurketak duen funtzio sortzailearen lekuko da, esa terako, XX. mendean indartuz joan diren hainbat baieztapen. P. Valéryren “nire poe mak eman nahi zaien zentzua dute” baieztapenetik M. Blanchoten “irakurtzeko makina bat da liburua” adierazpenera pasatu gara, eta tartean aipatu behar dira J.

L. Borgesen “Pierre Ménard, Kixotearen egilea”, J.P. Sartreren ekarpenak edota ira kurketaren izaera sortzailea defenditzen zuen R. Barthesenak.

Baina irakurlea eta beronek testuan duen irudia funtzio bilakatzen dela onartzeak (M. Foucault) ez du derrigorrez arazo hori ikuspuntu bakarretik aztertzea ekarri. Aitzitik, gorago aipatzen zen “reader response criticism” horren barnean, iriz pide eta helburu teoriko ezberdinez sortutako kritika korronteak daude: Harreraren Estetika, Postestrukturalismoa, Literaturaren Soziologia, Pragmatika eta Kritika Enpirikoa , besteak beste. Guztiak, “Literariotasunaren krisia” deiturikoaren ereduak eta garapen teorikoak (Pozuelo Yvancos, J.M.,1988).

Oparotasun kritiko horren guztiaren ondorioz, izugarri ugariak dira irakurle moten sailkapen eta definizioak eskaini dituzten ikerlanak. Harrigarria badirudi ere, itxuraz hain nabarmena den elementu batek, irakurleak, terminologia eta hurbilpen gehiegikeria eragin du azken urteetako lanetan. Adibide gisara, eta zehatzegiak izateko arriskua saihestuz, hona hemen zenbait irakurle mota. Testu barneko ira kurleen artean, hortxe daude: irakurle inplizitua (W. Iser), fikziozko irakurlea (W.D. Wilson…), narratarioa (G. Prince), irakurle birtuala eta irakurle ideala (D. Coste), gurarizko irakurlea (E. Wolff)… eta abar. Testuz kanpoko irakurleen artean, egungo irakurlea (H. R. Jauss…), gaitasuna duen irakurlea (J. Culler), irakurle informatua (S. Fish), irakurle esplizitua (H. R. Jauss), irakurle fetitxista (R. Barthes), irakurle mode loa (U. Eco),… eta hainbat irakurle aipa daitezke.

Zerrenda hori guztia irakurri ondoren, erraza da terminologia baso horretan galtzea, eta, hau onartuta, egun erabilien eta onartuenak diren irakurle motak defi nitu besterik ez da egingo hemen. Gauzak horrela, testuz kanpoko irakurleen arte an irakurle errealaz mintzatuko gara, eta testu barnekoen artean, berriz, fikziozko irakurlea, narratarioa eta irakurle inplizitua hartuko ditugu hizpide.

Bakoitzari dagozkion xehetasunak ematekotan, dudarik ez dago errazena ira kurle erreala deiturikoa dela guztien artean. Bistakoa denez, liburua esku artean duen izaki horri deritza irakurle erreal. Honek bere egoera sozio-historikoa, gaitasun literario eta linguistikoa… eta hainbat ezaugarri izan ohi ditu, eta, era berean, ira kurketarekin lotutako zenbait igurikimen: zer espero duen, irakurketara bultzatu duten arrazoiak… eta abar.

1973ko Introduction à l'étude du narrataire” artikuluan, G. Princek narraziozko testu orok duen instantzia narratiboaz ohartarazi gintuen, narratarioaz.

Kontalariaren bigarren solaskide testuala datekeen horrek kontalariak berak dituen aldaerak dituela esango du Princek. Adibide ezagunak gogoratuz, narratario aipa garriak dira, Egunero hasten delako n estazioan dagoen solaskide isila, La Chute ko Clemencek Mexico-City Bar en topatzen duenaren antzekoa dena; Manu militari ko gutunen hartzaileak; Obabakoak eko protagonista, zeina osabak bere ipuinen kon taketari ekiten dionean narratario bilakatzen den… edo bigarren pertsona narrati boaren erabilerak sortzen dituztenak: 100 metro , Abuztuaren 15eko bazkalondoa, eta Eta sugeak emakumeari esan zion bezalako nobeletan.

Narratarioak , G. Princeren hitzetan, ez luke irakurle erreal ( enpirikoa, liburua erosi eta irakurtzen duena), birtual (idazleak testua idazterakoan buruan duena eta, gaitasun eta gustu zehatzez hornitua ) eta idealarekin ( testua erabat ulertu eta inter pretatuko lukeena) inongo erlaziorik. Honako ezaugarriotan islatzen da bereziki narratarioa: a) bigarren pertsona narratiboa, inpertsonala edo lehenengo pertsona plurala erabiltzen denean; b) erreferentzia zuzenetan: entzule bat irudikatzen duten elkarrizketetan, c) agindu eta apelatiboetan; d) apostrofeetan.

Fikziozko irakurlea , berriz, testuak irakurle lanetan aurkezten duen testu barru ko elementua da, eta esan beharra dago testu narratibo guztiek ez dutela fikziozko irakurlerik irudikatzen. Era berean, H. de Balzac-en “esku zuriko irakurlea” dateke en horrek normalean estuki baldintzatzen du irakurketa guztia, nahiz eta horrek ez duen esan nahi testuan irudikatzen den irakurle hori egileak desioko lukeen irakur learen irudi denik (normalean kontrakoa izan ohi da). Azkenik, aipagarria da narra ziozko testu gehienetan fikziozko irakurlearen eta narratarioaren arteko sinkretismoa gertatzen dela, ezberdintasunak neutralizatuz. Hala ere, nobela pikareskoan edota XVIII.-XIX. mendeetako nobelagintzan duen pisuarengatik, ezberdintzeari egoki iriz ten zaio.

Irakurle inplizitua W. Iser alemaniarrari zor zaion irakurle mota da (1972). Haren definizioari atxikiz, testu narratibo guztiek duten irakurketa egituraketari dagokiola esan daiteke. Testua konkretizatzen laguntzen du, berak duen indeterminazioa nabarmenduz. Testuaz kanpoko izaerarik ez du eta testu batek narratario edo fik ziozko irakurlerik eduki ez badezake ere, irakurle inplizitua testuaren ontologiari dagokio. Beraz, testu orok du bere irakurle inplizitua, hau da, bere interpretazioa bideratuko duen irakurketa egitura. Egitura hori zenbait baliabide edo testu estra tegiatan gauzatzen da. Hau da, irakurleok bideratzen gaituzten zenbait bide seina letan. Estrategia horien artean, aipagarriak dira: izenburuak, epigrafeak, hasierak, amaierak, ironia, errepikapenak, iruzkin metanarratiboak, testuarteko erreferentziak, azalpen sozio-historiko-literarioak… eta abar.

Euskal kritikaren esparruan, M. J. Olaziregi eta A. Azkorbebeitia izan dira harre raren estetikaren emaitza interesgarrienetakoa den irakurle inplizitua euskal litera turan aztertu dutenak.

[M. J. O.]

B IBLIOGRAFI A A ZKORBEBEITIA , A.: Joseba Sarrionandia: irakurketa proposamen bat, Labayru, Bilbo , 1998 .

B ARTHES , R.: El susurro del lenguaje , Paidos, Barcelona, 1987 . I SER , W.: El acto de leer , Taurus, Madrid, 1987 . J AUSS , H. R.: Experiencia estética y hermenéutica literaria, Taurus, Madrid, 1986 . O LAZIREGI , M. J.: Bernardo Atxagaren irakurlea, Erein, Donostia, 1998 . P RINCE , G.: “Introduction à l'étude du narrataire”, Poétique , 14, 1973, 178-196 . R IMMON -K ENANN , S.: Narrative Fiction. Contemporary Poetics, Methuen, London,1983 . W ARNING , R. (ed.): Estética de la recepción , Visor, Madrid, 1989 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: lector
     fr: lecteur
     en: reader

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper